Eskaera handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak egiteko diru-laguntzen 2022ko deialdia, lehentasunez langabezian dauden langileei kualifikatuei zuzenduak
[ALTA DEMANDA]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2022ko ekitaldian langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetan prestakuntza-jarduerak finantzatzeko emango diren laguntzak arautzea. Jarduera horiek lehentasunez langabezian dauden langileei zuzenduta egongo dira. Langile kualifikatuen eskari handiko sektoreak, deialdi honen ondorioetarako, honako hauek dira:
-Enpresa transitarioen eta aduana-enpresen logistika-sektorea.
-Programazio eta garapen informatikoa
-Sormen-, kultura- eta musika-industria oso espezializatua.
Prestakuntza-proiektuak diruz lagundu ahal izango dira, baldin eta prestakuntza-ekintza bat edo prestakuntza-ibilbide bat baino gehiago badira, parte-hartzaileen talde berari eman beharreko hainbat ekintzaz osatuak eta aipatutako langile kualifikatuen eskari handiko sektoreetako lanbide-gaitasunak eskuratzeko prestakuntza-espezialitateei buruzkoak, eta Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta badaude.
Prestakuntza Espezialitateen Euskal Katalogoan sartuta ez dauden espezialitate berriak emateko, bertan altaemateko izapideak egin beharko dira. Diru-laguntza eskatzeko unean, eman nahi den prestakuntza-espezialitateakKatalogoan sartuta egon beharko du, eta prestakuntza-erakundeak dagokion erantzukizunpeko adierazpenaaurkeztu beharko du Prestakuntza Erakundeen Euskal Erregistroan inskribatzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
1.000.000 €Prestazio ekonomikoa
600.000 euro 2022ko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 400.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari. Baliabide horiek hiru diru-laguntza lerrotan banatzen dira, eskaera handiko hiru sektoreetako bakoitzean bana, honela:
- 300.000 euro, enpresa transitarioen eta aduana-enpresen sektore logistikoarekin lotutako prestakuntza-proiektuetarako.
- 500.000 euro informatikaren programazioaren eta garapenaren sektoreari.
- 200.000 euro sormen, kultura eta musika-industria oso espezializatuarekin zerikusia dutenentzat.
Banaketa hori aldatu ahal izango da aurrekontu-kreditua agortzeko. Alde horretatik, diru-laguntza lerroren batean kreditua agortzen ez bada, geldikina gainerako lerroetako laguntzak finantzatzeko erabili ahal izango da, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera.
Diru-laguntza emateko prozedura: lehiaketa gabekoa.
Diru-laguntzak emateko ebazpenak, ezarritako diru-laguntza lerro bakoitzean, eskabideak aurkezteko hurrenkeraren arabera emango dira, diruz lagundu daitekeen jarduera gertatzen dela eta proiektuaren memorian jasotako arrazoiak egokiak direla egiaztatu ondoren, bai eta eskatutako gainerako baldintzak betetzen direla ere, deialdian esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte.
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren ebazpenaren bidez, EHAAn argitaratuko da agortu egin direla laguntza horiek finantzatzeko baliabide ekonomikoak, eta ezetsi egingo dira egiteke dauden eskabideak.Diru-laguntza emateko prozedura: lehiaketa gabekoa.
Prestakuntza-erakundeek deialdian jasotako hiru sektoreetako edozeini buruzko prestakuntza-proiektuak eskatu ahal izango dituzte, kontuan hartuta prestakuntza-erakunde batek ere ezin izango dituela 150.000 euro baino gehiago jaso deialdiaren babesean onartutako proiektuengatik.
Ordainketa-modua:
Emandako diru-laguntza bi zatitan ordainduko da, horiek eskatu ondoren, honela:
a) Lehenengo ordainketa, 2022 ordainketa-kredituaren kargura, prestakuntza-proiektuari dagokion diru-laguntza osoaren % 60 izango da, prestakuntza-ekintzaren edo ibilbideko lehen prestakuntza-ekintzaren hasiera jakinarazi ondoren.
b) Bigarren ordainketa bat, 2023 konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-proiektuari dagokion diru-laguntzaren gainerakoa, ibilbidea osatzen duten prestakuntza-ekintza edo -ekintzak amaitzen direnean, lanekoak ez diren praktikak barne, diruz lagundutako jarduerak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeenbeste edozein erregistrotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan egiaztatutako eta/edoinskribatutako prestakuntza-erakunde pribatu edo publikoak, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-ekintzeidagozkien espezialitateak emateko.
Diru laguntza honetako eskatutako prestakuntza-proiektuetan parte izango diren profesionaltasun-ziurtagiriaklortzeko prestakuntza-ekintzak emateko egiaztapenak deialdi hau argitaratzen den eguna baino lehenagokoa izanbeharko du. Gainerako prestakuntza-ekintzei dagokienez, erakundeak erregistroan inskribatuta egon beharko dueskabidea aurkezten duen unean.
Betekizunak
- Prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
- Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
-
Diru-laguntza esleitu ondoren beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, diru-laguntza eman aurretik eta ordainketa bakoitza egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztapen horri, eta, orduan, baldintza hori egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
-
Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala ez izatea, honako hauek barne:
-Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako laguntzak edo diru-laguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean ez egotea:
-Berdintasun-planik indarrean izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
-50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Erakunde autonomoak > Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGIF) - %100 finantzatuta
Kontaktu-informazioa
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua 945 160 601 (Informazio orokorra)
Kodea
1217601Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Diru-laguntza eskabideak aurkezteko epea deialdia Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean hasiko da, eta 2022ko urriaren 14an amaituko da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa:
- Zein prestakuntza-proiektutarako eskatzen den laguntza, prestakuntza-ekintza edo eman beharreko prestakuntza-ibilbidea zehaztuta.
- Proiektuaren memoria bat, LanF aplikazioan emandako ereduaren araberakoa. Txosten arrazoitu bat izango da, gutxienez, xede duen eskari handiko sektorearen jarduerari buruzko prestakuntza egiteko beharrari buruzkoa. Txosten hori sektore horietan dauden prestakuntza-beharren diagnostikoetan eta proiektuak zerikusia duen langile kualifikatuen eskari handiko sektoreko enpresen eta elkarteen iritzi dokumentatuetan oinarritu daiteke.
- Erakundearen legezko ordezkariaren erantzukizunpeko adierazpena, prestakuntza-jarduera hasten den unean laguntza eskatzeko prestakuntza-proiektuak gauzatzeko behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izango dituela adierazten duena. Horrez gain, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak egiaztatzen ez dituen 2. artikuluan aurreikusitako baldintzak jasotzen dira.
Deialdi honetan aipatzen diren diru-laguntzen eskabideak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiari zuzenduko zaizkio, eta elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LanF).
Aplikazio honetara sartzerik ez duten erakundeek Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren web orrian eskatu ahal izango dute https://www.lanbide.euskadi.eus/formacion-lanbide/-/informacion/registro-de-entidades/.
Izapidetze elektronikorako jarraibideak eskuragarri dauden administrazio-prozeduraren informazio-fitxa honako helbide honetan egongo da eskuragarri: https://www.euskadi.eus/servicios/1217601.
- Prestakuntza-erakunde pribatua edo publikoa izatea.
- Deialdia argitaratu edo eskabideak aurkeztu baino lehen Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren Erregistroan, autonomia-erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen beste edozein erregistrotan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan egiaztatuta eta/edo inskribatuta egotea, hurrenez hurren.
-
Diru-laguntza esleitu ondoren beharrezkoak diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea edo baliabide horiek edukitzeko konpromisoa hartzea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du, diru-laguntza eman aurretik eta ordainketa bakoitza egin aurretik. Hala ere, eskatzaileak berariaz egin ahal izango dio uko egiaztapen horri, eta, orduan, baldintza hori egiaztatzen duten ziurtagiri eguneratuak aurkeztu beharko ditu.
-
Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratibo edo penala ez izatea, honako hauek barne:
-Sexuagatiko diskriminazioa egiteagatik, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren arabera.
-Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onartutako Lan-arloko Arau-hauste eta Zehapenei buruzko Legearen testu bateginaren 46.1.b) eta 46 bis.1.b) artikuluetan aurreikusitako zehapen osagarria ezartzeagatik, ebazpen irmoaren bidez.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako eta Emakumeen aurkako indarkeria matxistarik gabeko bizitzetarako otsailaren 18ko 4/2005 Legean aurreikusitako laguntzak edo diru-laguntzak eskuratzea eragozten dion legezko kausaren batean ez egotea:
-Berdintasun-planik indarrean izatea, eta Estatuko araudiaren arabera horretara behartuta dagoen enpresa izatea.
-50 langiletik gorako enpresen kasuan, sexu-jazarpena edo sexuan oinarritutako jazarpena prebenitzeko eta borrokatzeko neurriak ezarri izana, emakumeen eta gizonen berdintasunari buruzko Estatuko legerian ezarritako baldintzetan.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. paragrafoetan aipatzen diren gainerako egoeretako batean ez egotea.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazteko eta ebazpenak jakinarazteko gehieneko epea hiru hilabetekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Enplegurako Lanbide Heziketako zuzendariaren laguntzak emateko edo ukatzeko ebazpena banan-banan jakinaraziko da baliabide telematikoen bidez.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua