Alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako dirulaguntzak (2022)
[Alderdi politikoekin lotura duten elkarteak]
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteentzako 2022ko dirulaguntzetara biltzeko dei egitea. Dirulaguntza horiek emateko modua 2015eko ekainaren 30eko 119/2015 Dekretuak (2015eko uztailaren 9ko EHAA, 128. zk.) eta honen hutsen zuzenketak (2015eko irailaren 8ko EHAA, 170. Zk.) arautzen dute.
Aurrekontuko zuzkidura
280.000Prestazio ekonomikoa
Hurrengo gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
- Higiezinetako obren gastua.
- Ekipamendu-gastuak, fundazio edo elkarte onuradunaren ondarea handitzea eragingo duten gastuak direla ulertuta, adibidez: makinak, altzariak, informatikako ekipoak eta garraiorako elementuak eskuratzea.
- Amortizazio-gastuak.
- Zerga-gastuak.
- Irakasle, hizlari eta aurkezleen ordainsariak, jasotzailea dirulaguntzaren onuraduna den fundazioko edo elkarteko zuzendaritza-organoetako kidea bada.
Ondorengo gastuak diruz lagundu ahal izango dira, jarraian adieraziko ditugun mugekin:
- Protokolo- eta ordezkaritza-gastuak: emandako diru laguntzaren zenbatekoaren % 5, gehienez.
- Bidaia-, janari-, dieta-, garraio- eta lokomozio-, ostatu- eta bertaratze-gastuak: Zerbitzuen ordainezko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoaren arabera lagunduko dira diruz, gehienez.
Emandako dirulaguntzak ez du inolaz ere diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuko % 70 gaindituko, ezta fundazioak edo elkarteak eskatutako zenbatekoa ere.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntzak ordainketa bakar batean ordainduko dira, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa aurkeztu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Fundazioak
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Elkarteak
Iraupen mugagabea edo aldi baterako iraupena izateko eratzen dira elkarteak. Hiru pertsona edo gehiagoren arteko akordioaren bidez eratzen dira.Pertsona horiek fisikoak edo juridikoak, publikoak edo pribatuak izan daitezke, eta konpromisoa hartzen dute ezaguerak, bitartekoak eta jarduerak komunean jartzeko; horrela, bidezko emaitzak, komunak eta interes orokorrekoak zein partikularrekoak lortuko dira.
Elkartearen funtzionamendua eta jarduna arautzeko estatutuak egiten dira, eta eraketa-akta egiten den unetik bertatik daukate jarduteko gaitasun osoa (agiri publikoan edo pribatuan jasotzen da akta hori).
Eskakizunak:
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Betekizunak
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Beren estatutuetan jasota dituzten interes orokorreko helburuetako bat kultur arloko proiektu, programa edo jarduerak garatzea izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diruz lagundu daitezkeen jardueretako batzuk egitea edo egiteko asmoa izatea.
-
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura izatea.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoek osatutako formazio politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira.
Halaber, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira, edozein frogabidez ziurtatzen bada mendekotasuna duen alderdi politikoaren Legebiltzarrean dituen eserlekuak edo berau ezagutzeko era.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarteen artean, bakar bat izan ahalko da dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarte bat baino gehiagok diru-laguntzok eskatzen dituenean, lortutako puntuaziorik handiena lortzen duenak izango da onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta/edo elkarteak ezingo dira dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak izan, formazio politiko berarekin lotura duen beste fundazio edo elkarte batek eskatu baditu.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Eskaeraren titularrak, zuzenbidean ontzat ematen den edozein frogabidez, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen formazio politikoa osatzen duen eta eskatzailearekin lotura duen alderdi politikoak Legebiltzarrean dituen eserlekuak edo beraiek ezagutzeko era, egiaztatu beharko ditu. (hau, soilik, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteek egiaztatu beharko dute). Zuzenbidean ontzat ematen diren frogabideen artean, ondoko hauek onartuko dira:
- Formazio politikoa arautzen duten estatutuetan edo arauetan dekretu honetan araututako diru-laguntzak eskatu dituen fundazioari edo elkarteari dagokion alderdi politikoaren partaidetza-ehunekoa adierazten bada, formazio politikoko alderdi bakoitzak Eusko Legebiltzarrean zenbat eserleku dituen zehaztu ahal izateko.
- Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen diren hautesbarruti guztietako hautagai-zerrendetan hautagai bakoitza zein alderditakoa den adierazita egotea.
-
Dirulaguntzen xedea, alde batetik, pentsamenduaren arlo guztiak –batez ere, politikoa, soziala eta kulturala– aztertzeko, ikertzeko eta garatzeko askotariko proiektu, programa edo jarduerak bultzatzea eta sustatzea da, eta beste alde batetik, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura duten fundazio eta elkarteei jarduera horiek egiteko dituzten funtzionamendu-gastuak finantzatzen laguntzea.
Dirulaguntzak diruz lagundu daitezkeen proiektu, programa edo jarduerak egitearekin zuzenki lotuta dauden funtzionamendu-gastuak finantzatzera bideratuko dira, betiere proiektu, programa edo jardueraren gastu-aurrekontuan jasota eta kuantifikatuta baldin badaude.
Diru-sarrera eta gastuen aurrekontu orekatua aurkeztu behar da, eskatutako dirulaguntza aurrekontuko diru-sarreren artean barne hartuta.
Diruz lagundu daitezkeen gastuen aurrekontuko %30eko edo hortik gorako finantzazio maila izatea eta diruz lagundu ezin diren gastuen %100ekoa. Horri dagokionez, Agindu honetan araututako dirulaguntza ez beste edozein iturritik datorrena hartuko da finantzaziotzat.
Diruz lagundu ezin diren gastuak:
Hurrengo gastu hauek ez dira diruz lagunduko:
- Higiezinetako obren gastua.
- Ekipamendu-gastuak, fundazio edo elkarte onuradunaren ondarea handitzea eragingo duten gastuak direla ulertuta, adibidez: makinak, altzariak, informatikako ekipoak eta garraiorako elementuak eskuratzea.
- Amortizazio-gastuak.
- Zerga-gastuak.
- Irakasle, hizlari eta aurkezleen ordainsariak, jasotzailea dirulaguntzaren onuraduna den fundazioko edo elkarteko zuzendaritza-organoetako kidea bada.
Diruz lagundu daitezkeen gastuak:
Ondorengo gastuak diruz lagundu ahal izango dira, jarraian adieraziko ditugun mugekin:
1-Protokolo- eta ordezkaritza-gastuak: emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren %5, gehienez.
2-Bidaia-, janari-, dieta-, garraio-, eta lokomozio-, ostatu- eta bertaratze-gastuak: Zerbitzuen ordainezko kalte-ordainei buruzko otsailaren 2ko 16/1993 Dekretuan zehaztutakoaren arabera lagunduko dira diruz, gehienez.
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta emanda ez badago:
- Entitatearen legezko ordezkaria bada, aurkeztu behar izango du: Legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiria.
- Entitatearen legezko ordezkaria ez bada, aurkeztu behar izango du: Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzio egitearen eredua aurkeztu beharko da, beteta.
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada eta Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta emanda ez badago:
- Entitatearen legezko ordezkaria bada, aurkeztu behar izango du: Legezko ordezkaritzako ahalmenaren egiaztagiria.
- Entitatearen legezko ordezkaria ez bada, aurkeztu behar izango du: Ordezkarien Erregistro Elektronikoko inskripzio egitearen eredua aurkeztu beharko da, beteta.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Erregistroan edo Euskal Autonomia Erkidegoko Elkarteen Erregistro Orokorrean izena emanda egotea.
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Beren estatutuetan jasota dituzten interes orokorreko helburuetako bat kultur arloko proiektu, programa edo jarduerak garatzea izatea.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo dirulaguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Diruz lagundu daitezkeen jardueretako batzuk egitea edo egiteko asmoa izatea.
-
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoekin lotura izatea.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden alderdi politikoek osatutako formazio politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira.
Halaber, Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta elkarteak ere onuradunak izan ahalko dira, edozein frogabidez ziurtatzen bada mendekotasuna duen alderdi politikoaren Legebiltzarrean dituen eserlekuak edo berau ezagutzeko era.
Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarteen artean, bakar bat izan ahalko da dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dagoen alderdi politiko edo formazio politiko berarekiko lotura duten fundazio eta/edo elkarte bat baino gehiagok diru-laguntzok eskatzen dituenean, lortutako puntuaziorik handiena lortzen duenak izango da onuraduna. Eusko Legebiltzarrean ordezkatuta dauden formazio politikoak osatzen dituzten alderdi politikoekin lotura duten fundazioak eta/edo elkarteak ezingo dira dekretu honetan araututako diru-laguntzen onuradunak izan, formazio politiko berarekin lotura duen beste fundazio edo elkarte batek eskatu baditu.
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Legez eratuta egotea
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Aurkeztuko diren dokumentu elektronikoak ondorengo ezaugarriak izan beharko dituzte:
- Deskargatzeko ereduak erabiliko dira holakoak daudenean, eta ahal bada ereduaren formatuan aurkeztuko dira.
- Bestelako dokumentazioa aurkeztuko da ahal bada PDF formatuan.
- Bideoak web helbide baten bidez aurkeztu ahal izango dira.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabeteko epean deialdi-agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.
Ziurtatu ezazu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau. Aplikazio honek erabiltzaileei aukera ematen die bankuko datuak kontsultatu, aldatu eta alta emateko.
Alta edo aldaketa kasuetan, aplikazioak baliozkotu ondoren, posta elektroniko edo SMS bat jasoko duzu. - Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
- Zerbitzu hau erabiltzeko ezinbestekoa da erabiltzailea identifikatuta egotea. Horretarako Eusko Jaurlaritzak onartutako ziurtagiri digitalen bat erabil dezakezu.
- Hirugarrenen erregistroan datuen alta edo aldaketa interesatuak berak egin beharko du, bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek bere izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Eusko Jaurlaritzaren Ahalordeen Erregistro Elektronikoan.
Justifikazioa
Dirulaguntza honen onuradunek, diruz lagundutako programako jarduerak bukatzen diren egunetik hasi eta bi hilabeteko epean gehienez ere, eta nahitaez 2022ko urtarrilaren 7 baino lehen, dirulaguntza justifikatzeko dokumentazioa.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua