2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako V. Euskal Planaren barruan eremu estrategikoetako jarduera-ildoak, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plan Integrala, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala garatzeko diru-laguntzak.

[ActPVFP]

Deskribapena


Xedea

Itunpeko ikastetxe pribatuetako irakasleen parte-hartzea sustatzea, honako hauetan estrategikotzat definitutako eremuetarako jarduketa-lerroak gara ditzaten 2022-2023ko ikasturtean: Lanbide Heziketako V. Euskal Plana, Euskal Hezkuntza Sistemako Digitalizazio Jasangarrirako eta Sistema Adimendunetarako Plana, eta Euskal Lanbide Heziketako Trantsizio Berderako, Pertsonen Gaikuntzarako eta ETE-en Lehiakortasun Jasangarriari laguntzeko Plan Integrala; jarduketa-lerro horiek deialdi honen 3. artikuluan zehazten dira.

Aurrekontuko zuzkidura

2.567.680 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

Dirulaguntzak hiru zatitan ordainduko dira, honela:

a) Lehenengo ordainketan, onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren zenbatekoaren % 50 ordainduko da, eta 18.1 artikuluan adierazten den epea bukatutakoan ordainduko da, baldin eta bitarte horretan dirulaguntzari uko egin ez bazaio, eta, betiere, 2022ko urriaren 28a baino lehen IV. eranskina (Liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria) aurkeztu ondoren. Ziurtagiriarekin batera, Hezkuntza Jardueren Dokumentua (HJD) erantsiko da, bertsio itxian, behar bezala beteta eta ikastetxeko zuzendariak sinatuta. Bertan adieraziko da, «Eremu estrategikoetako jarduketa-lerroak» azalpenarekin, diruz lagundutako jardueran aritzen diren irakasle titular eta ordezkoen liberazioa.

b) Bigarren ordainketa onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzaren % 40koa izango da, eta 2023ko ekitaldian egingo da, diruz lagundutako jardueraren % 50 garatu ostean, betiere ebaluazioaz eta jarduera behar bezala garatzeaz arduratzen den erakundeak aldeko ebaluazio-txostena egiten badu, dagokionaren arabera, agindu honen 3. artikuluaren 3. zenbakian xedatutakoari jarraikiz, eta ordezko irakasleen gastu-zerrenda 2023ko apirilaren 1ean aurkeztu ondoren (V. eranskina).

c) Hirugarren ordainketa gainerako zenbatekoagatik izango da, % 10, diruz lagundutako jarduera amaitutakoan, egindako gastu guztiak justifikatu eta aurreko artikuluko zenbaki guztiak bete ondoren.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • Itunpeko ikastetxe pribatua izatea, eta 2022-2023 ikasturtean Lanbide Heziketako heziketa-zikloak ematea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko | Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Diru-laguntzei buruzko Lege Orokorreko (azaroaren 17ko 38/2003) 13. artikuluan ezarritako egoeraren baten ez egotea.
  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Lanbide Heziketako Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0097613

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Agindu honen babesean aurkeztutako eskabideei buruzko ebazpena emateko eta jakinarazteko, gehienez ere sei hilabete izango dira, Agindua argitaratu ondorengo egunetik aurrera.

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Liberatutako eta ordezko irakasleen ordu-dedikazioaren ziurtagiria


2022ko urriaren 28a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ordezko irakasleen gastuen zerrenda 2023ko apirilaren 1ean


 

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Azken justifikazioa


2023ko irailaren 8a baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk