Euskal kirol-federazioen 2022ko kirol-programak finantzatzeko dirulaguntzak

[2022 kirol-federazioak dirulaguntzak]

Deskribapena


Xedea

Abenduaren 26ko 287/2000 Dekretuaren xedea da kirol-federazioen finantzaketa arautzea, itzulgarriak ez diren dirulaguntzak emanez urteko kirol-programetarako (EHAA, 249 zk., 2000ko abenduaren 30ekoa). Aipatutako 287/2000 Dekretuaren 3. artikuluak dioenez, Kulturako sailburuaren Aginduz –gaur egun Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburua da– , urtero egingo da Dekretu horretan araututako laguntzak eskatzeko deialdia, bertan zehaztuko dira aurrekontuaren zenbatekoa, eskabideak aurkezteko lekua eta epeak, laguntzak eskatzen dituzten erakundeek aurkeztu beharreko dokumentazioa, laguntzak neurtzeko irizpideen ponderazioa, bai eta laguntza justifikatzeko epea eta aurkeztu beharreko dokumentazioa ere.

Aurrekontuko zuzkidura

2.200.000

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako mugak alde batera utzi gabe, deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzakbateragarriak dira beste edozein administraziok edo beste erakunde publiko edo pribatubatzuek helburu bererako eman ditzaketen dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelakobaliabideekin, betiere gainfinantzaketarik gertatzen ez bada.

Ordainketa-modua:

  • Laguntza eskatzen den urtearen aurreko urtean laguntza lortu duten federazioei laguntzaren% 50 ordainduko zaie aldez aurretik. Aurreko urtean laguntzarik jaso ez duten federazioekaurreko urtean dirulaguntza txikiena jaso zuen federazioari emandako laguntzaren % 50 jasoko dute aldez aurretik.
  • Aurreko urtean emandako dirulaguntzaren justifikazioa aurkeztu eta onartu ondoren, bigarren ordainketa bat egingo da, urte horretako dirulaguntzaren % 25ari dagokiona.
  • Dirulaguntzaren gainerakoa, dirulaguntza eskatzen den urterako onartutako laguntza osorairitsi arte, aurreratutako ordainketetan emandako zenbatekoak justifikatu ondoren likidatuko da.

Administrazioak dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, erakunde onuradunak Eusko Jaurlaritzarendagokion datu-basean agertu beharko du.

Nori dago zuzenduta


Euskal kirol-federazioak

Betekizunak

  • Euskal kirol-federazioen eraketa eta funtzionamendua arautzen dituen urriaren 9ko 265/1990 Dekretura beren estatutuak egokitu dituzten euskal kirol-federazioek jaso ahal izango dute dirulaguntza hau. Era berean, beren gobernu-organoak izan beharko dituzte, beren estatutuen eta indarreko legediaren arabera.
  • Ezin izango dute dirulaguntzarik jaso Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan jasotako egoeraren batean dauden erakundeek.

  • Onuradunek egunean izan beharko dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0130106

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan aurreikusitako dirulaguntzak emateko ebazpena Kultura eta Hizkuntza Politikako sailburuak eman eta jakinaraziko du, Kalifikazio Batzordeak egindako proposamena ikusita, gehienez ere hiru hilabeteko epean, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Justifikazioa


Justifikazioak bide elektronikoz aurkeztuko dira, 2023ko urtarrilaren 31 baino lehen

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk