2022 Dirulaguntza hauek zuzenduta daude, hain zuzen ere, enpresen eta erakundeen zuzendaritza-organoetan emakumeen ahalduntzea sustatzea eta emakumeen talentua txertatzea helburu duten erakundeei.

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da, 2022eko ekitaldirako, lehia bidezko erregimenean, oinarri arautzaileak eta deialdia finkatzea, dirulaguntzak emateko elkarte jakin batzuei; hain zuzen ere, emakumeen ekintzailetza sustatzeko eta enpresa zein erakundeetako zuzendaritza-organoetan emakumeen talentua sartzeko xedea duten elkarteei.

Aurrekontuko zuzkidura

150.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Laguntzen zenbatekoa Aginduaren 5. artikuluan deskribatutakoaren arabera erabakiko da.

Ordainketa-modua:

Ordaintzeko era:

Ordainketa zatika egingo da, honela:

  • Lehenengo ordainketa dirulaguntzaren % 50 izango da, eta dirulaguntza emateko Ebazpena jakinarazi ondoren ordainduko da.
  • Bigarren ordainketa dirulaguntzaren guztizko gastua justifikatu ondoren egindako likidazioaren ondoriozko zenbatekoari dagokio, eta 2022eko abenduaren 31

Nori dago zuzenduta


Elkarteak

Agindu honetan araututako dirulaguntzen onuradun izan daitezke egoitza soziala, jardueren garapena eta ezarpen nagusia Euskal Autonomia Erkidegoan duten erakundeak, baldin eta emakumeen ahalduntzea sustatzea eta emakumeen talentua enpresetan eta erakundeetan txertatzea helburu badute, eta irabazi-asmorik ez badute eta administrazio publikoarekiko
independenteak badira, eta agindu hau argitaratzen den egunean legez eratuta badaude eta Elkarteen Euskal Erregistroan inskribatuta badaude, eta deialdia argitaratu baino gutxienez bi urte lehenagotik eratuta badaude.

Baldintzak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena marka ezazu. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

Bestelako finantzaketa-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantzaketa-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez egotea. Eta, EAEko  Administrazio Orokorreko edo beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi bada prozedura,  oraindik izapidetzan egotea.

Ez dago dokumentaziorik aurkeztu behar baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Ez dago dokumentaziorik aurkeztu behar baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Zehaztu  dirulaguntzaren xede den proiektuaren ezaugarriak

Eskakizunak:

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • Elkartea, federazioa edo konfederazioa legez eratuta dagoela edo dagokion erregistroan inskribatuta dagoela

  • Zerga betebeharrak betetzen direla

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Araudia


Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lana eta Enplegua / Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza > Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Lana eta Enplegua > Enplegu eta Gizarteratze Sailburuordetza

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Berariazko dokumentazioa: Elkarteak

  • Erregistro  ofizialaren ziurtagiria

Administrazioak ofizioz kontsultatuko du Euskal Autonomia Erkidegoko Erregistro Ofizialeko inskripzioa.

  • Behar  bezala legeztatutako estatutuak
  • Zerga-betebeharrak bete izanaren ziurtagiria

Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun ala ez.

  • Gizarte  Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzen duen agiria.

Administrazioak ofizioz kontsultatuko du baldintza hori betetzen duzun ala ez.

  • Ordezkaritza-ahala

Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatzeko:

Erakundearen ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez duzu zertan egiaztatu ordezkaritza-ahalmen nahikoa duzula.

Pertsona fisikoaren ziurtagiri batekin identifikatzen bazara, hau aurkeztu behar duzu:

Ahalordetze-eskritura edo, hala badagokio, dagokion erregistroak emandako ziurtagiria.

Baldintzak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko zein pribatuk helburu berarekin emandako laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskatu edo eskuratu izana jakinaraztea.

Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena marka ezazu. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.

Bestelako finantzaketa-iturririk eduki edo eskatuz gero, "Beste finantzaketa-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.

  • Inongo itzulketa- edo zehapen-prozeduretan sartuta ez egotea. Eta, EAEko Administrazio Orokorreko edo beraren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi bada prozedura, oraindik izapidetzan egotea.

Ez dago dokumentaziorik aurkeztu behar baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren-beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

Ez dago dokumentaziorik aurkeztu behar baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.

  • Zehaztu dirulaguntzaren xede den proiektuaren ezaugarriak

Deialdi honetako hautaketa-batzordeak zuk ematen duzun dokumentazioa aztertu eta ebaluatuko du.

Berariazko betekizunak: Erakundeak

  • Erakundeak legez eratuta daudela edo dagokien erregistroan inskribatuta daudela egiaztatzeko | Legez eratuta egotea
  • Zerga-betebeharrak betetzen direla / zerga-betebeharrak egunean daudela egiaztatzeko.
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen direla egiaztatzeko / Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan egunean egotea.
  • Ordezkaritza-ahalmen nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalmen nahikoa izatea

Kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuan ere, legezko ordezkariak justifikatu behar du ordezkaritza-ahalmen nahikoa duela

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena, gehienez ere, 4 hilabeteko epean eman beharko da, bai eta erakunde interesdunei jakinarazi ere, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. Epe hori igaro, eta ez bada ebazpena berariaz jakinarazi, eskabidea ezetsi egin dela ulertuko da, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarak

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Erakunde onuradunek Enplegu eta Gizarteratze Zuzendaritzaren aurrean justifikatu behar dute, 2021eko abenduaren 31 baino lehen, dirulaguntzak eman zireneko helburua bete egin dela, egindako jardueren azalpen-memoria aurkeztuta. Gainera, justifikazio-kontu bat erantsi beharko da (VIII. eranskina), 2021. urtean egindako gastuekin, non jasoko baita gastu arrunten eta
funtzionamendu-gastuen zerrenda, kontuan hartuta eskuratze-kostua ezin dela izan merkatuko balioa –nominak, fakturak, etab.– baino handiagoa, eta horien originalak edo kopia konpultsatuak aurkeztu behar dira, bai eta, hala badagokio, kontratatutako langileen Gizarte Segurantzako kotizazioa egiaztatzen duten TC kotizazio-buletinak ere.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk