Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programa
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta IngurumenaEVE - Ente Vasco de la Energía
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Energia-efizientzia, energia berriztagarriak, garraioa eta mugikortasun efizientea bultzatzeko inbertsioetarako laguntza-programaren oinarri arautzaileak onartzen, deialdia egiten eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko maiatzaren 12ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea.
Deialdiaren barnean 6 laguntza-azpiprograma hartzen dira, hidrogenoaren kontsumoa sustatzeko, ETEetan energia-efizientzia bultzatzeko, zundaketa bertikalak egiteko (zirkuitu itxia/irekia), bero-sareetan hargune berriak ezartzeko, EEKSI sistemak ezartzeko, mugikortasun bertikalean energia aurrezteko, bizikleta sustatzeko, gas naturala hornitzeko instalazioetarako eta ostalaritza-sektorean efizientzia altuko ekipamenduen RENOVE programa sustatzeko inbertsioak egikaritzeko xedearekin.
Energiaren Euskal Erakundearen funts propioen bitartez finantzatuko dira laguntza-azpiprograma horiek, 2022ko otsailaren 23an EEEko Zuzendaritza Kontseiluak 2022. urterako onartu zuen EEEko Dirulaguntzen Plan Estrategikoaren arabera.
Aurrekontuko zuzkidura
4.000.000 €Prestazio ekonomikoa
Laguntza-programa honetara bideratutako hornidura ekonomikoa 4.000.000€ da guztira, EEEren aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera, eta pizgarri-programa bakoitzerako honako zenbateko hauen arabera banatua:
1. laguntza-azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak: 1.000.000 €.
2. laguntza-azpiprograma – Industria-sektoreko eta hirugarren sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak: 1.000.000 €.
3. laguntza-azpiprograma – Energia berriztagarrien instalazioak egikaritzearekin lotutako inbertsioak: 500.000 €.
4. laguntza-azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralen ezarketa: 500.000 €.
5. laguntza-azpiprograma – Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak: 500.000 €.
6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak —HORECA—: 500.000 €.
Laguntzak esleitzeko prozedura
Laguntza-eskaerak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, behin egoera edo jarduketa subentzionagarriaren konkurrentzia egiaztatu eta eskatutako gainerako betekizunak bete ondoren, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.
Indarraldia amaitutakoan ez da eskaera gehiagorik onartuko. Hala ere, azpiprograma bati esleitutako aurrekontua agortzen bada eta programaren indarraldia iraungi ez bada (2022ko urriaren 31), eskaerak erregistratzen jarraitu ahalko da, behin-behineko erreserba-zerrendan. Sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie eskaerei, eta horretarako ezinbestekoa izango da norbaitek aurretiazko laguntza-eskaeretan atzera egitea edo eskaerok errebokatzea, aurrekontua askatu ahal izateko, edo deialdiari aurrekontu gehigarria txertatzea. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta
1. laguntza-azpiprogramaren barruan, honako hauek hartuko dira laguntzen hartzailetzat:
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
- Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
Beren xede sozialean Azpiprograma honetan aurreikusitakoak bezalako jarduketak egitea aurreikusten bada: toki-erakunde horiekin lotutako edo haien menpeko erakunde publikoak, toki-erakundeek kapital sozialean duten zuzeneko zein zeharkako partaidetza % 50 baino gehiagokoa den udal-enpresa publikoak, fundazio-patronoa toki-erakunde bat den edo patronatua nagusiki toki-erakundeko eta partzuergoetako ordezkariek osatuta dagoen fundazioak eta nagusiki toki-kapital publikoko partaidetza duten edo toki-erakunde batek leku nagusi bat daukan beste edozein erakunde instrumental.
- Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorra, Foru Aldundiak, eta, beren kapital sozialean, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren ehuneko 50etik gorako zuzeneko zein zeharkako partaidetza edo harekiko mendeko posizioa duten entitate, erakunde publiko, fundazio eta sozietate guztiak.
2. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen hartzaileak:
- Industriako eta hirugarren sektoreetako ETE gisa sailkatuta dauden enpresak, hau da, 2009ko Jardueren Sailkapen Nazionalaren arabera (hemendik aurrera, "2009ko EJSN"), industria-sektorerako 07tik 39ra bitarte eta hirugarren sektorerako 41tik 99ra bitarte dauden enpresak.
- Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.
3. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:
- Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikorik egiten ez duten pertsona fisikoak.
- Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak).
- Jabeen erkidegoak, Jabetza Horizontalaren uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututakoak, zeinek azaroaren 17ko 38/2003 Legean xedatutakoa bete beharko duten, eta nortasun juridikorik gabeko jabeen elkarteak. Jabekideen erkidegoek eta jabeen elkarteek, nortasun juridikorik ez duten baina azpiprograma honekin bat etorriz laguntza jaso dezaketen proiektuak egiteko moduan dauden entitateak direnez, bai DLOan (11.3 eta 13.2 artikuluetan) bai Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak.
- Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
- Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.
4. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:
- Pertsona juridiko pribatuak, haien 2009ko EJSNa 41. eta 99. zenbakien artean badago (zenbakiok barne).
- Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
- Energia Zerbitzuen Enpresa gisa jardunez, laguntza-programa honetan aurreikusitako jarduketak Azpiprograma honen onuradun izan daitezkeenen kontura egiten dituzten pertsona juridiko guztiak.
5. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:
- Merkatuan ondasunak edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoa egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak), EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak, EAEn bizi badira edo egoitza sozial eta fiskala bertan badaukate.
- Jabetza horizontalari buruko uztailaren 21eko 49/1960 Legearen arabera araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak. Jabekideen erkidegoek, nortasun juridikorik ez duten baina azpiprograma honekin bat etorriz laguntza jaso dezaketen proiektuak egiteko moduan dauden entitateak direnez, bai DLOan (11.3 eta 13.2 artikuluetan) bai Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 44. artikuluan ezarritako betebeharrak bete beharko dituzte.
- Egoitza sozial eta fiskala EAEn ez duten eta aurreko paragrafoan aipatutako baldintzak betetzen ez dituzten pertsona juridikoak, baldin eta I. ERANSKINEKO 2. ildoan adierazitakoaren arabera inbertsio subentzionagarri bat egiten badute eta inbertsio horrek EAEko lurraldearen barruko energia-kontsumoari edo petrolioarekiko mendekotasunaren murrizketari eragiten badio.
- Kontzejuak, ermandadeak, administrazio-batzarrak eta lurraldeko eremu txikiagoko beste toki-erakunde batzuk, udalerriak, udalerrien mankomunitateak, Arabako Lurralde Historikoko kuadrillak eta EAEko beste toki-erakunde batzuk, toki-araubideari buruzko oinarrizko legerian eta Euskadiko Toki Erakundeei buruzko 2/2016 Legean ezarritakoaren arabera.
6. laguntza-azpiprogramarako, honako subjektu hauek izango dira laguntzen azken hartzaileak:
- Izaera pribatuko pertsona juridikoak eta jarduera ekonomikoren bat egiten duten pertsona fisikoak (autonomoak), 2009ko EJSNaren arabera ostalaritza-sektorekoak badira (55. eta 56. taldeak).
Betekizunak
-
Betekizunak
1) Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian zerrendatzen diren eta EAEn egiten diren jarduketak izango dira subentzionagarriak. Laguntza-programaren oinarrien I. ERANSKINEAN ezartzen diren betekizunak bete behar dituzte eta, hurrenez hurren, laguntza-azpiprogramei dagozkie:
- 1. azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak egitea, erregai fosilen kontsumoak ordezkatzeko.
- 2. azpiprograma – Industria-sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak, energia-kontsumoa murriztea dakartenak, egitea.
- 3. azpiprograma – Bero-ponpen bidezko aprobetxamendurako zundaketa bertikalak (zirkuitu itxia/irekia) egitea, bero-sareetan hargune eta truke-azpiestazio berriak egitea eta hondakin-beroen aprobetxamendurako instalazio berriak sortzea.
- 4. azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzeko inbertsioak egitea.
- 5. azpiprograma – Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak egitea (mugikortasun bertikaleko energia-aurrezkia, gas naturalez hornitzeko instalazioak, bizikletaren sustapena).
- 6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak —HORECA—.
Laguntzaren gehieneko munta laguntza-programaren oinarrien I. ERANSKINEAN (Gehieneko kostu subentzionagarriak, erreferentzia-kostuak eta laguntzen munta) zehaztutakoa izango da.
2) Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
1. laguntza-azpiprogramarako, Batasunaren arau aplikagarrietatik haraindi joateko edo Batasunaren araurik ezean ingurumen-babesa areagotzeko beharrezkoak diren inbertsio-kostu gehigarriak joko dira kostu hautagarritzat. Zehatz-mehatz, honela zehaztuko dira:
- Ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, inbertsioaren guztizko kostuetan inbertsio bereizi gisa identifika daitezkeenean.
- Beste kasu guztietan, ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, baina ingurumena hainbeste errespetatzen ez duen eta laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin zitekeen antzeko inbertsio baten arabera zehaztuta.
2. laguntza-azpiprogramarako, energia-efizientzia handiagoa erdiesteko beharrezkoak diren inbertsio-kostu gehigarriak izango dira kostu hautagarriak, eta honela zehaztuko dira:
- Energia-efizientziako inbertsioaren kostuak inbertsioaren kostu totaletan aparteko inbertsio gisa identifika daitezkeenean, energia-efizientziarekin lotutako kostu horiek subentzionagarriak izango dira.
- Beste kasu guztietan, energia-efizientzian egindako inbertsioaren kostuak zehazteko, energia-efizientzia txikiagoa dakarren eta laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin zitekeen antzeko inbertsio bat (aurrerantzean, «inbertsio arrunta») hartuko da oinarritzat. Bi inbertsioen kostuen arteko aldeak energia-efizientziarekin lotutako kostua baldintzatuko du eta kostu subentzionagarria izango da.
- Gehieneko laguntza-muga 80 €/MWh izango da (urteko azken energian aurreztutako megawatt-ordu bakoitzeko gehieneko laguntza-ratioa) prozesuak eta haien elementu lagungarriak berritzeko eta hobetzeko jarduketetarako eta 200 €/MWh (urteko azken energian aurreztutako megawatt-ordu bakoitzeko gehieneko laguntza-ratioa) dauden eraikinetan energia-instalazioak berritzeko eta hobetzeko jarduketetarako.
3. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Zundaketak egiteko kostuak.
- Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta lagungarriak.
- Kudeaketarako, kontrol aktiborako eta monitorizaziorako sistemak, kudeaketa optimizatzen lagundu dezaten.
- Obren edota instalazioen egikaritzapen-kostuak.
- Proiektua ondo egikaritzeko beharrezkoa den obra zibila.
- Dauden instalazioen eraispenaren kostua.
4. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Energia kontsumitzen duten ekipamenduei buruzko datuak denbora errealean edo ia errealean lortzeko balio duten neurketa-ekipamenduak.
- Energia kontsumitzen duten sistemak, sorkuntza berriztagarrikoak eta energia biltegiratzekoak erregulatzeko eta kontrolatzeko ekipamenduak, energia-eskaria kudeatzeko eta malgutzeko neurriak ezartzea ahalbidetzeko balio dutenak.
- Biltegiratzeko ekipamenduak, alegia, biltegiratze arruntaren bidezkoak (litio ioizko bateriak), biltegiratze hidraulikoaren bidezkoak edo beste biltegiratze-sistema berritzaile batzuk.
- Softwarea garatzea edo erostea datuen bilketa, komunikazioa eta analisia errazteko eta, horrela, proiektuan garatutako energia-kudeaketako jarduketak modu eraginkorrean ezartzea ahalbidetzeko.
5. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Igogailu baten motorraren ordez Gearless erregulagailu-makina multzo bat jartzea, Igogailuko kabinako (edo mantentze-barrutiko) LED motako argiztapen-sistema berria, kabinako argia automatikoki itzaltzeko edo moteltzeko sistema bat ere barne hartuko duena, frenatze birsortzaileko sistema bat instalatzea, eta elementu elektrikoen standby sistemak.
- Eskalera edo arrapala mekanikoetan start-stop sistema instalatzea, presentzia-detektagailuak, radarrak eta abar barne, baita abiadura egokitzeko sistemak ere.
- Gas naturalez hornitzeko instalazio berriak.
- Bizikletak elektrikoak nahiz ez-elektrikoak izan ahalko dira eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrean (22. artikuluan) eskatutako elementuez hornituta egon beharko dute jatorritik: txirrina, aurreko eta atzeko posizio-argiak eta atzeko katadioptrikoa.
- Trizikloak, pedalei eragiteko laguntza dutenak eta halakorik ez dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).
- Bizikleta-maileguko sistema publikoak (udal bicisharing) eta bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, erabiltzaile partikularrek edo bizikletak maileguz uzteko sistema publiko baten zati gisa erabiltzekoak.
6. laguntza-azpiprogramarako kostu hautagarritzat joko dira hotz komertzialeko ekipamenduekin (hozteko armairuak eta mahaiak, hotz-ganberak, beira-arasa kontserbatzaileak, erakusketarako beira-arasak, etab.) zuzenean lotutako kostuak. Hala ere, ez zaie dirulaguntzarik emango kostu gehigarriei, hala nola instalatzeko lanak, garraioak, etab.
651/2014 Erregelamendua aplikatzen zaien onuradunentzat, aurkezten den azpiprogramari dagokion deialdian eskaera erregistratzen den dataren aurretik laguntzaren azken hartzaileari fakturatutako kostuak ez dira hautagarri izango.
Gainerako onuradunentzat, laguntzaren xede diren instalazioen egikaritzeari dagozkion fakturen eta ordainagirien datak 2022ko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea eskatuko da.
Honako kontzeptu hauetan bildutako gastuak ez dira subentzionagarritzat hartuko.
- Fakturatutako ondasun edo zerbitzuak eskuratzeagatik ordaindutako BEZa eta, oro har, edozein tributu.
- Ez dute dirulaguntzarik jasoko aire-girotzeko ekipamenduak (beroa edo hotza) eta EUBkoak berritzeko edo hobetzeko jarduketek.
- Ez dira kostu subentzionagarritzat joko ez datuak biltegiratzeko zerbitzariak ez ekipamendu ofimatikoak.
- Kirolerako erabiltzeko diseinatutako errepideko edo mendiko bizikletek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
- Eraikinen eta pabiloien inguratzaile termikoko edozein elementutan egindako jarduketa oro.
- Inbertsioaren eta langile propioen ondorio diren finantza-gastuak, baita lurrak erostearen ondorio direnak ere.
- Erabilitako ekipamenduak erosteko inbertsioak.
- Makina autopropultsatuetan, ibilgailuetan, bizikletetan eta oro har salgaietarako eta bidaiarientzako garraiobideetan egindako inbertsioak.
- Ekipamenduak eta instalazioak berritzea, erabileraren edo jardueraren aldaketa denean jarduketaren arrazoia.
- Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko edo hobetzeko inbertsioak, enpresa kokalekuz aldatu denean.
- Ekipamendu eta instalazioak konpondu, egokitu eta mantentzeko inbertsioak.
- Kondentsadore-bateriak edo energia erreaktiboa konpentsatzeko elementuak.
- Goiburuko gailu edo sistema trinko «aurreztailea» instalazio elektrikoetan, ez badauka agente gaitu batek aurreikusitako aurrezki elektrikoak egiaztatzeko emandako ziurtagiririk.
- Zerbitzariak, inprimagailuak, eta oro har, mota guztietako ekipamendu ofimatikoak.
- Jarraipenari, aurrerapenari eta koordinazioari buruzko txostenak eta obra-bukaerako edo betearazpeneko ziurtagiria.
- Obra zibilean egindako gastutzat hartzen den ezein partida ekonomiko.
- Eta, oro har, argi eta garbi zehaztuta ez dauden eta laguntza-programa honen oinarrietan xedatutako jarduketetako inbertsioen ondorioz aurreikusitako energia-helburuak erdiesteko zuzenean identifikatu ezin diren kostu guztiak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Ebazten duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EVE - Ente Vasco de la Energía
Kontaktu-informazioa
Kodea
12174Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea
Laguntza-programa honetarako laguntza-eskaerak aurkezteko epea 2022ko ekainaren 9ko 08:00etan hasiko da indarraldia amaitzen den arte, 2023ko urriaren 31era arte, hain zuzen ere.
Eskaerarekin hasi baino lehen:
- Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
- Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).
Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:
- Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
- Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
- Sinatu eskaera.
- Bidali eskaera eta dokumentuak.
Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).
Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.
-
1. Dokumentazio-betekizunak laguntzak eskatzeko fasean:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, AII.A atala
2. Dokumentazio-betekizunak jarduketen justifikazio-fasean:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, AII.B atala
-
Betekizunak
1) Jarduketa subentzionagarriak
Jarraian zerrendatzen diren eta EAEn egiten diren jarduketak izango dira subentzionagarriak. Laguntza-programaren oinarrien I. ERANSKINEAN ezartzen diren betekizunak bete behar dituzte eta, hurrenez hurren, laguntza-azpiprogramei dagozkie:
- 1. azpiprograma – Industrian eta eraikinetan hidrogenoa kontsumitzeko inbertsioak egitea, erregai fosilen kontsumoak ordezkatzeko.
- 2. azpiprograma – Industria-sektoreko ETEetan energia-efizientzia sustatzeko inbertsioak, energia-kontsumoa murriztea dakartenak, egitea.
- 3. azpiprograma – Bero-ponpen bidezko aprobetxamendurako zundaketa bertikalak (zirkuitu itxia/irekia) egitea, bero-sareetan hargune eta truke-azpiestazio berriak egitea eta hondakin-beroen aprobetxamendurako instalazio berriak sortzea.
- 4. azpiprograma – Energia-eskaria kudeatzeko sistema integralak ezartzeko inbertsioak egitea.
- 5. azpiprograma – Garraio eta mugikortasun efizienterako jarduketak egitea (mugikortasun bertikaleko energia-aurrezkia, gas naturalez hornitzeko instalazioak, bizikletaren sustapena).
- 6. laguntza-azpiprograma – Ostalaritza-sektorean energia-efizientzia altuko ekipamenduak berritzea: hotelak, jatetxeak eta kafetegiak —HORECA—.
Laguntzaren gehieneko munta laguntza-programaren oinarrien I. ERANSKINEAN (Gehieneko kostu subentzionagarriak, erreferentzia-kostuak eta laguntzen munta) zehaztutakoa izango da.
2) Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak
1. laguntza-azpiprogramarako, Batasunaren arau aplikagarrietatik haraindi joateko edo Batasunaren araurik ezean ingurumen-babesa areagotzeko beharrezkoak diren inbertsio-kostu gehigarriak joko dira kostu hautagarritzat. Zehatz-mehatz, honela zehaztuko dira:
- Ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, inbertsioaren guztizko kostuetan inbertsio bereizi gisa identifika daitezkeenean.
- Beste kasu guztietan, ingurumena babesteko inbertsioaren kostuak, baina ingurumena hainbeste errespetatzen ez duen eta laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin zitekeen antzeko inbertsio baten arabera zehaztuta.
2. laguntza-azpiprogramarako, energia-efizientzia handiagoa erdiesteko beharrezkoak diren inbertsio-kostu gehigarriak izango dira kostu hautagarriak, eta honela zehaztuko dira:
- Energia-efizientziako inbertsioaren kostuak inbertsioaren kostu totaletan aparteko inbertsio gisa identifika daitezkeenean, energia-efizientziarekin lotutako kostu horiek subentzionagarriak izango dira.
- Beste kasu guztietan, energia-efizientzian egindako inbertsioaren kostuak zehazteko, energia-efizientzia txikiagoa dakarren eta laguntzarik gabe modu sinesgarrian egin zitekeen antzeko inbertsio bat (aurrerantzean, «inbertsio arrunta») hartuko da oinarritzat. Bi inbertsioen kostuen arteko aldeak energia-efizientziarekin lotutako kostua baldintzatuko du eta kostu subentzionagarria izango da.
- Gehieneko laguntza-muga 80 €/MWh izango da (urteko azken energian aurreztutako megawatt-ordu bakoitzeko gehieneko laguntza-ratioa) prozesuak eta haien elementu lagungarriak berritzeko eta hobetzeko jarduketetarako eta 200 €/MWh (urteko azken energian aurreztutako megawatt-ordu bakoitzeko gehieneko laguntza-ratioa) dauden eraikinetan energia-instalazioak berritzeko eta hobetzeko jarduketetarako.
3. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Zundaketak egiteko kostuak.
- Ekipamendu elektromekanikoak, hidraulikoak, kontrolekoak eta lagungarriak.
- Kudeaketarako, kontrol aktiborako eta monitorizaziorako sistemak, kudeaketa optimizatzen lagundu dezaten.
- Obren edota instalazioen egikaritzapen-kostuak.
- Proiektua ondo egikaritzeko beharrezkoa den obra zibila.
- Dauden instalazioen eraispenaren kostua.
4. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Energia kontsumitzen duten ekipamenduei buruzko datuak denbora errealean edo ia errealean lortzeko balio duten neurketa-ekipamenduak.
- Energia kontsumitzen duten sistemak, sorkuntza berriztagarrikoak eta energia biltegiratzekoak erregulatzeko eta kontrolatzeko ekipamenduak, energia-eskaria kudeatzeko eta malgutzeko neurriak ezartzea ahalbidetzeko balio dutenak.
- Biltegiratzeko ekipamenduak, alegia, biltegiratze arruntaren bidezkoak (litio ioizko bateriak), biltegiratze hidraulikoaren bidezkoak edo beste biltegiratze-sistema berritzaile batzuk.
- Softwarea garatzea edo erostea datuen bilketa, komunikazioa eta analisia errazteko eta, horrela, proiektuan garatutako energia-kudeaketako jarduketak modu eraginkorrean ezartzea ahalbidetzeko.
5. laguntza-azpiprogramarako, honako hauek hartuko dira kostu hautagarritzat:
- Igogailu baten motorraren ordez Gearless erregulagailu-makina multzo bat jartzea, Igogailuko kabinako (edo mantentze-barrutiko) LED motako argiztapen-sistema berria, kabinako argia automatikoki itzaltzeko edo moteltzeko sistema bat ere barne hartuko duena, frenatze birsortzaileko sistema bat instalatzea, eta elementu elektrikoen standby sistemak.
- Eskalera edo arrapala mekanikoetan start-stop sistema instalatzea, presentzia-detektagailuak, radarrak eta abar barne, baita abiadura egokitzeko sistemak ere.
- Gas naturalez hornitzeko instalazio berriak.
- Bizikletak elektrikoak nahiz ez-elektrikoak izan ahalko dira eta Ibilgailuen Erregelamendu Orokorrean (22. artikuluan) eskatutako elementuez hornituta egon beharko dute jatorritik: txirrina, aurreko eta atzeko posizio-argiak eta atzeko katadioptrikoa.
- Trizikloak, pedalei eragiteko laguntza dutenak eta halakorik ez dutenak (hots, elektrikoak zein ez-elektrikoak).
- Bizikleta-maileguko sistema publikoak (udal bicisharing) eta bizikletak segurtasunez aparkatzeko sistemak, erabiltzaile partikularrek edo bizikletak maileguz uzteko sistema publiko baten zati gisa erabiltzekoak.
6. laguntza-azpiprogramarako kostu hautagarritzat joko dira hotz komertzialeko ekipamenduekin (hozteko armairuak eta mahaiak, hotz-ganberak, beira-arasa kontserbatzaileak, erakusketarako beira-arasak, etab.) zuzenean lotutako kostuak. Hala ere, ez zaie dirulaguntzarik emango kostu gehigarriei, hala nola instalatzeko lanak, garraioak, etab.
651/2014 Erregelamendua aplikatzen zaien onuradunentzat, aurkezten den azpiprogramari dagokion deialdian eskaera erregistratzen den dataren aurretik laguntzaren azken hartzaileari fakturatutako kostuak ez dira hautagarri izango.
Gainerako onuradunentzat, laguntzaren xede diren instalazioen egikaritzeari dagozkion fakturen eta ordainagirien datak 2022ko urtarrilaren 1aren ondorengoak izatea eskatuko da.
Honako kontzeptu hauetan bildutako gastuak ez dira subentzionagarritzat hartuko.
- Fakturatutako ondasun edo zerbitzuak eskuratzeagatik ordaindutako BEZa eta, oro har, edozein tributu.
- Ez dute dirulaguntzarik jasoko aire-girotzeko ekipamenduak (beroa edo hotza) eta EUBkoak berritzeko edo hobetzeko jarduketek.
- Ez dira kostu subentzionagarritzat joko ez datuak biltegiratzeko zerbitzariak ez ekipamendu ofimatikoak.
- Kirolerako erabiltzeko diseinatutako errepideko edo mendiko bizikletek ez dute dirulaguntzarik jasoko.
- Eraikinen eta pabiloien inguratzaile termikoko edozein elementutan egindako jarduketa oro.
- Inbertsioaren eta langile propioen ondorio diren finantza-gastuak, baita lurrak erostearen ondorio direnak ere.
- Erabilitako ekipamenduak erosteko inbertsioak.
- Makina autopropultsatuetan, ibilgailuetan, bizikletetan eta oro har salgaietarako eta bidaiarientzako garraiobideetan egindako inbertsioak.
- Ekipamenduak eta instalazioak berritzea, erabileraren edo jardueraren aldaketa denean jarduketaren arrazoia.
- Ekipamenduak eta instalazioak berritzeko edo hobetzeko inbertsioak, enpresa kokalekuz aldatu denean.
- Ekipamendu eta instalazioak konpondu, egokitu eta mantentzeko inbertsioak.
- Kondentsadore-bateriak edo energia erreaktiboa konpentsatzeko elementuak.
- Goiburuko gailu edo sistema trinko «aurreztailea» instalazio elektrikoetan, ez badauka agente gaitu batek aurreikusitako aurrezki elektrikoak egiaztatzeko emandako ziurtagiririk.
- Zerbitzariak, inprimagailuak, eta oro har, mota guztietako ekipamendu ofimatikoak.
- Jarraipenari, aurrerapenari eta koordinazioari buruzko txostenak eta obra-bukaerako edo betearazpeneko ziurtagiria.
- Obra zibilean egindako gastutzat hartzen den ezein partida ekonomiko.
- Eta, oro har, argi eta garbi zehaztuta ez dauden eta laguntza-programa honen oinarrietan xedatutako jarduketetako inbertsioen ondorioz aurreikusitako energia-helburuak erdiesteko zuzenean identifikatu ezin diren kostu guztiak.
Laguntza eskatzeko betekizunak:
- Formularioak betetzea, inprimatzea eta sinatzea
- Behar den dokumentazio guztia prestatzea
- Eskaera eta dokumentazio guztia aurkeztea adierazitako aurkezpen-lekuetan
-
1. Dokumentazio-betekizunak laguntzak eskatzeko fasean:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, AII.A atala
2. Dokumentazio-betekizunak jarduketen justifikazio-fasean:
- Ikus Programaren Oinarrien II. ERANSKINA, AII.B atala
Eskaerak, aldaketak eta berritzeak Sociedad Estatal Correos y Telégrafos, SA, SME-ko bulegoetan aurkeztuko dira.
Administrazioari bidalketa elektronikoa egin beharko zaio postontziaren helbidea adieraziz:
- BULEGOAREN KODEA
O00016302
- BULEGOAREN IZENA
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren Erregistroa
- UNITATE ARDURADUNAREN KODEA
A16007347
- UNITATE ARDURADUNAREN IZENA
Zerbitzu Zuzendaritza
- ADMINISTRAZIO-MAILA
Administrazio Autonomikoa
Aurkezteko beste leku batzuk
Herri Administrazioen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusitako moduetako edozeinetan
Aurkezteko beste leku batzuk
Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16.4 artikuluan aurreikusita dagoen bitartekoren bat erabiliz.

Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
- Sartu online inprimaki honetara eta bete (ez da beharrezkoa identifikazio elektronikorako bitartekorik izatea).
- Inprimatu bete duzun eskabidea, eta eskuz sinatu.
- Aurkeztu eskabidea prozeduran ezarritako epean eta lekuetan.