EEE - Ostatuko turismo-enpresen energia-eraginkortasun proiektuetarako laguntzen programa, Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren esparruan - Europar Batasunak finantzatua - NextGenerationEU

Deskribapena


Xedea

Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programaren oinarri arautzaileak onetsi, deitu eta argitaratzen dituen Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusiaren 2022ko azaroaren 23ko EBAZPENAREN bitartez ezarritako laguntzen deialdia egitea.

Laguntza-programa honen esparruan ematen diren dirulaguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak izango dira, eta bateragarriak izango dira barne-merkatuarekin, Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Tratatuko 107. artikuluko 3. atalean xedaturik dagoenaren arabera, eta salbuetsirik daude tratatu bereko 108. artikuluan Batzordeari jakinarazteko ezarrita dagoen betebeharretik.

Aurrekontuko zuzkidura

3.800.203,68 €

Prestazio ekonomikoa

Aurrekontu-zuzkidura

Horrenbestez, Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia planeko turismo-enpresen energia-eraginkortasuneko proiektuetarako laguntzen programa honetarako zuzkidura ekonomikoa 3.800.203,68 eurokoa izango da, ENERGIAREN EUSKAL ERAKUNDEKO (hemendik aurrera, "EEE") aurrekontuetan horretarako ezarritako kredituaren arabera.

Laguntzak esleitzeko prozedura

Laguntza-ebazpenak ebatziko dira konkurrentzia jarraituko prozedura baten bitartez, deialdietan esleitutako aurrekontu-kreditua agortu arte. Hala, eskaerak aurkezten diren ordena zorrotzaren arabera aztertu, tramitatu eta ebatziko dira.

Adierazitako indarraldi hori amaitzean, ez dira eskaera gehiago onartuko. Dena den, esleitutako aurrekontua agortzen bada eta betiere programaren indarraldia amaitu ez bada (2024ko abenduaren 31), eskaerak erregistratu ahalko dira behin-behineko erreserba-zerrendan, eta sarrera-ordenari zorrotz jarraikiz erantzungo zaie, aldez aurreko laguntza-eskaeretan izaten diren ezespen edo errebokazioen arabera, aurrekontua askatu ahalko luketenak, edo deialdian aurrekontu berri bat sartzen bada. Eskaera bat behin-behineko erreserba-zerrendara aurkezteak ez dio ezein eskubide sortuko eskatzaileari eskaera ebazten ez den arte.

Nori dago zuzenduta


subentzionagarri mota bakoitzerako jarraian zerrendatzen diren subjektu guztiak, betiere egoitza fiskala Espainian badute, eta energia-birgaitzearen eraginpeko eraikina EAEn badago:

a) EAEn kokatutako turismo-ostaturako eraikinen jabe diren pertsona fisiko edo juridiko pribatuak.

b) EAEn kokatutako turismo-ostaturako eraikinen enpresa ustiatzaile, errentari edo emakidadunak, baldintza hori indarrean dagoen kontratu baten bidez egiaztatzen badute eta hitzarmen honen xede diren eraberritze-lanei ekiteko berariazko ahalmena ematen badie.

Bi hartzaile-kategoria horiek proiektu bererako finantziazioa eskatzen badute, kasuan kasuko eskabideek adieraziko dute eskabide bakoitzak proiektu osoaren gainean hartzen duen portzentajea, baina bi portzentajeen baturak ezin izango du proiektuaren %100 gainditu. Edozein erabileratarako diren egungo eraikinetako jabeak diren izaera pribatu edo publiko pertsona fisiko edo juridikoak.

Betekizunak

  • Jarduketa subentzionagarriak

  • Kostu hautagarriak eta ez-hautagarriak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Ebazten duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Industria, Trantsizio Energetikoa eta Jasangarritasuna
  • Zuzenbide pribatuko erakunde publikoak > EEE - Energiaren Euskal Erakundea

Kontaktu-informazioa


Energiaren Euskal Erakundea

Telefonoa: 946 620 600

e-mail: gestionayudas@eve.eus 

Kodea

12106

Eskaera eta dokumentazioa aurkeztea


Laguntza-programa honetarako laguntza-eskabideak aurkezteko epea EHAAn argitaratu eta hurrengo eguneko 08:00etan hasiko da, indarraldia amaitu arte, hau da, 2024ko abenduaren 31n izango dena.

 

Eskaerarekin hasi baino lehen:

  • Kontuan hartu identifikazio elektronikoko baliabide bat eduki behar duzula.
  • Presta itzazu behar diren dokumentuak formatu digitalean (PDFn edo onartutako formatuetan).

Ondoren, sartu zerbitzu elektronikoan, eta jarraitu honako 4 urrats hauei:

  1. Bete dagozkion atalak eta erantzukizunpeko adierazpenak.
  2. Erantsi aldez aurretik prestatu dituzun dokumentuak.
  3. Sinatu eskaera.
  4. Bidali eskaera eta dokumentuak.

Jarraian, pantaila bat ikusiko duzu, bidalketa eginda dagoela adieraziko dizuna (hartu-agiria).

Ondoren, tramitazioarekin jarraitzeko eta zure espedientearen jarraipena egiteko aukera izango duzu, Nire karpeta atalaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena EHAAn argitaratu eta 6 hilabeteko epean

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak