Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak 2021

[Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsizioa]

Deskribapena


Xedea

Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzak ematea. Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen barruan, honako ildo hauek ezarriko dira:

1. "Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak" sortzen laguntzea.

2. Proiektu integratzaileen bideragarritasun azterlanak egiten laguntzea.

3. Erakusketa eta bisita jarduerak laguntzea.

4. Ekoizpen ekologiko bihurtzeko aholkularitza integrala.

5. Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza.

6. Nekazaritza ekologikoko proiektu pilotuak garatzea.

Aurrekontuko zuzkidura

500.000 €

Laguntza hauek finantzatzeko, 500.000 euroko aurrekontu-kredituak erabiliko dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Aurrekontu Orokorren kargura, honela banatuta:

1. "Ekoizpen ekologikoan sartzeko gidak" sortzen laguntzea: 30.000 euro

2. Proiektu integratzaileen bideragarritasun azterlanak egiten laguntzea: 70.000 euro

3. Erakusketa eta bisita jarduerak laguntzea: 40.000 euro

4. Ekoizpen ekologiko bihurtzeko aholkularitza integrala: 120.000 euro

5. Ekoizpen ekologikoan espezializatutako aholkularitza: 40.000 euro

6. Nekazaritza ekologikoko proiektu pilotuak garatzea: 200.000 euro

Nori dago zuzenduta


Ziurtatutako ekoizpen ekologikorako trantsiziorako laguntzen onuradun izateko, oinarri honetan ezarritako betekizunak bete behar dira. Betekizun horiek Dirulaguntzei buruzko abenduaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko betekizunak jasotzen dituzte. Hauek dira:

Betekizunak

  • Epai irmo baten bidez, laguntza edo dirulaguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor bat ezarri ez izana edo delitu hauetakoren bat egitearen erruduntzat jo ez izana: prebarikazioa, eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, influentzia-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Borondatezko konkurtso-deklaraziorik eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat deklaratuta ez egotea, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren eraginpean ez egotea edo desgaitua ez egotea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Administrazioarekin egindako kontraturen baten suntsiarazpen irmorik eragin ez izana, suntsiarazpen-arrazoi horren errudun deklaratu dituztelarik.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateetako administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea honako lege hauetan jasotako kasuren batean: 3/2015 Legea, martxoaren 30ekoa, Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duena; 53/1984 Legea, abenduaren 26koa, Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunena; edo Hauteskunde Erregimen Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako kargu hautetsiak izatea, lege horretan edo gai horiek arautzen dituen Euskal Autonomia Erkidegoko araudian ezarritako baldintzetan.
  • Egunean izatea indarreko xedapenek zergen eta Gizarte Segurantzaren arloan ezartzen dituzten betebeharrak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Egoitza fiskala ez izatea araudiaren arabera zerga-paradisu gisa sailkatutako lurralde edo herrialderen batean.
  • EAEko Administrazioak edo haren mendeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan, itzultze- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez egunean egotea. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da baldin eta zorrak atzeratuta eta zatituta badaude, edo dagokion itzultze-ebazpena dela-eta bertan behera uztea erabaki bada. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Ebazpen irmo baten bidez dirulaguntzak jasotzeko aukera galtzeko zigorrik ezarri ez izana.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoaren 4. artikuluko 5. eta 6. zenbakietan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Eta inskribatzeko administrazio-prozedura eten ez izana, ez-zilegitasun penalaren arrazoizko zantzuak aurkitzeagatik, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan ezarritakoa aplikatuz, harik eta ebazpen judizial irmoa egon arte; kasu horretan, dagokion inskripzioa egin ahalko da, dagokion erregistroan.
  • Eskatzaileek jakinarazi behar dute diruz laguntzen den gastu bera ordaintzeko beste dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo baliabide ekonomikorik eskatu dioten administrazio publiko edo erakunde publiko edo pribaturen bati, baita eskuratu duten ala ez. Halaber, aurreko bi ekitaldi fiskaletan eta uneko ekitaldian minimis erregimenari atxikita eskatu eta/edo lortu diren laguntzei buruzko berariazko adierazpena aurkeztea.
  • Pertsona juridikoen kasuan, Emakume Nekazarien Estatutuari buruzko urriaren 15eko 8/2015 Legean ezarritakoa betetzea.
  • II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, mikroenpresa edo enpresa txiki eta ertaintzat hartua izatea, 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 1. eranskinean ezarritako irizpideen arabera.
  • II. kapitulutik VI. kapitulura bitarteko laguntzen kasuan, 702/2014 Erregelamenduaren (EB) 2. artikuluaren 14. puntuaren arabera krisian den enpresatzat hartua ez izatea.
  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Diruz lagun daitezkeen gastuak 2021ean eginak izatea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Nekazaritza eta Abeltzaintza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Resu Abasolo Garcia

Telefonoa: 945 01 63 03

E-maila: r-abasolo@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena Eusko Jaurlaritzaren egoitza elektronikoaren bitartez eman eta jakinaraziko da, agindu hau indarrean jarri eta gehienez sei hilabeteko epean.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan altan egon beharko duzu.

Aurrez aurreko kanala erabiliz alta emateko edo datuak aldatzeko, inprimakia bete eta adierazitako lekuetan aurkeztu.

Hirugarrenen alta edo datu aldaketa
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk