Udalei bizikidetza eta giza eskubideen programetarako dirulaguntzak 2021 urterako
- Erakundea:
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen helburua da Euskal Autonomia Erkidegoko udal eta gainerako toki-entitateen proiektuak finantzatzeko diru-laguntzen deialdia egitea. Proiektu horiek gure gizartean bizikidetzaren kultura, giza eskubideen errespetua, eta enpatia eta elkartasuna bultzatu behar dituzte. Proiektuak 2021eko urtarrilaren 1etik 2022ko irailaren 1era egin ahalko dira.
Aurrekontuko zuzkidura
250.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– Laguntzak lehiaketa bidezko prozedura baten bidez esleituko dira. Horretarako, proportzionaltasun-irizpidea erabiliko da; eta, horrenbestez, dotazio ekonomikoa Dekretuaren 10.2 artikuluan ezarritako gutxieneko puntuazioa lortu duten proiektuak jasotzen dituzten eskabideen artean.
2.– Laguntza bakoitzari –hots, hautatutako proiektu bakoitzari– dagokion zenbatekoa zehazteko, dirua proportzionalki banatzeko sistema bat aplikatuko da. Haren arabera, proiektu bakoitzean diruz lagunduko den zenbatekoa zehaztean, balorazio-fasean balorazio-irizpideak aplikatzean eskuratu dituzten puntuazioak edukiko dira kontuan. Puntuazioa portzentaje bihurtuko da, eta portzentaje hori aplikatuko da, hain zuzen ere, onartutako aurrekontuan.
3.– Ulertuko da erakunde eskatzaileak aurkeztu duela onartutako aurrekontua. Hala ere, biktimen eta giza eskubideen eskumena duen Zuzendaritzak erakunde eskatzaileari jakinarazi ahal izango dio kanpoan geratu direla deialdiarekin edo aplikatu beharreko arauekin bat ez datozen gastuak, eta eskatu ahal izango dio aurrekontua gehienez ere 10 eguneko epean zuzentzeko.
4.– Edonola ere, entitate onuradunek deialdi bakoitzean gehienez berrogeita hamar mila euro (50.000) jaso ahalko dituzte.
5.– Emandako diru-laguntzaren zenbateko osoaren % 10 administrazioko eta funtzionamenduko gastuak ordaintzeko erabili ahalko da, soldatak kanpo, salbu eta azken horiek funtsezkoak badira proiektua garatzeko eta azalpen-memorian hala jasota agertzen bada.
Ordainketa-modua:
Diru-laguntza bi alditan ordainduko da: lehenengoan, emandako zenbatekoaren % 75 ordainduko da, 14.2 artikuluan adierazitako epea igaro eta berehala, pertsona interesdunak uko egin ezean; eta gainerakoa laguntza ematea eragin zuen xedea bete dela eta jasotako funtsak dekretuaren 13. artikuluan ezarritakoaren arabera aplikatu direla egiaztatu eta gero.

Nori dago zuzenduta
EAEko udalak
Euskal Autonomia Erkidegoko udalek eta gainontzeko toki-erakundeek eska ditzakete laguntzok.
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
009744-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Giza Eskubide, Memoria eta Lankidetza Sailburuordetza > Giza Eskubide, Biktima eta Aniztasun Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
Lehendakaritza
Giza Eskubide, Bizikidetza eta Lankidetzaren Idazkaritza NAgusia
Biktimen eta Giza Eskubideen Zuzendaritza
c/ Navarra 2
01007 Vitoria-Gasteiz
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0041308Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Entidate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ez daukazu egiaztatu beharrik ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula.
Pertsona fisikoaren ziurtagiriaren bidez identifikatu bada aurkeztu behar izango du:
- Udaleko edo toki-erakundeko idazkariak emandako ziurtagiria
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
009744-
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire Kudeaketaken egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena 6 hilabeteko epean eman beharko da, baita erakunde interesdunei jakinarazi ere,eskabideak aurkezteko epea bukatu eta hurrengo egunetik hasita. Epe hori pasa bada eta ez bada ebazpen berariaz jakinarazi, eskaerak ezetsi zaizkiela ulertu beharko dute entitate interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25. artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
1.– Diru-laguntzen justifikazioa gehienez hilabeteko epean aurkeztu beharko da, jarduera egindako datatik kontatzen hasita, dirulaguntzen justifikazioa 2022ko urriaren 1a baino lehenago, eta, justifikazio-memoriarekin batera, datu eta agiri hauek jaso beharko ditu:
a) Diruz lagundutako proiektua gauzatzean egindako gastuak justifikatzeko jatorrizko fakturak eta ordainagiriak. Bai fakturak (indarrean dagoen araudian ezarritako baldintza formalak bete behar dituzte) bai ordainagiriak diruz lagundutako proiektu bakoitzaren arabera bereizita aurkeztu behar dira, eta behar bezala ordenatuta eta zenbakituta, eta, horrez gain, ordainagirien eta fakturen izen-zerrenda bidali behar da, aipatutako gastua zertarako erabili den azalduta.
b) Eredu fizialaren araberako soldata-ordainagirien originalak eta Gizarte Segurantzako otizazio-agiri ofizialak, kontratatutako lan-kontratuko langileei dagozkien astuak justifikatzeko.
c) Aldi aterako kolaborazio-gastuen ordainagiri originalak. Besteak beste, datu hauek dierazi behar dituzte: jasotzailearen datuak, Nortasun Agiri Nazionala,
ordainketaren kontzeptua eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergari dagokion atxikipena.
d) Sarreren eta astuen balantzea
e) Proiektuaren onuradunak zeintzuk izan diren eta proiektua egiten zeintzuek parte hartu duten dierazteko datuak, sexuaren arabera bereizita.
f) Programen, iragarki-kartelen, argazkien eta argitaratutako gainerako material grafiko, idatzi edo soinuzkoen aleak.
- Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.