Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Euskal turismo-sektoreari eusteko 2021eko laguntzak

[Turismo-sektoreari eusteko laguntzak]

Deskribapena


Xedea

Euskal turismo-sektorea, norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak, enpresa txikiak eta ertainak babesteko eta haiei euskarri ekonomiko zuzena emateko oinarriak ezartzea, COVID-19ren hedapenari eusteko hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren bultzada berria ematea ahalbidetzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

17.700.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta eskuragarri dagoen kredituaren arabera.

Onuradun izateko eskatzen diren eskakizunak betetzen direla kontuan hartuta emango dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.

Ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ezetsi egingo dira ebazteke dauden eskabideak. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu izanagatik laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edota informazio osagarria eskatu ahal izango dute edozein unetan.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, eskabideari dagokion establezimenduan edo lantokian 2021eko urtarrilaren 15ean alta emanda zeuden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat, turismo aktiboko enpresen kasuan izan ezik, horiek 2019ko batez besteko langile kopurua hartuko baitute kontuan, ondoren zehazten den moduan:

Agindu honen 3. artikuluaren 3. zenbakiko a), b), d), e), f), eta g) letretan bilduriko erakundeentzat –hau da, turismo-ostatuetako establezimenduak, erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen pertsona juridiko titularrak, turismo-garraioko enpresak, turismo aktiboko enpresak, kongresuak antolatzen dituzten enpresa profesionalak eta turismo-gidak–:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 6.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 9.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 12.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 15.000 euro.

Agindu honetako 3. artikuluko 3. zenbakiko c) letran bildurik dauden erakundeentzat; hau da, bitartekaritzako turismo-enpresentzat:

• 1 eta 3 langile bitarteko establezimenduak: 10.000 euro.

• 4 eta 9 langile bitarteko establezimenduak: 12.000 euro.

• 10 eta 49 langile bitarte dituzten establezimenduak: 15.000 euro.

• 49 langiletik gorako establezimenduak: 20.000 euro.

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik soldatapekoak ere sartuko dira, kontuan hartu gabe lanaldi osoa edo partziala duten, jardunean dauden, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean dauden, lan-harremana etenda daukaten edo jarduera utzita dauden. Langile berak lantoki bakarrean egon ahalko du atxikita.

Dirulaguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak, zerga arautzen duen araudia aplikatuta dagozkionak. Era berean, emandako dirulaguntza guztien berri emango zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta ondorioetarako.

Ordainketa-modua:

Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte 3gn. artikuluko 3. zenbakian zerrendatutako jardueren artean dauden EAEko turismo-sektoreko ondasun-erkidegoek, sozietate zibilek, nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, eta mikroenpresek eta enpresa txiki eta ertainek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere, eta haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19k eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko alarma-egoera deklaratu izanaren ondotik hartutako neurriak direla eta.

Esandako jarduerak honako hauek dira, beti ere agindu honetan aipatzen diren betetze-baldintza espezifikoen arabera:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak

d) Garraio turistikoko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak.

Orobat, a), b) eta c) letretan aipatutako establezimendu eta enpresek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen egon beharko dute inskribatuta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Legez eratuta egotea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa

Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte euskal turismo-sektoreko norberaren konturako langileek edo autonomoek, baldin eta haien jarduera Agindu Arautzailearen 3. artikuluaren 3. apartatuan zerrendatutakoen artean badago, haien helbide fiskal eta soziala eta lantokia Euskal Autonomia Erkidegoan badago, eta jarduera horretan eragina izan badu Osasun-krisiak.

Esandako jarduerak honako hauek dira, beti ere agindu honetan aipatzen diren betetze-baldintza espezifikoen arabera:

a) Turismo-ostatuko establezimenduak. Ostalaritza-establezimenduak, apartamentu turistikoak, kanpalekuak, nekazaritza-turismoa, landetxeak eta aterpetxeak.

b) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular juridikoak, besteren konturako langile-taldea dutenak

c) Bitartekaritzako turismo-enpresak

d) Garraio turistikoko enpresak

e) Turismo aktiboko enpresak

f) Biltzarrak antolatzen dituzten enpresa profesionalak

g) Turismo-gidak.

Orobat, a) eta c) letretan aipatutako establezimendu eta enpresek 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen egon beharko dute inskribatuta Euskadiko Turismo Enpresen eta Jardueren Erregistroan.

Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen

Eskakizunak:

  • Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea

  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea

  • Pertsona fisikoaren nortasuna
  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Kontaktu-informazioa


945-062130 telefonoan

E-posta:ayudas_sostur@euskadi.eus

Duda galdetuenak honako dockumentu honetan kontsulta ditzakezu:FAQak (PDF, 290 KB)

Kodea

1110601

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko otsailaren 24ean, goizeko bederatzietan, amaituko da.

Eskabide bat aurkeztuko da enpresa bakoitzeko; nolanahi ere, enpresa batek hainbat lantoki izan ditzake laguntza hauek eskatzeko, eta bakoitzak bere eskaera aurkeztu beharko du.

Bitartekaritzako turismo-enpresek eskabide bakarra egingo dute enpresa osatzen duten lantoki, sukurtsal eta salmenta-puntu guztietarako.

Eskatzaileak EAEn dituen lantoki bakoitzarentzat izango dira aipaturiko laguntzak, bitartekaritza-enpresen kasuan izan ezik, zerbitzu turistikoen eskaintza arrunta badute irekita eta enplegatuak izanez gero haietan lanean. Lantoki bakoitzari atxikitako langile kopurua elementu erabakigarria izango da eman beharreko laguntza zenbatesterakoan.

I. eranskinean (Turismo aktibotzat hartzen diren jarduerak) adierazitako jardueren kasuan, baldin eta egiaztatzen bada ez dituztela establezimendu edo lantoki horiek, eskakizun horren ordez langile kopurua egiaztatzen duen dokumentazioa aurkeztu ahal izango da, eta, hala, eutsi egingo zaio laguntzak kalkulatzeko modu orokorrari.

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidearekin batera aurkeztu beharreko dokumentazioa

1.- Eskabidearekin batera, agiri hauek aurkeztu beharko dira:

a) Hala badagokio, hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa

b) Hala badagokio, banku-titulartasunaren ziurtagiria

c) Kotizazio-kontuaren kode baten lan-bizitzaren txostena. Turismo aktiboko enpresen kasuan, "Alta egoeran dauden langileen batez besteko plantillaren txostena", 2019. urteari dagokiona, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana.

d) Erabilera turistikoko etxebizitzen eta logelen titular diren pertsona juridikoak, Gizarte Segurantzaren "enpresariarentzako CCC inskripzio- eta esleipen-dokumentuen kopia".

2.- agiriak ez aurkezteko eskubidea:

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, eta berariaz horren aurka agertu ezean, jakinarazten dizugu Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak, bere eskumenak baliatuz, honako dokumentu hauek eskatuko dituela bitarteko elektronikoen bidez:

  1. Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituela egiaztatzen duten ziurtagiriak.
  2. Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergaren epigrafeen datuak.
  3. Identifikazio fiskaleko dokumentua, pertsona juridikoa izanez gero.
  4. Nortasun-datuak egiaztatzea (Poliziaren Zuzendaritza Nagusia - DGP), pertsona fisikoen kasuan.

Aurka egonez gero, eskabidearekin batera aurkeztu beharko ditu dokumentuak.

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez ere hiru hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Erakunde onuradunen betebeharrak


Pertsona eta erakunde onuradunen betebehar izango dira azaroaren 11ko Legegintzako Dekretuak onartutako Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50.2 artikuluan eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 14.1, 18.3 eta 46. artikuluetan jasotakoak, eta, bereziki, honako hauek:

1.- Pertsona edo erakunde eskatzaileak jarduera ekonomikoen gaineko zergan alta emanda egon beharko du 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

2.– Ondasun-erkidegoen edo sozietate zibilen kasuan, haietan parte hartzen duten pertsona fisiko edo juridiko pribatu guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta eskakizunak. Nolanahi ere, elkartearen ordezkari bat izendatu beharko da, zeinak behar adina ahalorde izango baititu onuradun gisa elkarteari dagozkion betebeharrak betetzeko. Baldin eta Dirulaguntzei buruzko Lege Orokoarren (azaroaren 17ko 38/2003) 39. eta 65. artikuluetan aurreikusitako preskripzio-epea igaro baino lehen desegiten bada elkartea, itzuli egin beharko du emandako dirulaguntza.

Horretarako, enpresa horiek erakunde onuraduneko kide bakoitzaren partaidetza-ehunekoa adieraziko dute aurkeztutako eskabidean.

3.– Pertsona eta erakunde onuradunek eskakizun hauek bete beharko dituzte 2021eko urtarrilaren 15ean:

a) Egoitza soziala eta fiskala Euskal Autonomia Erkidegoan izatea, eta bertan kokatuta egotea lantokia edo, hala badagokio, egindako jarduera.

b) Agindu honen 3. artikuluko 3. zenbakian edo eranskinean zerrendatutako jardueraren batean aritzea, eta jarduera horrek COVID-19ak eragindako krisi sanitarioa kudeatzeko hartutako neurrien ondorioak pairatu izatea.

c) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea, 2021eko urtarrilaren 15a baino lehen.

4.– Aurreko zenbakiko a) eta b) letretan jasotako betekizunak nahitaez gorde beharko dira, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik aurrerako lau hilabeteetan. Era berean, erakunde onuradunak EJZn alta emanda egon beharko du, gutxienez aldi horretan.

5.- Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiola jakinarazten zaion egunetik hasi eta hamar eguneko epean onuradunak dirulaguntzari berariaz eta idatziz uko egiten ez badio, onartu egin duela ulertuko da.

6.- Kontrol Ekonomikoko Bulegoari eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiari, beren eginkizunetan dihardutela, deialdi honen kontura jasotako dirulaguntzei buruzko informazioa ematea.

7.- Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legean eta Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoan xedatutakoa betetzea, eta 4/2005 Legeak Administrazioaren laguntzak kontratatzen, adosten edo jasotzen dituzten erakundeei ezartzen dizkien betebeharrak bere gain hartzea.

Aurreko zenbakietan aurreikusitako eskakizunez gainera, pertsona eta erakunde onuradunek eskakizun hauek bete beharko dituzte:

a) Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak.

b) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.

c) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten dien zehapen penalik edo administrazio-zehapenik, eta ez egotea horretarako ezgaitzen dituen debeku baten pean (sexuagatiko bereizkeriagatik sortutakoak barne), Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako Legeari (otsailaren 18ko 4/2005) edo Emakumeen eta gizonen berdintasun eraginkorrari buruzko Lege Organikoari (martxoaren 30eko 3/2007) jarraikiz.

d) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren (azaroaren 17ko 38/2003)

13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko eskakizunei dagokienez.

Propuesta de resolución


1.– Turismo eta Ostalaritzako zuzendariak gehienez ere hiru hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta, eskabidea osorik aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik hasita, eta ebazpen arrazoitua emango du aurkeztutako dirulaguntza eskabide bakoitzari dagokionez.

2.– Ebazpenak banan-banan jakinaraziko dira, gehienez ere hiru hilabeteko epean eskabidea osorik formalizatzen denetik aurrera, eta argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera izango ditu jakinarazpen-ondorioak; eta, horretaz gainera, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da diruz lagundutako eskabideen zerrenda.

Hiru hilabete igarotzen badira ebazpenik eman eta jakinarazi gabe, pertsona edo erakunde interesdunak ezetsitzat jo ahal izango du bere uzia, hargatik eragotzi gabe organo eskudunak ebazpen espresua emateko duen betebeharra.

3.– Turismo eta Merkataritza Sailburuordetzako Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzak jakinarazpenaren argitalpenaren abisuak bidali ahal izango dizkie interesdunei, SMS edo posta elektroniko bidez, eskaera-inprimakian adierazitako telefono mugikorreko zenbakietara eta posta elektronikoko kontuetara. Abisu horiek ez dute izango inola ere jakinarazpen-baliorik.

4.– Ebazpen horrek ez du administrazio-bidea amaituko, eta haren aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Turismo eta Merkataritzako sailburuordeari, hilabeteko epean, urriaren 1eko 39/2015 Legearen 122. artikuluan xedatutakoaren arabera.

5.– Dirulaguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak, zerga arautzen duen araudia aplikatuta dagozkionak. Era berean, emandako dirulaguntza guztien berri emango zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta ondorioetarako.

Beste tramite batzuk