Nekazaritza-sektorean lan egiten duten sasoikako langileentzako ostatu izango diren higiezinak sortzeko, egokitzeko edo ekipatzeko laguntzak 2021

[Sasoikako langileentzako ostatu]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza eta abeltzaintzako ustiategietan sasoiko lana egiten dutenentzako ostatuak eraiki, egokitu, hobetu edo ekipatzeko diru-laguntzen erregimena ezarri eta arautzea.

Aurrekontuko zuzkidura

70.000 €

Nori dago zuzenduta


Onuradunak

– Pertsona fisiko edo juridikoak, horien forma juridikoa edozein dela ere –publikoak edo pribatuak–. Pertsona fisiko edo juridiko pribatuen kasuan, betiere nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira.

– Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen elkarteak eta ondasun-erkidegoak, baldin eta nekazaritza-ustiategi baten titularrak edo titularkideak badira. Bertan parte hartzen duten pertsona guztiak joko dira onuraduntzat, eta guztiek bete beharko dituzte dekretu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko zenbatekoa, horiek ere onuradun gisa hartuko baitira. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32.m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Inma Lacalle Aberasturi

Telefonoa: 945 01 63 07

Posta elektronikoa: i-lacalle@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1013808

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak aurkezteko epea hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk