Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan lanbidea uzteko diru-laguntzak 2021
- Erakundea:
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloan, adin handiko garraiolariek, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa aitortua dutenek eta baliaezintasun handia aitortua dutenek lanbidea bertan behera uztea sustatzeko laguntza-erregimena (2021. urtea).
Aurrekontuko zuzkidura
295.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Laguntzaren banakako zenbatekoa
- Salgaien errepideko garraioa ibilgailu astunetan eta bidaiariak autobusez garraiatzeko zerbitzu publikoa.
- 4.100 euro, hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko bakoitzeko.
- Salgaien garraio publikoa ibilgailu arinetan
- 2.600 euro hirurogeita bost urte betetzeko geratzen zaien seihileko oso bakoitzeko.
- Ezintasun iraunkor absolutua edo baliaezintasun handia
- 10.000 euro.
Adinaren eskakizuna eta ezintasun iraunkor absolutuarena edo baliaezintasun handiarena betetzen badu diru-laguntzarik handiena emango zaio.
Banakako diru-laguntzen zenbateko osoak ezarritako aurrekontu-partida gainditzen badu (295.000 euro) eskakizunak betetzen dituzten eskabideen artean banatuko da.
Ordainketa modua
Laguntza ematea erabakiz gero, behin garraiolariak jarduera utzi duela egiaztatutakoan, oso-osorik ordainduko zaio.

Nori dago zuzenduta
Salgaien eta bidaiarien garraio publikoaren arloko garraiolariak, eskabideak aurkezteko datan honako eskakizun hauek betetzen dituzten pertsonak
Betekizunak
-
Onuradunen betebeharrak
- 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- 63 urtetik 64 urtera (biak barne) bitarteko adina izatea, edo ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortua izatea, Gizarte-Segurantzako Nazio-Institutuaren erabakia onartuz pentsioaren onespen data esanez.
- Azken hamar urteetan etenik gabe, gehienez ere hiru kopiarekin autobusaren bidezko bidaiarien edo salgaien garraio publikorako indarreko baimen baten titular izatea; edo bi horiek batera izatea, gehienez ere hiru kopiarekin. Baimen hori sekula eten gabekoa izan beharko du, eta gutxienez indarreko kopia bat izan beharko du. Hala ere, baimenaren titulartasunean edo indarraldian eten bat permitituko da, gehienez ere hiru hilabetetik pasako ez den epe batez. Ondorio horiei dagokienez, eskabidea aurkezterakoan birgaiturik badaude, bisatu falta dela-eta iraungitako baimenak indarrean izan direla ulertuko da. Laguntza ematea eragiten duen baimenak indarrean egon behar izango du egoera hauen onarpenera arte, ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia denean.
- Trakzio propiodun ibilgailuei (barne direla TD motakoak) dagokienez, 2007ko apirilaren 16a baino lehen, onuradunaren titulartasunpeko diren baimenak, salgaien garraio publikorako direnak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
- Onuradunaren titulartasunpeko ibilgailuari dagokionez, 1998ko uztailaren 1a baino lehen bidaiarien garraio publikorako diren baimenak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
- Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egotea, hain justu ere azken hamar urteetan etenik gabe; gehienez ere, hiru hilabetetik pasatzen ez den eten bakarra onartuko da. Ezintasun iraunkor absolutuak edo osoak edo baliaezintasun handiak eragiten dien eskatzaileen kasuari dagokionez, halakorik aitortu zainetik hara zenbatuko da aipatutako hamar urteko epea.
- 2021eko azaroaren 30a baino lehen, errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduera bertan behera uzteko konpromisoa hartzea; betiere, bere titulartasunpeko garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Jarduerarik berriz ekinez gero, jasotako laguntzak edo tokatzen diren interesak itzultzeko obligazioa izango du.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoa betetzea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Lurralde Plangintza, Etxebizitza eta Garraioak / Azpiegitura eta Garraio Sailburuordetza > Garraio Plangintzaren Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA
Lurralde Plangintza, Garraio eta Etxebizitza Saila
Garraio Zuzendaritza
Donostia-San Sebastian Kalea, 1
01010 Vitoria-Gasteiz
Tel: 945019714
E-maila: DT-Trans@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0031106Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Dokumentazioa formatu elektronikoan aurkeztu behar da, edo Administrazioak datua jasotzeko baimena eman; kasu bakoitzean, dauden aukerak zehazten dira.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Aginduan araututako laguntzak eskuratzeko dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
- Eskabide-orria, behar den moduan beteta.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, nortasuna automatikoki egiaztatuko da eskabidea bitarteko elektronikoak erabiliz egiten denean; izan ere, baliabide horiek
eskuratzeko, pertsona horiek ziurtagiri digitalaren edo baliokidearen bidez identifikatu behar dira. - Pertsona bakar bateko sozietateen bazkide bakarren kasuan, eskatzailearen identifikazio fiskaleko zenbakia edo IFZ, eratze-eskriturak edo onuraduna bazkide bakarra dela egiaztatzen duen agiria, edo agiri hori jasota duen espedientearen adierazpena, aurretiaz aurkeztu bazen.
- Azken hamar urteetan etenik gabe, Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egon izanari buruzko egiaztagiria.
- Beharrezkoa bada, ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortua izateari buruzko egiaztagiria.
- Hirugarrengoen alta edo horren aldaketaren fitxa, Ogasun eta Ekonomia Sailak ezarritako ereduaren araberakoa, honako helbide honetan eskuragai: https://www.euskadi.eus/altaterceros; betiere, lehengoz aurkezten diren edo banku-datuak aldaturik dituzten eskatzaileei dagokienez. Fitxa hori laguntza eman ondoren aurkeztu daiteke, beti laguntzak ordaindu baino lehen.
-
Onuradunen betebeharrak
- 2016ko urtarrilaren 1a baino lehenagotik, helbidea Euskal Autonomia Erkidegoan izatea.
- 63 urtetik 64 urtera (biak barne) bitarteko adina izatea, edo ezintasun iraunkor absolutua edo osoa edo baliaezintasun handia aitortua izatea, Gizarte-Segurantzako Nazio-Institutuaren erabakia onartuz pentsioaren onespen data esanez.
- Azken hamar urteetan etenik gabe, gehienez ere hiru kopiarekin autobusaren bidezko bidaiarien edo salgaien garraio publikorako indarreko baimen baten titular izatea; edo bi horiek batera izatea, gehienez ere hiru kopiarekin. Baimen hori sekula eten gabekoa izan beharko du, eta gutxienez indarreko kopia bat izan beharko du. Hala ere, baimenaren titulartasunean edo indarraldian eten bat permitituko da, gehienez ere hiru hilabetetik pasako ez den epe batez. Ondorio horiei dagokienez, eskabidea aurkezterakoan birgaiturik badaude, bisatu falta dela-eta iraungitako baimenak indarrean izan direla ulertuko da. Laguntza ematea eragiten duen baimenak indarrean egon behar izango du egoera hauen onarpenera arte, ezintasun iraunkor absolutua, osoa edo baliaezintasun handia denean.
- Trakzio propiodun ibilgailuei (barne direla TD motakoak) dagokienez, 2007ko apirilaren 16a baino lehen, onuradunaren titulartasunpeko diren baimenak, salgaien garraio publikorako direnak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
- Onuradunaren titulartasunpeko ibilgailuari dagokionez, 1998ko uztailaren 1a baino lehen bidaiarien garraio publikorako diren baimenak, zehazki, estatuko eremukoak direnak baimen baten kopia gisa zenbatuko dira.
- Gizarte Segurantzako langile autonomoentzako erregimenean alta emanda egotea, hain justu ere azken hamar urteetan etenik gabe; gehienez ere, hiru hilabetetik pasatzen ez den eten bakarra onartuko da. Ezintasun iraunkor absolutuak edo osoak edo baliaezintasun handiak eragiten dien eskatzaileen kasuari dagokionez, halakorik aitortu zainetik hara zenbatuko da aipatutako hamar urteko epea.
- 2021eko azaroaren 30a baino lehen, errepidez bidaiariak edo salgaiak garraiatzeko jarduera bertan behera uzteko konpromisoa hartzea; betiere, bere titulartasunpeko garraio-baimenei behin betiko uko eginez. Jarduerarik berriz ekinez gero, jasotako laguntzak edo tokatzen diren interesak itzultzeko obligazioa izango du.
- Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penalik edo administratiborik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ere (Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen seigarren azken xedapenenean xedatutakoaren araberako sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barnean hartuta daude).
- Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea, bai eta dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ere.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan xedaturikoa betetzea.
Eskaera egiteko beharrezkoa da:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 53. artikulua). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hilabete agindu hau EHAAn argitaratzen denetik aurrera kontatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua