Prestakuntza-ekintzak egiten dituzten pertsonen enplegua sustatzeko laguntzak. Sondika 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan enplegu eskatzaile gisa izena emana duten, Sondikako erroldan sartuta dauden eta arautu gabeko prestakuntza jarduerak egiten dituzten langabeei edo enplegua hobetzen ari direnei laguntzak emateko baldintzak arautzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/02/18 – 2021/10/31
ZENBATEKOA: 8.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Deialdi honetan aurreikusitako laguntzen onuradun izan daitezke honako betekizun eta baldintza hauek betetzen dituzten pertsonak:
- Sondikan erroldatuta egotea, gutxienez 2020/01/01etik aurrera. Ofizioz egiaztatuko da hala dela.
- 2021eko urtarrilaren 1ean 18 urte edo gehiago edukitzea.
- Langabezian edo enplegua hobetzeko egoeran egotea.
- Egin beharreko prestakuntza jarduera Sondikako Udaleko Toki Garapenerako Agentziak (Egaz Txorierri) onartu behar du, pertsonaren lanbide profilaren arabera «Egokitasun kontrastea» egiteko helburuarekin.
- Prestakuntza jarduera erabat gainditzea, hau da, prestakuntza jarduera eta hura osatzen duten irakasgai guztiak gainditu behar dira.
ARAUDIA: