2021-2022 ikasturtean doktoreak ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntza berriak. LAGUNTZA BERRIAK - IKERKETA ESPEZIFIKOA.
[PREDOC BERRI]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
2021-2022ko ikasturterako doktore ez diren ikertzaileak prestatzeko Doktoratu Aurreko Programako laguntzen oinarriak ezartzea. Doktorego-tesia gauzatzera zuzendutako ikerketa finantzatzera daude zuzenduta laguntzok. Deialdiak barne hartzen ditu bai laguntza berriak eta bai 2020-2021 ikasturterako emandako laguntza-berritzeak.
Programaren helburua da ikertzaileen prestakuntza sustatzea, doktorego-programa baten bidez, doktore-titulua lor dezaten eta kalitatezko zientzia-ikerketari lotutako gaitasunak eta trebetasunak eskura ditzaten.
Aurrekontuko zuzkidura
89.600Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Laguntza zatika ordainduko zaie erakunde kontratatzaileei: laguntzaren % 20 (lehenengo ordainketa) ebazpen bidez esleitutako laguntza onartzean ordainduko da, edo, hala badagokio, Aginduko 12.1 artikuluan adierazitako epea igaro eta gero, onuradunak laguntzari espresuki uko egin ez badio. Gainerakoa, hiru alditan ordainduko da: 2022ko martxoan % 27; 2022ko maiatzean, % 27; eta 2022ko irailean, % 26.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
- Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
- Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2021eko urtarrilaren 1etik hasita A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2019ko urtarrilaren 1etik hasita B edo I modalitateetan aurkeztuz gero. Hala eta guztiz ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta eskakizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
- Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
-
Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.
Hala eta guztiz ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2021eko azaroaren 15erako doktorego-programan onartuak izatea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da, eta, behin betiko onartzeko, eskatzaileak Ikerketa Zuzendaritzara programan ezarritako datan onartu dutela egiaztatzen duen dokumentazioa igorri beharko du aplikazio informatikoaren bidez.
-
Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:
Pertsona fisiko bati emandako eta Hezkuntza Ministerioan erregistratutako unibertsitate-titulu ofizialak.
a) Graduko eta unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofiziala. Ikasketa horien guztien iraupena 300 ECTS kreditukoa izango da gutxienez.
b) Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana; horietatik, gutxienez 60 master-mailakoak izango dira.
Nolanahi ere, kautelaz onartuko dira eskabidea egiten den unean, master amaierako lanaren kalifikazioaren zain daudelako soilik, masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2021eko urriaren 29rako lortzea espero duten pertsonen eskabideak. Eskabidea behin betiko onartuko da, eskatzaileak 2021eko urriaren 31 baino lehen Ikerketa Zuzendaritzara aplikazio informatikoaren bidez masterra amaitu duela egiaztatzen duten agiri ofizialak igortzen dituenean.
c) Doktorego-ikasketetan sartzeko titulua ematen duen herrialdean ahalmena ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulua.
d) Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.
-
Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomatura ikasketen amaiera-data 2017ko ekaina izango da, edo geroagoko data, honako salbuespen hauekin:
a) Amaiera-data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke 2015eko ekainetik 2017ko ekainera bitarte, gutxienez 3 hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
b) Ikasketak amaitzeko data 2013ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
c) Ikasketak amaitzeko data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke eskatzaileek gutxienez % 33ko desgaitasuna izanik, egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:
a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
d) 6,5 puntu ikerketa espezifikoko arloak egiteko.
Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider ikasgai horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritu ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude, betiere. Dokumentu bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.
Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notak, ezta master-ikasketen notak ere.
Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileen kasuan, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako «Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena» delakoan edo ANECAren ziurtagiri ofizialean ageri den espediente akademikoko batez besteko nota hartuko da aintzat.
- Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.
Betekizunak
- Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Prestakuntza akademikoa eta profesionala egiaztatzeko
-
EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere.
CVan alegatutako merezimendu akademiko eta zientifikoen egiaztagiriak. Argitalpenak egin badira, lehen orrialdearen fotokopia aurkeztu beharko da. Beste laguntza batzuk eskuratu badira, aldiz, emate-ebazpenaren fotokopia.
-
Doktorego-tesi proiektuaren zuzendariaren (eta, hala badagokio, zuzendarikidearen) curriculum vitae laburtua, sinatuta eta formatu normalizatuan. Bertan, soilik azken 6 urteetako merezimenduak bilduko dira. EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan aurkeztu ahalko da CVa, baita ingelesez ere. 6 urteko muga horrek txantiloiko C atalari (merezimendu garrantzitsuenak) baino ez dio eragiten.
Ikerketa-lana egoera hauetakoren baten ondorioz eten bada: iraupen luzeko aldi baterako lanerako ezintasuna; amatasuna; aitatasuna; edoskitze-aldiko arriskua; adopzioa edo harrera, edo liberazioa, unibertsitateko pertsona bakarreko kudeaketa-karguak, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko zuzendaritza-karguak eta administrazio publikoetako karguak betetzeko, ziurtatutako etenaldiarekiko proportzionalki luzatuko da aintzat hartzeko ikerketa-jardueraren aldia, salbu eta 10 astetik gorako amatasun edo aitatasunagatiko etenaldietan, horietan seme edo alaba bakoitzeko urtebete luzatuko baita ebaluatzeko aldia; edonola ere, gehienez 6 urte gehiagoz luzatuko da ikerketa-jarduera kasu guztietan.
-
Masterraren espediente akademikoa, eskabidea aurkeztu arte lortutako kalifikazioekin. Espediente horretan kalifikazio horiek noiz lortu ziren azalduko da.
- Konpromisoa
-
Ezarpen-zentroaren konpromiso idatzia, bertako legezko ordezkariak izenpetua –Ikerketako errektoreordeak edo haren baliokideak unibertsitateen kasuan–, laguntza lortzen duen doktore ez den ikertzailearen doktoratu aurreko kontratua formalizatzeko.
Idazki horretan beren-beregi jasoko da bete egingo direla Agindu honen 10. artikuluan xedatutako betebeharrak. Horretarako, aplikazio informatikoan eskuragarri dagoen txantiloia erabiliko da.
Ezarpen-zentroa UPV/EHU duten eskabideei dagokienez, Ikerketa Zuzendaritzak ofizioz eskatuko du konpromiso hori.
- Aurkeztu beharreko beste agiri batzuk
-
Eskatzailea ezarpen-zentroari atxikitako departamentuan onartu dutela adierazten duen idazkia, departamentuko zuzendariak sinatuta. Departamentu hori bat etorriko da proiektuko zuzendariaren edo zuzendarikidearen departamentuarekin.
-
Doktorego-programa ofizial baterako matrikula edo onarpena, 24.3 artikuluan ezarritako eran, programa horren arduradunak sinatua.
Onarpena 2021eko azarorako lortzea espero denean, eskatzaileak behin betiko onarpenaren ziurtagiria bidali beharko dio Ikerketa Zuzendaritzari 2021eko azaroaren 15a baino lehenago, egun hori barne dela.
- Informazio-memoriak
-
Eskatzailea onartu duten edo eskatzaileak onartua izatea espero duen doktorego-programaren ezaugarri adierazgarrienak bilduko dituen memoria, formatu normalizatuan, eta doktorego-tesiak proiektuarekin duen lotura. Ezaugarri horien artean espresuki nabarmenduko dira eskatzailearen ikerketa-prestakuntzarako hautatutako doktorego-programaren oinarri direnak (3 orrialde, gehienez).
-
Eskatzailea hartuko duen ikerketa-taldeari buruzko memoria formatu normalizatuan, eskatzailearen zientzia-kalitatea, prestakuntza-ahalmena eta finantzaketa lehiakorra eskuratzeko gaitasuna adierazita (5 orrialde, gehienez).
Horretarako, I+G+b proiektu batean edo ikerketa-lerro jakin batean, egindako edo egiten ari diren kolaborazioen bidez egiaztatuta, ikertzaile gisa lankidetzan diharduten eta hautagaiaren prestakuntza-programaren garapenean parte hartzeko engaiatuak diren pertsona edo pertsonak joko dira ikertzaile-taldetzat –formalki edo informalki eratutako taldea
-
Doktorego-tesiaren proiektuaren memoria zientifiko-teknikoa formatu normalizatuan, proiektuaren zuzendariak sinatua, eta zuzendarikideak, halakorik balego. Memoria horrek eduki hau izango du: proiektuaren izenburua, laburpena, aurrekariak, helburuak, metodologia eta lan-plana interes zientifikoa eta/edo soziala, eta bibliografia nabarmenena (3 orrialde, gehienez). Memoria horretan honako hauek jasoko dira espresuki:
- Espero daitekeen ala ez eskatzaileak doktorego-tesiaren proiektuaren eta haren defentsaren helburuak lortzea laguntza jasoko duen lanaldi osoko 3 urteetan.
26. artikuluko 8., 9. eta 10. puntuetan adierazitako memoriak EAEko hizkuntza ofizialetako edozeinetan edo ingelesez aurkeztu ahal izango dira.
-
Eskatzailea, egun, EAEko udalerriren batean erroldatuta dagoela egiaztatzen duen ziurtagiria. 2021eko urtarrilaren 1etik, gutxienez, erroldatuta egon behar du A modalitatean aurkeztuz gero, eta, 2019tik, B edo I modalitatean aurkeztuz gero.
Deialdi honen xedearekin lotutako unibertsitate-ikasketak direla eta, eskakizun hori betetzen ez duenak ikasketa horien matrikula edo beste edozein egiaztagiri ofizial aurkeztu beharko du, 24.1 artikuluan xedatutakoari jarraikiz; halaber, ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu egiaztatzeko aurrez EAEn erroldatuta egon dela, eta, justifikatu beharreko aldi horretan guztian beste autonomia-erkidego batean edo atzerrian erroldatuta egon dela (atzerrian egon bada, enbaxadako erregistroa aurkeztu beharko du).
-
24.4 artikuluan aipatutako titulazioa lortzeko ikasketen jatorrizko ziurtagiri akademikoa, unitatearen arduradunak emana. Ikasketen ziurtagirian honako datu hauek jasoko dira: ikasketen izena, titulazioaren programako ikasgai guztiak, gainditutako ikasgaiak eta lortutako kalifikazioak eta kalifikazio horiek noiz eskuratu diren. Espedienteak 1etik 10era bitarteko batez besteko nota adierazi behar du.
Ikasketak atzerrian egin badira, ziurtagiri akademiko ofiziala aurkeztuko da, baita ziurtagiri horren zinpeko itzulpena ere, baldin eta ziurtagiria EAEko bi hizkuntza koofizialetako batean edo gure ingurune kulturalean luze-zabal ulertzen den hizkuntza batean ez badago. Edonola ere, espediente akademikoaren ziurtagirian edo espedienteari atxikitako beste dokumentu batean jaso beharko da zein diren dagokion ebaluazio-sistemako gehieneko eta gutxieneko kalifikazioak, eta zein den ikasgai bakoitza gainditzeko behar den gutxieneko kalifikazioa. Gainera, Kalitatea Ebaluatu eta Egiaztatzeko Estatuko Agentziaren «Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena» edo ANECAren ziurtagiri ofiziala aurkeztu beharko du, eta adierazi zein den espediente akademikoaren batez besteko kalifikazioa Espainiako ebaluazio-sistemaren barruan.
Unibertsitateko goi-mailako titulu bat baino gehiago izanez gero, espediente akademikoa eta titulazioa eskuratzeko data kalkulatzeko, hautatutako doktorego-programarekin zerikusirik handiena duena soilik hartuko da kontuan. Gainerako titulazioak ere kontuan hartu ahal izango dira curriculum vitaea balioesteko.
Lehen zikloko espediente bat eta bigarren zikloko beste bat izanez gero, bietan oinarrituta kalkulatuko da batez besteko nota, bietan lortutako kalifikazioak kontuan hartuta.
- Eskatzaileek laguntza-eskabidea aurkezten dutenean egiaztatu beharko dute eskakizunak betetzen dituztela, berariaz aipatutako salbuespenetan izan ezik.
-
Ezin izango dira deialdi honetako dirulaguntzen onuradun izan Dirulaguntzen azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden hautagaiak. Arrazoi beragatik, erakunde kontratatzaileek ere ezingo dute erakunde kolaboratzaile izan. Besteak beste, honako hauek dira egoera horiek:
- Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
- Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
- Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiboren bat izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean egotea.
Betekizun horiek laguntza-eskabidea aurkeztu eta ematen den dirulaguntza likidatu arte bete beharko dira.
- Hautapen-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan eskatutako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta forma egokian frogatzen ez duten pertsonak.
- Tesi-proiektua egingo duten pertsona fisikoak.
- Pertsona eskatzailearen bizilekuari buruzko datuak egiaztatzeko | EAEko udalerriren batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezteko unean; 2021eko urtarrilaren 1etik hasita A modalitatean aurkeztuz gero, edo 2019ko urtarrilaren 1etik hasita B edo I modalitateetan aurkeztuz gero. Hala eta guztiz ere, onartu egingo dira EAEn erroldatuta egon ohi diren pertsonen eskabideak, baldin eta eskakizun hori betetzen ez badute deialdi honen xedearekin lotutako graduko edo graduondoko unibertsitate-ikasketak EAEtik kanpo egin dituztelako.
- Erkidegotik kanpoko atzerritarren kasuan, bizileku-baimena edukitzea.
-
Doktorego-programa ofizial batean matrikulatuta edo onartuta dagoela egiaztatzea.
Hala eta guztiz ere, deialdian parte hartzeko eskabidea onartuko zaie 2021eko azaroaren 15erako doktorego-programan onartuak izatea espero duten pertsona guztiei. Eskabide hori behin-behinean ebaluatuko da, eta, behin betiko onartzeko, eskatzaileak Ikerketa Zuzendaritzara programan ezarritako datan onartu dutela egiaztatzen duen dokumentazioa igorri beharko du aplikazio informatikoaren bidez.
-
Eskatutako unibertsitate- titulua izatea egiaztatzeko | Honako titulazio hauetakoren bat duela egiaztatzea:
Pertsona fisiko bati emandako eta Hezkuntza Ministerioan erregistratutako unibertsitate-titulu ofizialak.
a) Graduko eta unibertsitate-masterreko Espainiako titulu ofiziala. Ikasketa horien guztien iraupena 300 ECTS kreditukoa izango da gutxienez.
b) Espainiako unibertsitate-titulu ofiziala (Lizentziatura, Arkitektura, Ingeniaritza, Arkitektura teknikoa, Ingeniaritza teknikoa, Diplomatura), edo Europako Goi-mailako Hezkuntzaren Esparrua osatzen duen beste herrialde batekoa, masterrerako sarbidea lortzeko gaitzen duena, urriaren 29ko 1393/2007 Errege Dekretuaren 16. artikuluan ezarritakoaren arabera, eta unibertsitate-ikasketa ofizial guztietan gutxienez 300 ECTS kreditu gainditu izana; horietatik, gutxienez 60 master-mailakoak izango dira.
Nolanahi ere, kautelaz onartuko dira eskabidea egiten den unean, master amaierako lanaren kalifikazioaren zain daudelako soilik, masterreko ikasketak bukatu ez dituzten eta doktorego-programan sartzeko master-titulua 2021eko urriaren 29rako lortzea espero duten pertsonen eskabideak. Eskabidea behin betiko onartuko da, eskatzaileak 2021eko urriaren 31 baino lehen Ikerketa Zuzendaritzara aplikazio informatikoaren bidez masterra amaitu duela egiaztatzen duten agiri ofizialak igortzen dituenean.
c) Doktorego-ikasketetan sartzeko titulua ematen duen herrialdean ahalmena ematen duten atzerriko hezkuntza-sistemen arabera lortutako titulua.
d) Goi-mailako hezkuntzarako kualifikazioen espainiar esparruko 3. mailari dagokion baliokidetasuna eskuratu duen unibertsitate-titulu ofiziala, azaroaren 21eko 967/2014 Errege Dekretuarekin bat etorriz. Errege-dekretu horrek ezartzen ditu Unibertsitateko titulazio eta ikasketa-maila ofizialarekin homologatzeko eta haren baliokidetzat jotzeko zein ikasketak baliozkotzeko baldintzak eta prozedura, atzerrian egindako goi-mailako ikasketei dagokienez, baita kualifikazioen espainiar esparruaren baitako mailen baliokide direnak zehazteko prozedura ere, arkitekto, ingeniari, lizentziatu, arkitekto teknikoa, ingeniari teknikoa zein diplomadun goi-mailako titulu ofizialei dagokienez.
-
Gradu, lizentziatura, arkitektura, ingeniaritza, arkitektura tekniko, ingeniaritza tekniko edo diplomatura ikasketen amaiera-data 2017ko ekaina izango da, edo geroagoko data, honako salbuespen hauekin:
a) Amaiera-data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke 2015eko ekainetik 2017ko ekainera bitarte, gutxienez 3 hilabetez, 3 urtetik beherako seme-alabak artatzen eta zaintzen aritu diren eskatzaileen kasuan.
b) Ikasketak amaitzeko data 2013ko ekaina edo geroagoko data izan daiteke Medikuntza, Farmazia, Biologia, Kimika edo Psikologia lizentziadunentzat, baldin eta laguntza eskatzen dutenean Medikuntzako Espezialitateko titulu ofiziala (BABE) edo Farmaziako Espezialitatekoa (BAFE) badute, edo Biologia, Kimika edo Psikologiako espezialitateetako ziurtagiri ofiziala (BABE, BAKE edo BAPE, hurrenez hurren).
c) Ikasketak amaitzeko data 2015eko ekaina edo geroagoko data izan daiteke eskatzaileek gutxienez % 33ko desgaitasuna izanik, egiaztatzen badute bateragarria dela proposatutako ikerketa-proiektua gauzatzearekin.
-
Batez besteko nota hau izatea, edo hortik gorakoa:
a) 6 puntu 10., 11. eta 12. arloak egiteko.
b) 6,5 puntu 1., 2., 3., 8., 9., 13., 15. eta 16. arloak egiteko.
c) 7 puntu 4., 5., 6., 7., 14., 17., eta 18. arloak egiteko.
d) 6,5 puntu ikerketa espezifikoko arloak egiteko.
Ikasketen espedienteak ez badu jasotzen batez besteko nota 1etik 10era bitarteko eskalan, honela kalkulatuko da: ikasgai bakoitzean lortutako kalifikazio numerikoa bider ikasgai horretako kreditu-kopurua zati kalifikazioarekin guztira lortutako kreditu guztien batura. Berritu ez diren planen kasuan, batez besteko nota izango da lortutako kalifikazioen batuketa zati gainditutako ikasgai guztien kopurua.
Espedientearen batez bestekoa kalkulatu ahal izateko, baliozkotu edo egokitu dituen unibertsitateak kalifikatu ez dituen baliozkotutako edo egokitutako ikasgaien edo kredituen kasuan, jatorrizko ikastetxean edo ikasketetan lortutako kalifikazioak zenbatuko dira, agiri bidez egiaztatuta baldin badaude, betiere. Dokumentu bidez egiaztatu ezean, gainditutzat joko dira.
Era berean, espedienteko batez besteko nota kalkulatzeko, ez dira kontuan hartuko beste espezialitate batzuetako ikasgaietan lortutako notak, ezta master-ikasketen notak ere.
Ikasketak atzerrian egin dituzten eskatzaileen kasuan, Espainiako Gobernuko Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak emandako «Batez besteko notaren baliokidetasun-adierazpena» delakoan edo ANECAren ziurtagiri ofizialean ageri den espediente akademikoko batez besteko nota hartuko da aintzat.
- Agindu honen babesean emandako laguntza bat erabiltzea ez da bateragarria, agindu honen ebazpena baino lehen, ZTBLren 21. artikuluan xedatutakoaren babesean egindako doktoratu aurreko kontratu bat sinatzearekin.
- Ziurtagiri elektronikoa erabiltzea ezinbestekoa da diru-laguntza eskatzeko.
- Hurrengo pausuan aurkituko den dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu: eskabidea bete eta prestatutako dokumentuak erantsi.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena sei hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da gehienez ere, deialdi-agindu hau argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua