Ostalaritzarako laguntzak. Basauri 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen xedea da arautzea Basauriko Udalak zuzenean emango dituen ezohiko laguntza ekonomikoak banatzeko deialdia. Laguntza horien helburua da Basauriko udalerrian kokatutako txikizkako ostalaritza-establezimenduei beren jarduera mantentzen laguntzea eta bizi duten galera ekonomiko egoera arintzea —izan ere, Lehendakariaren azaroaren 6ko 38/2020 Dekretuak agindu zuen ostalaritzaren jarduera eteteko, alegia, ostalaritza-establezimenduak eta jatetxeak bezeroentzako guztiz itxita egon zitezela (etxera eramateko zerbitzua eta aurretiazko hitzordu bidezkoa salbu.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/24 – 2021/04/07
ZENBATEKOA: 150.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Oinarri hauetan jasotako laguntzak jaso ahalko dituzte Basauriko ostalaritzan diharduten pertsona fisiko zein juridikoek eta ondasun-erkidegoek.
ARAUDIA: