Osasunaren alorrean 2021eko ikerketa- eta garapen-proiektuetarako laguntzak: Ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzea

[osasun_ikerketa_jarduerak_sustapena]

Deskribapena


Xedea

Ikerketa sanitarioari laguntza emateko lerro honetan, onuradunak Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorietan akreditatutako ZTBESko agenteak bakarrik izango dira, eta horiexek aurkeztu ahal izango dituzte 2021ean hasi eta gehienez 36 hiletan garatzen diren proiektuak. Ikerketa sanitarioari laguntza emateko lerro honetan, ezin izango dute ikertzaile nagusi gisa parte hartu Osasun Sailaren 2019ko eta 2020ko deialdietako aribideko beste proiektu batzuetarako eginkizun horretan daudenek.Lau proiektu-modalitate daude:

  • a) Talde gazteak sustatzea: ikertzaile nagusia, 1975ean edo geroago jaioa izaki, lehenago ikertzaile nagusi gisa lehia-deialdi bidez finantzatutako proiektuetan parte hartutakoa ez den taldeen proiektuak.

    Modalitate honetan, I-A. eranskineko gai-arloetako edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza.

  • b) Zerbitzu sanitarioetako ikerketa-proiektuak: osasun-politiken ebaluazio-arloetako proiektuak; prozesu eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolamendu-ereduen garapena eta ebaluazioa. Modalitate honetan, zerbitzu sanitarioetako ikerketaren p puntuan azaldutako azpiarloetako edozeinetan (I-A. eranskina) garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza. Honako hauek interes berezia dute: osasun komunitarioaren ereduekin eta lehen mailako arretarekin lotutako ikerketa, erizaintzako zainketei loturiko ikerketa, eta zainketa aringarriei loturiko ikerketa. Modalitate honetan, EAEko sistema sanitarioaren zenbait alderdi inplikatu nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea eta hedapena, edo sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.

  • b) Zerbitzu sanitarioetako ikerketa-proiektuak: osasun-politiken ebaluazio-arloetako proiektuak; prozesu eta emaitzen ebaluazioa; erabakiak hartzeko laguntza; antolamendu-ereduen garapena eta ebaluazioa. Modalitate honetan, zerbitzu sanitarioetako ikerketaren p) puntuan azaldutako azpiarloetako edozeinetan (I-A eranskina) garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza. Honako hauek interes berezia dute: osasun komunitarioaren ereduekin eta lehen mailako arretarekin lotutako ikerketa, erizaintza eta zainketa aringarriekin lotutako ikerketa. Modalitate honetan, EAEko sistema sanitarioaren zenbait alderdi inplikatu nahi dira, errazteko, hala badagokio, emaitzen eskalabilitatea eta hedapena, edo sistemako erabakiak hartzean duten erabilera.

  • c) Proiektu biomedikoak: osasunari buruzko oinarrizko ikerketa-proiektuak, sistema sanitarioaren barruan elkarlanean eginak. Proiektu hauek helburu nagusi hau izan behar dute: behatzen diren fenomeno eta gertakizunen oinarri-oinarrizko funtsei buruzko jakintza berriak eskuratzea, badauden gaitasun sanitarioak gehituta; edo osasuneko garapen teknologikoa, translazio-gaitasuna duten proiektuetarako kontzeptu-probak egiteko helburuarekin.

    Modalitate honetan, I-A. eranskineko gai-arloetako edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza, zerbitzu sanitarioetako ikerketari dagokion horretan izan ezik (p puntua).

  • d) Proiektu sanitario integratua: Bioaraba, Biocruces Bizkaia eta Biodonostia ikerketa sanitarioko institutuek hirurek elkarlanean egindako gehienez hiru ikerketa-proiektu finantzatuko dira; proiektu hori interes komuneko arlo estrategikoetan egindakoa izango da, politika sanitarioekin bat etorri behar du eta institutu bakoitzaren ekarpena behar dela argi justifikatuta izan behar du. Horrez gain, masa kritiko baten edo indar diferentzialen sorreraren edo sendotzearen emaitza izan behar du, EAEko sistema sanitario publikoaren barruko gaitasunak hobeto kohesionatze aldea.

    Modalitate honetan, I-A eranskineko gai-arloetariko edozeinetan garatzen diren ikerketa-proiektuei eman dakieke dirulaguntza, zerbitzu sanitarioetako ikerketari dagokion horretan izan ezik (hala ere, modalitate horretan institutuarteko elkarlaneko proiektuak ere espero dira).

I-A. Eranskina  (DOCX, 36 KB)

I-B. Eranskina (DOCX, 39 KB)

Aurrekontuko zuzkidura

3.150.000 €

Prestazio ekonomikoa

Ikerketa sanitarioko jarduerak sustatzea lerroko proiektuak eta ikerketa sanitarioko jarduerak areagotzea finantzatzera 3.150.000 € bideratuko dira.

Laguntza zuzenean ordainduko zaie agente onuradunei, honela:

  • i. Lehenengo urteari (2021) dagokion laguntzaren zenbatekoa berehala emango zaie agente onuradunei, laguntza onartu dela egiaztatu ondoren –onarpen hori espresua edo isilbidezkoa izan daiteke, 13.4 artikuluari jarraikiz–.
  • ii. 2022., 2023. eta 2024. urteetako ordainketa egingo da, hala badagokio, Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak proiektuaren jarraipen-memoria zientifikoa onartu eta gero (15. artikulu honen 2. puntuan aipatutakoa). Koordinatzaile diharduen agenteak urtero bidaliko dio memoria hori Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzari, hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen.
  • iii. Azken urtekoaren ordainketa ez da izango ekitaldi horretarako emandako dirulaguntzaren % 100, baizik eta % 80. Gainerako % 20a baldintzapean geratuko da, eta azken agiri-justifikazioa entregatu eta onartu ondoren ordainduko da, 15. artikulu honen 3. puntuan ezarritakoaren arabera. Amaierako dokumentazioa aurkezteko epea hiru hilabetekoa izango da, diruz lagundutako proiektua amaitu ondoren zenbatzen hasita.

Nori dago zuzenduta


Ikerketa Sanitarioko Zentroen kategorian akreditatuta dauden ZTBESaren agenteak bakarrik izan ahalko dira onuradunak.

Betekizunak

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Diru-laguntza indarrean dagoen bitartean, zentro eskatzaileek zerga-betebeharrak egunean beteta edo horietatik salbuetsita egon beharko dute.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Osasuna > Osasuneko Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Osasuna > Osasun Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritza

Telefonoa: 945 019193

Posta elektronikoa: investigacion-san@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0104714

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Diru-laguntza eskatzeko, eskaera-orria aurkeztu behar da, aurkeztu beharreko agirien jarraibideetan deskribatzen den dokumentazioarekin batera. Izapidetzearen jarraipena, "Nire karpeta" ataletik jarraitu behar da izapidetzea.

Identifikazio elektroniko aitortua duten erakundeen ordezkariek aurkeztu ahal izango dituzte eskabideak, baldintza hauek betetzen badituzte:

a) Ordezkariak, erakundeen ordezkarientzako ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu baldin bada, ez du egiaztatzeko inolako izapiderik egin behar.

b) Pertsona fisikoentzako ziurtagiri baten bidez identifikatu bada, ordea, ordezkaritza egiaztatu beharra dauka, ordezkarien erregistro elektronikoan, agindu honen 21.2 artikuluan adierazitakoari jarraituz.

BALDINTZA TEKNIKOAK

Baldintza teknikoak tramitazio elektronikoa egiteko:

  1. IDAZKI DESKTOP aplikazioa instalatuta izan behar duzu, Izenpeko gainerako softwarerekin batera (http://www.izenpe.eus/informazioa/ziurtagiria-abian-jartzea/s15-content/eu/).
  2. Bistaratutako elementuen blokeatzailea desaktibatuta izan behar duzu www.euskadi.eus (laguntzarik behar badudu jarraitu instrukzio hauek).
  3. Kontuan hartu identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan beharko duzula.

 

INSTRUKZIOAK

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen den hurrengo egunaren 6 hilabeteren buruan

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Ez onartzea

Laguntzen jarraipena


Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak urteroko jarraipena egingo dio urte bateko baino gehiagoko proiektuen betetze-mailari, eta, horretarako, proiektuaren koordinatzaile diharduen agenteak aurkeztutako dokumentazioan oinarrituko da. Proiektuan parte hartzen duen agente onuradun bakoitzak aurkeztutako informazioa erabiliko da dokumentazio hori egiteko.

Dokumentazio hori memoria zientifiko bat izango da, IV-S eranskinean azaltzen den eskemari jarraituz egindakoa. Memoria zientifiko horretan, proiektua nola dagoen deskribatuko da, egindako jardueren azalpena egingo da, eta baita exekuzio ekonomikoari buruzko laburpena ere.

Memoria zientifikoak jarraipenaren urte naturalean (urtarriletik abendura) eginiko jarduerak jasoko ditu, eta hurrengo urteko otsailaren 28a baino lehen aurkeztuko da. Azken ekitaldian ez da jarraipen-memoriarik egin beharko, horren ordez azken justifikazioa egingo baita.

Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.

Justifikazioa


Proiektua amaitu eta hurrengo hiru hiletan –urtebetekoa zein urte gehiagokoa izan–, agente onuradunek justifikazio-agiri hauek aurkeztu beharko dituzte

  • i. Justifikazio-memoria zientifiko global bakar bat, proiektu bakoitzeko, IV-A eranskineko eskemaren arabera egina. Memoria zientifikoak hauek zehaztuko ditu: egindako jarduerak, planteatutako helburuen lorpen-maila edo aurrerapena, eta lortutako emaitzak. Proiektuaren koordinatzaileak sinatuko du memoria.
  • ii. Parte hartzen duen agente bakoitzaren justifikazio-memoria ekonomikoa (Excel), agente onuradun bakoitzaren legezko ordezkariak sinatua (IV-B eranskina). Memoria ekonomikoarekin batera, fakturen kopiak aurkeztuko dira, eta, hala badagokio, ikertzaileek proiektuan sartutako orduen kostuaren ziurtagiria, justifikazio-epealdiko gastuak agiri bidez egiaztatzeko. Horretarako, egindako gastutzat hartuko dira justifikazio-epealdia amaitu aurretik egiazki ordaindu direnak. Jatorrizko fakturak agente onuradunean artxibatu beharko dira, gehienez ere bost urtez, justifikazio-epealditik kontatzen hasita, eta eskuragarri egongo dira Ikerketa eta Berrikuntza Sanitarioko Zuzendaritzak egiten duen edozein egiaztapenetarako.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk