Nazioarteko Gauzatu. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Oinarri hauen xedea da laguntza hauen esleipena arautzea, zeintzuk bereziki diseinatu baitira atzerrian, hots, nazioartean dauden euskal enpresen ezarpenak (produkzio-ezarpenak edo produkzio-prozesuari lotutako zerbitzu teknikoenak) kokatzen, zabaltzen eta berritzen laguntzeko, babesa emanez sendotu daitezen eta kanpo-merkatuko presentzia indartu dezaten, horrela euren lehiakortasuna eta, beraz, etorkizuneko bideragarritasuna handitzeko.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/03 – 2021/10/29

ZENBATEKOA: 5.000.000,00 euroak

ONURADUNAK: 

  • Enpresa Txiki eta Ertainak (ETEak), zeintzuei aplikatuko baitzaie Europako Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 Araudia (EB) –zenbait laguntza-kategoria barne merkatuarekin bateragarritzat jotzen dituena–, Ituneko 107. eta 108. artikuluak aplikatuz, zehazki araudi horren 17. artikulua, eta, subsidiarioki, laguntza horizontalen araudia eta baita ere laguntza sektorialena, betiere kanpoan uzten badira Salbuespenen Araudi Orokorreko 1. artikuluan adierazitako laguntza-kategoriak.
  • Enpresa handiak, zeintzuei aplikatuko baitzaie Europako Batzordearen abenduaren 18ko 1407/2013 Araudia (EB), Europar Batasunaren Funtzionamenduari buruzko Itunaren 107. eta 108. artikuluak de minimis laguntzei aplikatzeari buruzkoa (EBEO L-352/1).

INFORMAZIO:

SPRI