Mugikortasun elektrikorako pizgarrien programa (MOVES III programa). 2021
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1. Pizgarri-programa – Ibilgailu elektrikoen erosketa sustatzea.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/09/28 - 2023/12/31
ZENBATEKOA: 16.378.574,63 euroak
ONURADUNAK:
1. Merkatuan ondasunak eta/edo zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak garatzen dituzten pertsona fisikoak, Foru Ogasunetako Enpresaburu, Profesional eta Atxikitzaileen Erroldan, edo, bidezko bada, Zerga Administrazioko Estatu Agentzian alta emanda egon beharko dutenak.
2. Adin nagusikoak diren pertsona fisikoak, egoitza fiskala Espainian izanik aurreko idatz-zatian bilduta ez daudenak; desgaitasuna dutenak, aldiz, adingabeak izan daitezke.
3. Jabetza horizontalari buruzko uztailaren 21eko 49/1960 Legeak araututako jabekideen erkidegoak, azaroaren 17ko 38/2003 Legean aurreikusitakoa bete beharko dutenak, eta bereziki 11.3 artikuluan ezarritakoa.
4. Eskaera aurkezteko unean Espainian legez eratuta dauden pertsona juridikoak, eta beste erakunde batzuk, nortasun juridikoa izanik edo izan gabe, A, B, C, D, E, F, G, J, R edo W letrez hasten den identifikazio fiskaleko zenbakia dutenak. V letraz hasten den IFZ duten Eraldaketarako Nekazaritza Sozietateak edo Poligonoak Kontserbatzeko Erakundeak ere hautagarriak izango dira.
Onuradunak izango dira, halaber, aurreko paragrafoko baldintzak betetzeaz gainera, honako hauek ere betetzen dituzten pertsona juridiko guztiak:
- Helbide fiskala EAEn ez izan arren, Autonomia Erkidego horretan (i) beren jarduera garatzen dutenak, (ii) egoitza bat dutenak, eta (iii) beren plantillaren zati bat Autonomia Erkidego horretan dutenak; hori guztia, gutxienez, laguntza-deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian (aurrerantzean, «EHAA») argitaratzen den egunaren aurreko bi urteez geroztik.
- Helbide fiskala EAEn ez duten arren, eta aurreko paragrafoan deskribatutako baldintzak betetzen ez badituzte ere, inbertsio subentzionagarri bat egikaritzen dutenak 2. pizgarriprograman —Ibilgailu elektrikoak kargatzeko azpiegitura ezartzea— deskribatutakoari jarraikiz, betiere inbertsio horrek eragina badu energia-kontsumoan edo petrolioaren mendekotasunaren murrizketan EAEko lurraldearen barruan.
5. Toki-erakundeak, Toki Araubideko Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 3. artikuluaren arabera, eta Sektore Publikoaren Araubide Juridikoaren urriaren 1eko 40/2015 Legearen 2.2 artikuluak erreferentzia egiten dien administrazio publikoen arteko edozeinetako sektore publiko instituzionala, betiere merkatuan ondasunak eta zerbitzuak eskaintzeko jarduera ekonomikoak gauzatzen ez badituzte, kasu horretan aurreko 4. epigrafean sartuko direlako.
INFORMAZIO: