2021ko MEC. Covid-19ak eragindako egoeraren aurrean, merkataritza-establezimenduak modernizatzeko laguntzak.
[MEC_2021]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Euskal Autonomia Erkidegoko merkataritza-establezimenduak eta zenbait zerbitzu modernizatzea sustatzeko, berrikuntzaren bitartez eta kudeaketa-tresnak, azpiegiturak eta ekipamendu komertzialak hobetuz, kalitate- eta lehiakortasun-maila handiagoa lortzeko, gogoan hartuta, bidenabar, COVID-19aren pandemiak eragindako ezohiko egoera.
Aurrekontuko zuzkidura
1.350.000Prestazio ekonomikoa
Diruz lagun daitezkeen inbertsioak:
1. lerroa. Saltegiaren irudia berritzea:
Bere helburua saltegia eraberritzeko eta modernizatzeko inbertsioak egitea da. Eraberritze eta modernizazio hori gauzatzeko, obrak eta inbertsioak egingo dira merkataritza jarduera garatzeko beharrezkoak diren altzarietan eta ekipamenduetan, bai eta horien elementuetan ere, barnekoetan zein kanpokoetan, behar bezala funtziona dezaten.
Honako inbertsio hauek lagunduko dira diruz:
- Saltegiaren barnealdea eta/edo kanpoaldea egokitzeko, berritzeko edo handitzeko obrak eta instalazioak, saltegia atontzeari, merkataritza azalera antolatzeari edo haren irudia hobetzeari eragiten diotenak.
- Energia aurrezteko edo energiaren erabilera eraginkorra egiteko neurriak ezartzeko obrak eta instalazioak.
- Arkitektura-oztopoak kentzeko egindako berrikuntzak, mugikortasun murriztua duten pertsonen irisgarritasuna errazteko.
- Merkataritza-establezimenduaren kanpoalderako errotuluak erosi eta instalatzea, merkataritza-izena, marka, logotipoa edo antzekoak identifikatzeko, eta toldoak erosi eta instalatzea.
- Jarduera nagusia gauzatzearekin lotutako altzariak eta makinak erostea, instalatzea eta muntatzea.
- Produktuak erakusgai jartzeko ekipamendua eta altzariak erostea: erakusleihoak, salmahaiak, taulak, apalategiak, beira-arasak eta erakustokiak (hoztekoak barne), oholtzak, esekitokiak eta antzekoak.
- Produktuak biltegiratzeko altzariak (hotz-ganberak barne).
- Hotz-ganberak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- Alarmak eta segurtasun-sistemak. Dirulaguntza jaso dezakeen inbertsioaren gehieneko zenbatekoa 6.000 eurokoa izango da, BEZik gabe.
- Lokala girotzeko ekipoak, baldin eta energia-eraginkortasun handiko etiketa energetikoa badute (A+++, A++ eta A+, edo baliokideak).
- Merkataritza-jarduerarekin zuzeneko lotura duten enpresa txiki eta ertainek merkataritza-gune itxi batean partekatutako espazio eta elementu komunak berrantolatzeko eta modernizatzeko inbertsioak, besteak beste hiriko merkataritza-zentro batean integratutakoak, hala nola korridoreak, instalazio teknikoak, estalkiak, kanpoko etxaurreak, zerbitzuak eta sarbideak berrantolatzeko eta modernizatzekoak, betiere espazio eta elementu horiek saltegien titularrek berek jabekide-erkidegoko erregimenean kudeatuak badira. Zentroan integratutako saltegiko titular bakoitzak, jabekide-erkidegoaren partaide, esandako espazio edo elementu komunetan egiten diren inbertsioetatik, bere partaidetzari (zati alikuota) dagokion gastuen zatiagatik eskatu ahal izango du laguntza.
2. lerroa. Teknologia berriak eta berrikuntza txertatzea
Helburua da enpresa-kudeaketa hobetzeko, zerga-araudira egokitzeko eta web-orrien bidez produktuak merkaturatzea sustatzeko ekipo eta aplikazio informatikoak txertatzea.

- Saltegiaren kudeaketa hobetzeko ekipo informatikoak, informatika-aplikazioak eta kudeaketa-softwarea, betiere merkaturatze-prozesuetan integratuta badaude edo enpresa-kudeaketarako badira. Kasu horretan, funtzio nagusien deskribapena eta garatutako jarduerarekin duten lotura aurkeztu behar dira.Ekipo informatikoetako eta periferikoetako inbertsioa mugatu egingo da, eta, gehienez ere, saltegi bakoitzari mota bakoitzeko batengatik emango zaio dirulaguntza.
- Saltegiaren (bezeroak, hornitzaileak, etab.) merkaturatze (web-orria garatzea, online bidezko salmenta –ecommerce, scommerce, mcommerce edo gisakoak) edo kudeaketa abian jartzeko edo hobetzeko sistemak sortzea, garatzea edo ezartzea.
- Saltegiko terminalak eta produktuen kodifikazio eta irakurketa optikoko sistemak.
- Salgaien baskula elektronikoak.
- Kutxa erregistratzaileak.
- TicketBAI (TBAI) sistemarako fakturazio-softwarea ezartzea.
3. lerroa: baldintza higieniko-sanitarioak
COVID-19ak eragindako alarma-egoeraren ondorioz merkataritza-jarduera baldintza higieniko-sanitarioetan garatzeko eskuratutako aktibo finkoetan egindako inbertsioak ditu xede.

Lurruneztagailuak, airea berritzeko eta arazteko sistemak, termometro digitala, gorputzeko tenperatura neurtzeko kamerak, esterilizagailuak, deskontaminatzeko alfonbrak, eta antzeko ezaugarriak dituen ekipamendua.
Merkataritza establemetu bakoitzeko onartutako inbertsioaren gutxieneko zenbatekoa (BEZik gabe):
- 4.000 euro 1. lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 900 euro 2. lerroan jasotako inbertsioetarako.
- 900 euro 3. lerroan jasotako inbertsioetarako.
Ez dira diruz lagunduko:
a) Lokalak erostea edo eskualdatzeko eskubideak.
b) Garraio-elementuak, telebistak edo telefono-terminalak erostea.
c) Ekipamendua leasing edo renting bidez erostea.
d) Administrazio-baimen edo lizentzien ondoriozko tasak, aseguruak, garraio-kostuak.
e) Balio Erantsiaren gaineko Zerga (BEZ) eta, oro har, mota orotako zergak, tasak edo kontribuzioak.
f) Erakusteko eta probatzeko artikuluak, baita ondoren salgai jar daitezkeenak ere.
g) Luminaria-aldaketak. Luminariak diruz lagundu ahalko dira, baldin eta energia-efizientzia altukoak badira (A+++, A++ eta A+ ziurtagiri energetikoa) edo instalazio elektrikoa berritzeko inbertsio baten barruan integratuta badago.
h) Establezimenduaren irudia argi eta modu zuzenean berritzea eragingo ez duten eraberritze-lanak.
i) Aktibo baten mantentze-, konponketa- edo ordezte-lanen gastuak.
j) Enpresa eskatzaileak berak fabrikatu, egin edo garatutako elementuak edo ekipamenduak.
k) Obrak edo instalazioak baliabide propioekin egitera bideratutako materialak erostea.
l) Bulegoko materialean, tresnen eta parekoen gastuak.
m) Maskara higieniko, eskularru, erabilera bakarreko mantal eta bestelako material kontsumigarrietan egindako gastuak.
n) Zerbitzuaren edo merkataritzaren tipologia dela eta, gastu gisa hartuko diren ekipamenduak eta tresnak, eta ez aktiboko inbertsio modura.
o) Profesionalen aholkularitzako eta prestakuntzako gastuak.
p) Softwareko mantentze-lanen eta eguneratzeen gastuak, betiere ezinbestekoak ez badira TICKETBAI sistema ezartzeko; datu hori modu egokian justifikatu beharko da.
q) Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta ez duten fakturak –ez dira onartuko kontzeptu kodetuak–. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izan beharko dira -BEZik gabe-.
r) Diruz lagun daitekeen edozein kontzeptu edo jarduketa, baldin eta hornitzailea dirulaguntza eskatu duen enpresara lotutako pertsona edo entitate bat bada, Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorraren 29. artikuluan eta Dirulaguntzen Araudi Orokorraren 68. artikuluan aurreikusitakoarekin bat etorriz. Enpresa Sozietateen gaineko Zergari buruzko abenduaren 13ko 37/2013 Legearen 42.3 artikuluan aipatzen den definizioa ulertzen da enpresa lotutzat.
Diruz lagundu daitezkeen aktiboen baldintzak:
a) Laguntza jasoko duten inbertsioak Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako txikizkako merkataritza-establezimenduetan eta zenbait zerbitzutan egin beharko dira.
b) Inbertsioa enpresaren aktiboan lehen aldiz sartzea, diruz lagundutako establezimenduan bertan egotea, hau da, salmenta gauzatzen den establezimenduan edo haren eranskinetan egotea.
Aktiboak gutxienez bi urtez egon beharko du merkataritza-establezimenduaren aktiboan, kasuan kasuko fakturaren datatik aurrera, hirugarren ildoari dagokionez eskuratutako aktiboak salbu, kasu horretan gutxienez urtebetez egon beharko baitute. Aldi horretan ezingo zaizkie hirugarren pertsona fisiko nahiz juridikoei laga.
c) Inbertsio-ildoen arabera, seigarren oinarriak ezarritako berariazko eskakizunak betetzea.
d) Zorrozki beharrezkoak diren inbertsioak eta diruz lagundutako establezimenduan garatutako jarduerarekin zuzenean lotutakoak.
e) Diruz lagun daitekeen denbora-aldian benetan egin eta ordaindu izana.
Diruz lagun daitekeen denbora-aldia: Inbertsioak egin, fakturak eman eta faktura horiek ordaintzea 2020ko abuztuaren 4tik deialdi honetan eskaerak aurkezteko epea bukatu arteko epean egin beharko da.
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira. Zehaztutako inbertsioek inbertsio onargarriaren gaineko % 25eko dirulaguntza jasoko dute
Inbertsio onargarriaren aipatutako ehunekoak handitu egingo dira merkataritza-establezimenduak baldintza hauetakoren bat egiaztatzen badu:
a) UNE 175001 ziurtagiria, bitarteko bikaintasun-ziurtagiriak edo Merkabide programan parte hartu izana egiaztatzeko ziurtagiria, azken 5 urteetan: 2 puntu.
b) Inbertsioa 6. oinarriko 2. ildoan dago jasota: 5 puntu.
c) Laguntza eskatzen duen merkataritza-establezimenduaren titularrak edo gutxienez hango langile batek, merkataritzarekin lotura duen hezkuntza arautuko tituluren bat edo profesionaltasun-ziurtagiriren bat edukitzea: 2 puntu.
d) Enplegua egonkortzeko irizpidea, merkataritza-establezimenduko langileen erdiek gutxienez kontratu mugagabea dutela: 3 puntu
e) Enplegu-berdintasuneko irizpidea, merkataritza-establezimenduko langileen erdiak gutxienez emakumeak izatea: 2 puntu.
f) Berdintasun-plana edo lan-bizitza eta familia bateragarri egiteko plana izatea, edo Emakumeen eta Gizonen Aukera Berdintasuneko Laguntza Erakunde izendatuta badago: 2 puntu.
g) Enpresa Kontsumobideko arbitraje-sistemari atxikita egotea. 3 puntu.
h) Merkataritzako eskualde- zein lanbide-elkarteren batekiko lotura duela egiaztatzea: 5 puntu.
i) “Berriz Enpresa” enpresa-transmisioa bermatzeko programan parte hartu izana: 2 puntu.
j) Dirulaguntza eskatu duen merkataritza-establezimenduaren antzinatasuna (Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan dauden datuen arabera):
• 10 urtetik gorako antzinatasuna: 2 puntu.
• 20 urtetik gorako antzinatasuna: 3 puntu.
k) Erosleei arreta euskaraz ematea merkataritza-establezimenduan, Bai Euskarari edo Bikain ziurtagirien bitartez: 2 puntu.
Dirulaguntzaren ehunekoa ezin izango da inola ere izan onartutako inbertsio guztiaren % 40 baino handiagoa(igoera-puntuak barne hartuz) eta emandako gehieneko diru-laguntza 9.000 eurokoa izango da establezimendu eta urte bakoitzeko.
Ordainketa-modua:
Ordainketa bakarra egingo da
Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Betekizunak
-
Betekizunak
Erakunde onuradun izateko baldintzak:
- Enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan edo hura ordezten edo aldatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak betetzea.
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea eta laguntzaren xede den zerbitzua edo merkataritza-establezimenduan bertan egotea.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, agindu honetako 3. oinarriko 5. atalean zerrendatutako jarduera batean aritzea eta alta emanda egotea.
Diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea.
Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, Herrialde pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea betez.
Diruz lagundu ahal izango dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetan bildutako jardueretan egindako inbertsioak:
Txikizkako merkataritza
641
Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
642
Honakoen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
643
Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
644
Ogi, gozoki, konfite eta antzekoen, eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza
645
Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza
646
Tabako-laboreen eta erretzaileentzako gauzen txikizkako merkataritza.
647.1
Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, saltzailedun establezimenduetan.
647.2
Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan, saltzeko gelak 120 metro koadro baino gutxiagoko eremua duenean
647.3
Supermerkatuetan egiten den mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan; saltzeko gelak 120 eta 399 metro koadro bitarte dituenean deritze supermerkatu.
651
Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
652.2
Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
652.3
Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
652.4
Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza
653
Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
654.2
Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza
654.5
Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
654.6
Mota guztietako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza.
656
Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako merkataritza.
657
Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza
659
Bestelako txikizkako merkataritza
662
Comercio mixto o integrado al por menor
Hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk
691.1
Etxeko tresna elektrikoen konponketa.
691.9
Beste kontsumo-ondasun batzuk konpontzea, b.i.s.g.
971
Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
972
Ile-apaindegiak eta apaindegiak.
973.1
Fotografia-zerbitzuak
973.3
Makina-fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.
975
Markogintza-zerbitzuak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
APLIKAZIO INFORMATIKARI BURUZKO KONTSULTAK
- ZUZENEAN: 012 - 945018000
- ATMerkataritza@ejie.eus
BESTE KONTSULTA MOTAK :
ZUZENEAN
TFNO.: 012 Y 945018000
POSTA ELEKTRONIKOA:
TELEFONOAK
Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2
01008 Vitoria-Gasteiz
945 01 70 54
Bizkaiko Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
General Concha, 23
48010 Bilbao
94 403 18 44
Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Easo, 10
20006 Donostia-San Sebastián
943 02 25 81
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1010108Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2021ko maiatzaren 27an hasiko da eta 2021ko ekainaren 28ean amaituko da.
Ez dira onartuko epearen azken eguneko 23:59:59ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
1. Pertsona fisikoa bada, enpresaren titularraren NANa edo Turismo eta Merkataritza Sailari baimena ematea datu hori egiazta dezan interoperabilitate-zerbitzuaren bitartez.
2. Enpresa pertsona juridikoa bada, enpresaren IFZ.
3. Enpresaren eratze-eskriturak eta gerora egindako aldaketak.
4. Ordezkaritza emanez gero, pertsona edo erakunde eskatzailearen lege-ordezkaritzaren ahalordea.
5. Baldin eta ez badute ordezkaritzarik eman eta ez badute Ordezkarien Erregistro Elektronikoa erabili nahi, ordezkaritza emateko inprimaki arautua erantsi beharra egongo da (http://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/eskabidea/borondatezko-legezko-ordezkaritza-egilestea-inprimaki-normaldua/), eta, horrekin batera, ordezkatuaren egiaztagiriak (NANa, pertsona fisikoei dagokienez, eta ahalorde-eskriturak, pertsona juridikoen kasuan).
6. 8.3 oinarrian aipatutako diruz lagun daitekeen ehuneko-igoera jaso ahal izateko:
a) Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan izandako alta eta baja egoeren ziurtagiri historikoa, edo, hala badagokio, dirulaguntza jasoko duen establezimenduarena.
b) Enpresak lortutako kalitate- edo bikaintasun-ziurtagiriak, halakorik izanez gero.
c) Titulazio arautuaren ziurtagiria, Lanbide Heziketako erdi mailako zein goi-mailakoa edo Lanbidek emandako profesionaltasun-ziurtagiriren bat, hala badagokio.
d) Alta emanda dauden langileen inguruko txostena, Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Nagusiak emana, enpresarekin lan-lotura dutela egiaztatzeko.
e) Berdintasun-plana edo Lan- eta familia-bizitza bateragarri egiteko plana dagoela egiaztatzea.
f) Bai Euskarari edo Bikain ziurtagiriak egiaztatzea, merkataritza-establezimenduan arreta euskaraz emateari dagokionez.
g) Merkataritza-establezimendua kokatuta dagoen lurralde historikoko Merkataritza, Industria, Zerbitzu eta Nabigazio Ganberaren egiaztagiria, baldin eta 8.3.h) oinarrian aipatzen den enpresa-transmisioko programara atxiki bada.
h) Behar izanez gero, merkatari-elkarteren bateko kide izatearen jatorrizko ziurtagiria.
7. Etxetresna elektrikoek eta klimatizazio-ekipamenduek energia-efizientzia altuko ziurtagiria dituztela egiaztatzeko dokumentuak (A+++, A++ eta A+ ziurtagiri energetikoa, edo parekoak).
8. Eskabidearen xede den inbertsio-proiektuan sartutako aktiboen fakturak eta ordainagiriak.
Egindako inbertsioak diruz lagun daitekeen denbora-aldian behar bezala emandako faktura bidez egiaztatuko dira, hain justu ere 2020ko abuztuaren 4tik deialdi honetan eskabideak aurkezteko epea bukatzen den datara arte; inbertsio horiek ordaindu izana kasuan kasuko ordainagiriekin egiaztatu beharko da.
Diruz lagun daitezkeen aktiboen deskribapena ondo identifikatuta dituzten fakturak bakarrik onartuko dira, ez dira onartuko kontzeptu kodetuak. Gainera, faktura horiek 100 euro edo gutxiagokoak izan beharko dira -BEZik gabe-.
Zehaztutako epean osorik edo partzialki ordaindu izana fakturen ordainagirien bidez behar bezala egiaztatzen den zenbatekoa soilik izango da diruz lagungarri, nahiz eta fakturan jasotako kostua handiagoa izan.
2.500 eurotik gorako ordainketak banku-transferentzia, banku-ziurtagiri nahiz ordain-estraktuen bidez justifikatuko dira. Ordaintzailea eta ordainketa jaso duena argi eta garbi identifikatuta azaldu beharko dira dokumentu horietan.
9. Administrazioak laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko, erakunde eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan alta eman beharko du edo bere banku-datuak aldatu beharko ditu. Horretarako, dagokion aukeraren arabera, aurrez aurre edo telematikoki egin ahal izango da, hemen zehazten diren argibideei jarraikiz: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/.
Sozietate zibilen eta ondasun-erkidegoen kasuan, beharrezkoa da banku-erakundeak emandako titulartasun-ziurtagiria aurkeztea, non parte-hartzaile guztiak baimendutzat agertu beharko baitira.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
Borondatezko Legezko Ordezkaritza Egilestea. Inprimaki normaldua
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Betekizunak
Erakunde onuradun izateko baldintzak:
- Enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioan edo hura ordezten edo aldatzen duten xedapenetan ezarritako baldintzak betetzea.
- Enpresa-jardueraren egoitza soziala eta fiskala EAEn egotea eta laguntzaren xede den zerbitzua edo merkataritza-establezimenduan bertan egotea.
- Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan, agindu honetako 3. oinarriko 5. atalean zerrendatutako jarduera batean aritzea eta alta emanda egotea.
Diruz lagundutako establezimenduan zerbitzu edo merkataritza-jarduera bera garatzea, Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan altan izanik, eskaera aurkeztu den data baino gutxienez urtebete lehenagotik.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea.
Diru-laguntzen arloko itzulketa-betebeharrak ordainduta izatea.
Diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik ez izatea.
Ez egotea Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bateginaren 50. artikuluan aurreikusitako gainerako egoeretan, diru-laguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Armak ekoizten, merkaturatzen eta finantzatzen ez aritzea, Herrialde pobretuekiko Justizia eta Elkartasunerako Gutunari buruzko Euskal Autonomia Erkidegoaren abenduaren 28ko 14/2007 Legea betez.
Diruz lagundu ahal izango dira ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafe hauetan bildutako jardueretan egindako inbertsioak:
Txikizkako merkataritza
641
Fruituen, barazkien, ortuarien eta tuberkuluen txikizkako merkataritza.
642
Honakoen txikizkako merkataritza: haragia eta hondakinak, haragi-gai eta haragiki landuak, arrautzak, hegaztiak, abeletxeko untxiak, ehizakiak, eta horien ekoizkin eratorriak.
643
Arrainen eta arrantzako eta akuikulturako bestelako ekoizkinen eta barraskiloen txikizkako merkataritza.
644
Ogi, gozoki, konfite eta antzekoen, eta esne eta esnekien txikizkako merkataritza
645
Mota guztietako ardoen eta edarien txikizkako merkataritza
646
Tabako-laboreen eta erretzaileentzako gauzen txikizkako merkataritza.
647.1
Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, saltzailedun establezimenduetan.
647.2
Mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan, saltzeko gelak 120 metro koadro baino gutxiagoko eremua duenean
647.3
Supermerkatuetan egiten den mota guztietako jangaien eta edarien txikizkako merkataritza, autozerbitzuko erregimenean nahiz erregimen mistoan; saltzeko gelak 120 eta 399 metro koadro bitarte dituenean deritze supermerkatu.
651
Ehungintza-gaien, jantzigintza-gaien, zapaten, larruen eta larrugintza-gaien txikizkako merkataritza.
652.2
Drogeriako, lurringintzako eta kosmetikako produktuen, garbiketako gaien, pinturen, bernizen, disolbatzaileen, paperen eta dekoraziorako beste ekoizkin batzuen eta kimikako ekoizkinen txikizkako merkataritza.
652.3
Lurringintzako eta kosmetikako ekoizkinen eta norbere higienerako eta garbiketarako gaien txikizkako merkataritza.
652.4
Belar-dendetako landareen eta belarren txikizkako merkataritza
653
Etxeko ekipamenduen eta eraikuntzarako gaien txikizkako merkataritza.
654.2
Lurreko ibilgailuentzako osagarrien eta ordezko piezen txikizkako merkataritza
654.5
Mota guztietako makineriaren txikizkako merkataritza (etxeko aparatuak, bulegokoak, medikuenak, ortopedikoak, optikoak eta argazkigintzakoak izan ezik).
654.6
Mota guztietako ibilgailuetarako gurpil-azalen, banden edo aire-ganberen txikizkako merkataritza.
656
Altzarien, jantzien, etxean erabiltzeko jantzi eta tresna arrunten eta antzeko ondasun erabilien txikizkako merkataritza.
657
Musika-tresnen eta haien osagarrien txikizkako merkataritza
659
Bestelako txikizkako merkataritza
662
Comercio mixto o integrado al por menor
Hiriko merkataritza-jarduerarekin lotutako beste zerbitzu batzuk
691.1
Etxeko tresna elektrikoen konponketa.
691.9
Beste kontsumo-ondasun batzuk konpontzea, b.i.s.g.
971
Garbitegiak, tindategiak eta antzeko zerbitzuak.
972
Ile-apaindegiak eta apaindegiak.
973.1
Fotografia-zerbitzuak
973.3
Makina-fotokopiagailuen bitartez agiriak kopiatzeko zerbitzuak.
975
Markogintza-zerbitzuak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa
Diru-laguntza eskatzeko identifikazio elektronikorako onartutako bitartekoa bat izan behar duzu
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Betiere, eskabidea deialdiak ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabeteko epean laguntza eskabidea aurkeztu zen hurrengo egunetik zenbatuta
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Finantza-erakundea sistemari atxikita ez badago, aurkeztu beharko da:
- Hirugarrenaren alta imprimakia
- Identifikazio Fiskaleko Txartelaren kopia
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.