2021eko maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia ( prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko)
[MDOM]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Prestakuntza eman eta kontratazioak egiteko proiektuak diruz laguntzea, prestakuntza-ekintzak kontratazio-konpromisoarekin, merkatua aztertu eta partaidetza sustatzeko jarduerekin eta lan-kontratazio eraginkorrekin uztartzen dituztenak, maskulinizatutako lanbideetan, emakumeek horietan duten presentzia areagotzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000 eurosPrestazio ekonomikoa
1.Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetara eta merkatua aztertzeko eta partaidetza sustatzeko jarduerak egiteagatiko laguntzetan: 860.000 euro.
2.Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzetan 1.140.000 euro.
Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa da. Eskabideek deialdi honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Eskaerak, gutxienez, 15 puntu lortu beharko ditu guztira, 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.
Ordainketa-modua:
1.– Proiektuaren partaidetza sustatzeko eta merkatua aztertzeko jarduerak egiteko nahiz prestakuntza-ekintzak gauzatzeko emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, haiek eskatu ondoren, honela:
a) Lehen ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 60koa, lehen prestakuntza-ekintza hasitakoan, 2021eko kredituaren kargura.
b) Bigarren ordainketa, guztizkoaren % 40raino, 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-jarduera amaitu ondoren eta lan-kontratu guztiak hasi eta 68 egun igaro ondoren.
2.- Egindako lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza 2022ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela:
a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, dirulaguntza ematen den unean.
b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoagatik, kontratua hasi eta 6 hilabeteko epea igaro ondoren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatutako pertsonari alta eman zaiola egiaztatu ondoren.
Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
Betekizunak
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:
? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
-
Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea.

Kontratuak diruz laguntzeko eskaerak elektronikoki izapidetuko dira (Lanf aplikazioaren bidez) eta egindako kontratu bakoitzagatik eskaera bat egingo da.
a) Egindako lan-kontratuaren kopia.
b) Langileen legezko ordezakaritzaritzari (LLO) egindako idatzizko jakinarazpena sinatutako kontratuari buruz, Lanfko ereduaren arabera edota enpresak LLOrik ez izatearen adierazpena (eskarian bertan egina).
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Finantzatzen duen erakundea
- Europako Gizarte Funtsa (EGF)
Kontaktu-informazioa
Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 (Informazio orokorra / Información general)
Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)
Kodea
1113701Eskabidea
Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da:
8. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatzeko, irizpide horiek egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da, salbu eta eskabidean bertan jasotakoak edo Lanbidek (2021eko Lanbideren orientazio-erakunde laguntzailea) egiazta ditzakeenak. Kasuan kasuko erakundeak 11/2014 Dekretuan araututako Emakunderen bereizgarria duela egiaztatzeko, Emakunderen erakunde laguntzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du.
Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla:
? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.
Adierazi eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.
Organo kudeatzaileak automatikoki egiaztatuko du.
-
Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena.
-
Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.
Automatikoki egiaztatuko du erakunde kudeatzaileak.
-
Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea.
Markatu eskabidean dagokion erantzukizunpeko adierazpena.
-
Kontratuak diruz laguntzeko eskaerak elektronikoki izapidetuko dira (Lanf aplikazioaren bidez) eta egindako kontratu bakoitzagatik eskaera bat egingo da.
a) Egindako lan-kontratuaren kopia.
b) Langileen legezko ordezakaritzaritzari (LLO) egindako idatzizko jakinarazpena sinatutako kontratuari buruz, Lanfko ereduaren arabera edota enpresak LLOrik ez izatearen adierazpena (eskarian bertan egina).
- Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.
Deialdi honen esparruko dirulaguntzak jasotzeko eskabideak elektronikoki izapidetuko dira, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren prestakuntza-aplikazio informatikoaren bidez (LAN-F), eta erakundearen legezko ordezkariak sinatu beharko ditu, elektronikoki.
Aplikazio horretara sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahal izango dute: www.lanbide.euskadi.eus.
Diru-laguntzaren eskaera LAN-F prestakuntza-aplikazio informatikoan beteko da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez 6 hilekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa ere jar daiteke zuzenean Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzien Epaitegian, bi hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.