2021eko maskulinizatutako lanbideetan emakume langabeei prestakuntza emateko eta kontratazioak egiteko proiektuetara bideratutako dirulaguntza-deialdia ( kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzak)

[MDOM]

Deskribapena


Xedea

Prestakuntza eman eta kontratazioak egiteko proiektuak diruz laguntzea, prestakuntza-ekintzak kontratazio-konpromisoarekin, merkatua aztertu eta partaidetza sustatzeko jarduerekin eta lan-kontratazio eraginkorrekin uztartzen dituztenak, maskulinizatutako lanbideetan, emakumeek horietan duten presentzia areagotzeko.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

2.000.000 euros

Prestazio ekonomikoa

1.Kontratatzeko konpromisoa duten prestakuntza-ekintzetara eta merkatua aztertzeko eta partaidetza sustatzeko jarduerak egiteagatiko laguntzetan: 860.000 euro.

2.Prestakuntza-ekintzen ikasleekin formalizatutako lan-kontratuak finantzatzeko laguntzetan 1.140.000 euro.

Diru-laguntzak emateko prozedura ondoz ondoko konkurrentziakoa da. Eskabideek deialdi honetan adierazitako baldintzak betetzen dituztela egiaztatu ondoren, ordenan emango dira, espedientea osatzen den unearen arabera, aurrekontu-zuzkidura agortu arte. Eskaerak, gutxienez, 15 puntu lortu beharko ditu guztira, 8. artikuluan ezarritako balorazio-irizpideen arabera.

Ordainketa-modua:

1.– Proiektuaren partaidetza sustatzeko eta merkatua aztertzeko jarduerak egiteko nahiz prestakuntza-ekintzak gauzatzeko emandako dirulaguntza bi zatitan ordainduko da, haiek eskatu ondoren, honela:

a) Lehen ordainketa, onartutako dirulaguntza osoaren % 60koa, lehen prestakuntza-ekintza hasitakoan, 2021eko kredituaren kargura.

b) Bigarren ordainketa, guztizkoaren % 40raino, 2022ko konpromiso-kredituaren kargura, prestakuntza-jarduera amaitu ondoren eta lan-kontratu guztiak hasi eta 68 egun igaro ondoren.

2.- Egindako lan-kontratuetarako emandako dirulaguntza 2022ko aurrekontuaren kargura ordainduko da, honela:

a) Lehenengo ordainketa, % 60koa, dirulaguntza ematen den unean.

b) Bigarren ordainketa, ordaintzeke dagoen dirulaguntzaren gainerakoagatik, kontratua hasi eta 6 hilabeteko epea igaro ondoren, eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kontratatutako pertsonari alta eman zaiola egiaztatu ondoren.

Ordainketa aurreratuen zenbatekoa, banaka edo aurreko ordainketekin batuta, 180.303,63 eurotik gorakoa bada, dirulaguntzaren onuradun den erakundeak Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan aurkeztu beharko du, dagokion ordainketaren aurretik, Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusian zenbateko aurreratua estaltzeko bermea, abala edo fidantza eratu izanaren frogagiria.

Nori dago zuzenduta


Enpresak

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan lantokia duten enpresak, haien forma juridikoa edozein dela ere, kontratatzeko konpromisoa dakarten prestakuntza-ekintzak egiteko.

Prestakuntza-zentroak

Eskakizunak:

  • Lanbide Heziketako erakundeen dagokion erregistroan inskribatutako edo-eta akreditatutako prestakuntza-erakunde publiko edo pribatuak.

Betekizunak

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: ? Sexua dela-eta diskriminatzeagatik zigorren bat jaso izana, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eraginkorrerako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoak ezarritakoaren arabera.

  • Eskatzaileak ez izatea zigor- edo administrazio-zehapenik, dirulaguntzak edo laguntza publikoak eskuratzeko aukerarik gabe uzten duenik, eta ez izatea horretarako ezgaitzen duen lege debekurik, honako hauengatik gertatutakoak barnean direla: Abuztuaren 4ko 5/2000 Legegintzako Errege Dekretuak onarturiko Lan-arloko arau-hausteei eta zehapenei buruzko Legearen testu bateginak 46.1.b) eta 46.bis.1.b) artikuluetan xedatutako zehapen osagarri batek hala ezartzen badu.

  • Deialdi honen barruan diruz lagundutako jarduerak egiteko, proiektuaren kostua baino zenbateko handiagoko dirulaguntzarik ez jasotzea.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean edukitzea.

  • Behar diren baliabide pertsonalak eta materialak izatea.

  • Egunean izan behar dituzte zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak.

  • Dirulaguntzen arloan ordaindu gabeko itzultze-obligaziorik ez izatea.

  • Eskabide bakarra aurkeztuko da hura osatzen duten prestakuntza-ekintzak egiteko eta merkatua aztertzeko nahiz bertako partaidetza sustatzeko jarduerak egiteko dirulaguntzak eskatzen direneko prestakuntza- eta kontratazio-proiektu bakoitzeko. Eskabide honekin batera, 8. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatzeko, irizpide horiek egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da, salbu eta eskabidean bertan jasotakoak edo Lanbidek (2021eko Lanbideren orientazio-erakunde laguntzailea) egiazta ditzakeenak. Kasuan kasuko erakundeak 11/2014 Dekretuan araututako Emakunderen bereizgarria duela egiaztatzeko, Emakunderen erakunde laguntzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

  • Prestakuntza-ekintzak egiteagatik dirulaguntzarik ezin izango du hartu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak diruz lagundutako prestakuntza-ekintzaren batean eskuratutako kontratazio-konpromisoen % 70 baino gehiago urratu duen enpresak edo erakundeak, aurreko hiru ekitaldietako kontratazio-konpromisodun prestakuntzarako dirulaguntza-deialdiren batean, ez eta deialdi horietan prestakuntza hasi zuten ikasleen % 30 kontratatzea lortu ez duten erakundeek ere, prestakuntza utzi edo gainditu dutenetz gorabehera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Herritarrei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a la Ciudadanía 945 160 600 (Informazio orokorra / Información general)

Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua / Servicio de Atención a Entidades y Empresas 945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1113702

Eskabidea


Diru-laguntzaren eskaerarekin batera, dokumentazio hau aurkeztu beharko da: 

8. artikuluan aurreikusitako balorazio-irizpideak aplikatzeko, irizpide horiek egiaztatzen dituen dokumentazioa aurkeztu beharko da, salbu eta eskabidean bertan jasotakoak edo Lanbidek (2021eko Lanbideren orientazio-erakunde laguntzailea) egiazta ditzakeenak. Kasuan kasuko erakundeak 11/2014 Dekretuan araututako Emakunderen bereizgarria duela egiaztatzeko, Emakunderen erakunde laguntzailearen ziurtagiria aurkeztu beharko du.

Proiektuaren eskatzailea formakuntza erakundea denean, formakuntza ekintza amaitu baino hilabete lehenago, kontratatzaile izango diren enpresen konpromezua aurkeztu beharko du, eskarian gehitutako erantzukizunpeko adierazpenez.

 


Sisteman sartu - Dirulaguntza eskatu
Sisteman sartzeko, erabiltzaileak aktibatu behar du "Formakuntza aplikazio LAN-F botoia".
Hasierako pantailan, erabiltzaileak enpresaren NIFa, edo dokumentuaren zenbakia, pasahitza… idatzi behar du.
Aplikazioan sartu eta gero, laguntza honetan eskaerak eta jarduketak egin ahalko dira.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Eskabideak ebazteko eta jakinarazteko epea gehienez 6 hilekoa izango da, eskaera Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren erregistroan sartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Beste tramite batzuk