Malgutze-neurri hauek hartzen dira GAUZATU-INDUSTRIA, GAUZATU-KANPOKO EZARPENAK, INDARTU, BIDERATU, BIDERATU BERRIA eta BIDERATU COVID-19 programen esparruan: itzulketak geroratzea eta inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak luzatzea.
[Malgutze-neurriak 2021]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Malgutze-neurriak hartzea itzulketak geroratzeko datei eta inbertsioak eta egiteko eta enplegua sortzeko egikaritze-epeak luzatzeari dagokionez, Gauzatu Industria, Gauzatu-Kanpoko ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu COVID-19 programen enpresa onuradunek likidezia- eta kaudimen-tentsiorik ez izateko.
Geroratze hauek aurreikusten dira:
- Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak geroratzeko jarduketak.
- Inbertsioa egiteko eta enplegua sortzeko aldiaren luzapen-jarduketak.
Prestazio ekonomikoa
Laguntza-modalitateak
- Itzulketen egutegia aldatzea:
- Atzeratzea 2021eko uztaileko eta 2022ko otsaileko kuoten itzulketa, eta hurrengo itzulketen egutegia egokitzea, agindu hau indarrean jartzen denetik aurrera. (Gauzatu Industria, Bideratu eta Bideratu Berria programak).
- 2022ko otsaileko kuotaren itzulketa atzeratzea eta hurrengo itzulketen egutegia egokitzea, agindu hau indarrean sartzen denetik aurrera. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
- Kuoten borondatezko itzulketak hasteari buruzko programa arautzen duen Aginduan ezarritakoari dagokionez, urtebeteko gabezia gehigarria proposatzea (Bideratu Covid-19 programa).
- Inbertsioa eta enplegua egiteko aldia luzatzea:
- Inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldian 6 hilabetera arteko geroratze gehigarri bat eman ahal izango da, hura amaitzen den egunetik aurrera, ohiko luzapena barne, halakorik balego. (Gauzatu-Industria e Indartu programak).
- 2022ko abenduaren 31ra arteko geroratzea eman ahal izango da, hargatik eragotzi gabe geroago luzapenak onartzea, kasuan kasuko laguntzak ematea arautzen duten xedapenen arabera eman litezkeenak. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
- Hasieran ezarritako epea, 2020ko abenduaren 31 artekoa, gehienez ere 24 hilabetez geroratu ahal izango da, enplegu-sorreraren helburua betetzeko, bai eta arauan eskatzen diren eta planean jasota dauden neurriak betetzeko ere. Exekuzio-epe berria, gehienez ere, 2022ko abenduaren 31ra arte luzatuko da. (Bideratu Covid-19 programa).
Laguntza mota
Laguntza itzulgarriei dagozkien itzulketa-kuotak geroratzeko edo inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko aldia luzatzeko, enpresa eskatzaileek, betiere laguntza emateko ebazpenean eta luzapenetan (kasua bada) hasieran aurreikusitako epeak amaitu baino lehen, kuotak itzultzeko epeak eta inbertsioak egiteko eta enplegua sortzeko epeak aldatzeko eskaera aurkeztu ahal izango dute, deialdia edozein dela ere, eta dirulaguntza eman zuen organoak berariaz onetsi beharko du eskaera hori.
- Itzulketen egutegia aldatzea, helburu hauekin
- Atzeratu egiten dira 2021eko uztaileko eta 2022ko otsaileko kuoten itzulketak, diru-laguntza ematerakoan ezarritako egutegiaren amaieran, edo luzapenen amaieran, halakorik balego. (Gauzatu-Industria, Indartu, Bideratu eta Bideratu Berria programak).
- 2022ko otsaileko kuotaren itzulketak atzeratu egiten dira, diru-laguntza emateko egutegian ezarritako aldiaren amaierara, edo luzapenen amaierara, luzapenik balego. (Gauzatu-Kanpo ezarpenak programa).
- Urtebeteko gabealdi gehigarria; itzulketak 2023an hasi eta 2027an amaituko dira. (Bideratu Covid-19 programa).
- Inbertsioaren eta enpleguaren luzapenak: inbertsioaren eta enplegua sortzeko edo mantentzeko aldia luzatu ahal izango da, betiere emakidari lotutako egikaritze-fasea, ohiko luzapena barne, halakorik balego, amaitu gabe badago.

Nori dago zuzenduta
Enpresak
Betekizunak
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Erakunde onuradunak
Programen enpresa onuradunak:
- Gauzatu-Industria, oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzeko eta garatzeko laguntza itzulgarriak ematen dituena.
- Bideratu eta Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Bideratu Covid, COVID-19aren inpaktu ekonomikoaren eraginez krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Indartu, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk ere bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena, lehiakortasuna hobetzera eta garapen ekonomikora bideratutako ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.
- Era berean, EAEko enpresak atzerrian ezartzea sortzeko eta garatzeko laguntza itzulgarrien Gauzatu-Kanpoko ezarpenak programaren esparruan, agindu honen 3. artikuluko neurriak hartuko dira kontuan 2019ko eta aurreko ekitaldietako deialdien enpresa onuradunen kasuan.
Erakunde baztertuak
Ezin izango da malgutasun-neurririk baimendu honako kasu hauetan:
- Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpo ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu Covid-19 programei atxikitako onuradunek ez dituztela egunean Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. Organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori, zuzenean, elkarreragingarritasun-bideen bidez, salbu eta eskatzaileak horren aurka egiten badu eskabidean; kasu horretan, eskabidea egitean dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu bere kontura.
- Halaber, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez badituzte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Industria Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
EUSKO JAURLARITZA - Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Saila
Industriaren eta Energia Trantsizioaren Zuzendaritzak
Donostia-San Sebastian, 1 kalea
01010 Vitoria-Gasteiz
Telefonoa: 945 01 82 63, Helbide elektronikoa: d-industria@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 99 49, Helbide elektronikoa: ro-murillas@euskadi.eus
Telefonoa: 945 01 82 14, Helbide elektronikoa: agus-garcia@euskadi.eus
ENPRESA-GARAPENERAKO EUSKAL AGENTZIA (SPRI)
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 040
Helbide elektronikoa: icuetara@spri.eus
Helbide elektronikoa: maguirrezabal@spri.eus
BTI- NAZIOATEKOTZE EUSKAL AGENTZIA
Urkixo zumarkalea 36, Bizkaia Plaza eraikina, 4. solairua
48011 Bilbao
Telefonoa: 944 037 178
Helbide elektronikoa: iarruabarrena@basquetrade.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskaerak aurkezteko epea deialdirako ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo eguneko 09:00etan hasiko da eta 2020ko irailaren 25eko 12:00etan amaituko da.
Ez dira onartuko dagokion erregistroan emandako sarrera eskabideak aurkezteko epearen azken eguneko 12:00ak baino beranduagoko sarrera daukaten eskabideak.
Eskaera Telematikoa
2017-2020ko deialdiei loturiko eskabideak, bitarteko elektronikoen bidez egingo dira.
2012-2016ko deialdiei loturiko eskabideak, deialdi bakoitzean aipatzen den erakundeari helaraziko zaizkio bide elektronikoz.
Gauzatu- Industria programaren itzulketak geroratzeko eskaerak helbide elektroniko hauetara bideratuko dira:
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumeneko sailburuaren 2021eko ekainaren 2ko Aginduaren 4. artikuluan arautzen da.
Bete behar den eskabidean, pertsona edo erakunde eskatzailearen sinadura aitortuaz gain, dokumentazio gehigarri hau aurkeztu beharko da:
- Laguntza itzulgarrien itzulketa-kuotak geroratzeko:
- Covid-19k eragindako krisiaren ondorioz hurrengo mugaegunean laguntza itzulgarria itzultzeko zailtasunak dituela justifikan duen memoria.
- Egoera-balantzea eta ustiapen-kontua, eskaeraren aurreko hilaren amaierakoa.
- Azalpen-memoria kualitatiboa eta kuantitatiboa, 19-Covid-eko krisiak eragindako afekzioari buruzkoa, balorazio ekonomikoa eta finantzarioa barne.
- Datozen hilabeteetarako aurreikusitako jarduera-plana, ondorio horiek arintzeko.
- 2020ko ekitaldiko urteko kontu ikuskatuak edo sozietateen gaineko zerga.
- Inbertsioa egiteko eta enplegua sortzeko aldia luzatzeko:
- Egindako inbertsioen justifikazio-memoria. Bertan, gutxienez, egindako inbertsioak eta gastuak eta egiteko daudenak jasotzen dituen taula bat jasoko da. Era berean, eskaera egin arte enpleguak izan duen bilakaera jasoko da (ABEEE bat aplikatu bada, erantsi dokumentazioa), eta sexuaren arabera banakatu beharko da.
- Laguntza emateko ebazpenean ezarritako aldian inbertsioaren eta enpleguaren baldintzak betetzeko dituzten zailtasunen memoria xehatua.
-
Enpresa onuradunak eta baztertuak
Erakunde onuradunak
Programen enpresa onuradunak:
- Gauzatu-Industria, oinarri teknologikoa duten edota berritzaileak diren ETEak sortzeko eta garatzeko laguntza itzulgarriak ematen dituena.
- Bideratu eta Bideratu Berria, krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Bideratu Covid, COVID-19aren inpaktu ekonomikoaren eraginez krisian dauden enpresak berregituratzeko eta bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena.
- Indartu, Nerbioi itsasadarraren ezkerraldea eta Oiartzualdea, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko urteko batezbestekoaren % 20tik gorako langabezia-tasa duten beste udalerri batzuk ere bultzatzeko laguntzak ezartzen dituena, lehiakortasuna hobetzera eta garapen ekonomikora bideratutako ekoizpen-inbertsioak egiten dituzten enpresentzat.
- Era berean, EAEko enpresak atzerrian ezartzea sortzeko eta garatzeko laguntza itzulgarrien Gauzatu-Kanpoko ezarpenak programaren esparruan, agindu honen 3. artikuluko neurriak hartuko dira kontuan 2019ko eta aurreko ekitaldietako deialdien enpresa onuradunen kasuan.
Erakunde baztertuak
Ezin izango da malgutasun-neurririk baimendu honako kasu hauetan:
- Gauzatu-Industria, Gauzatu-Kanpo ezarpenak, Indartu, Bideratu, Bideratu Berria eta Bideratu Covid-19 programei atxikitako onuradunek ez dituztela egunean Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak. Organo kudeatzaileak egiaztatuko du hori, zuzenean, elkarreragingarritasun-bideen bidez, salbu eta eskatzaileak horren aurka egiten badu eskabidean; kasu horretan, eskabidea egitean dagozkion ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu bere kontura.
- Halaber, diru-laguntzak itzultzeko betebeharrak egunean ez badituzte.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
1 hilabete, geroratzeko eskaera aurkezten denetik. Eskatutako eskaera bat ebazteke egonik itzulketa-epea amaitzen bada, aipatutako epea eten egingo da dagokion ebazpena eman arte.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak