Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Lehiatu Berria 2021 - Nekazaritzako, elikagaigintzako eta arrantza eta akuikulturatik eratorritako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzak

[Lehiatu Berria 2021]

Deskribapena


Xedea

Ekoizleen sektorearen lehiakortasuna areagotzea, sektore horrek elikagaien katean duen zeregina indartzea, eta nekazaritzako elikagaien industriaren garapena bultzatzea.

Lehiatu Berria programak hainbat laguntza bide aurreikusten ditu:

1. Nekazaritzako produktuen eraldaketan, komertzializazioan edo garapenean inbertsioak egiteko laguntzak.

2. Basogintzako produktuen eraldaketara eta komertzializaziora bideratutako inbertsioak egiteko laguntzak.

3. Arrantzako eta akuikulturako produktuen eraldaketan eta komertzializazioan inbertsioak egiteko laguntzak

4. Beste ataletan sartu ezin diren nekazaritzako eta elikagaigintzako industrietan inbertsioak egiteko laguntzak.

Aurrekontuko zuzkidura

17.480.000 €

Prestazio ekonomikoa

2021-2022 ekitaldirako, 17.480.000,00 euro bideratuko dira Lehiatu Berria 2021 programaren deialdian aurreikusitako laguntzak finantzatzeko. Zenbateko hori Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura finantzatuko da II. eta III. kapituluen kasuan, eta Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura IV. kapituluaren kasuan. V. kapituluaren kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura soilik finantzatuko da. Funtsak honela banatuko dira:

A) Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura, finantzaketa 11.125.000 eurokoa izango da, eta honela banatuko da:

1. II. kapituluko laguntzetarako, 2.438.679,25 euro erabiliko dira. 1.585.141,51 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 853.537,74 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapituluko laguntzetarako, 3.234.150,94 euro erabiliko dira. 1.072.198,11 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 2.161.952,83 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

3. 2.500.000 euro erabiliko dira IV. kapituluko laguntzak finantzatzeko. Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren eta Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da zenbateko hori, eta honela banatuko da:

a) 625.000 euro, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura; 125.000 euro 2021. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, 2022. urteko konpromiso-kredituari.

b) 1.875.000 euro, Europako Itsas eta Arrantza Funtsaren kontura; 375.000 euro 2021. urteko ordainketa-kredituari dagozkio, eta 1.500.000 euro, 2022. urteko konpromiso-kredituari.

4. 4.827.169,81 euro erabiliko dira V. kapituluko laguntzak finantzatzeko. 642.660,38 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 4.184.509,43 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

B) Landa Garapenerako Europako Nekazaritza Funtsaren kontura, 4.480.000,00 euro; horietatik:

1. II. kapituluko laguntzetarako, 2.750.000,00 euro erabiliko dira. 1.787.500,00 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 962.500,00 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

2. III. kapituluko laguntzetarako, 1.730.000,00 euro erabiliko dira. 1.124.500,00 euro 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio, eta, 605.500,00 euro, 2022. urterako konpromiso-kredituari.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin behar da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez.

Nori dago zuzenduta


Nekazaritzako produktuak eraldatzeko, merkaturatzeko eta garatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridikoak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun: batetik, nekazariak eta nekazari elkarteak eta, bestetik, ekoiztegia EAEn duten nekazaritza-kooperatibak eta nekazaritzako elikagaien enpresak; betiere, Tratatuaren I. eranskinak aipatzen dituen nekazaritzako produktuak eraldatzen, garatzen edo merkaturatzen badituzte eta proiektuak aukeratzeko baldintzak betetzen badituzte.

Basogintzako produktuak eraldatzeko, mobilizatzeko eta merkaturatzeko inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko laguntzen onuradunak

Arrantzako eta akuikulturako produktuak eraldatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Kontserbak, Erdikontserbak, Araztegiak, itsas haztegiak eta haztegiak, Gazituak, ketuak, aurrez aurrekozinatutako arrainak, Aurregosiak, Azpiproduktuen tratamendua eta eraldaketa, Arraina oinarri duten produktuen prestakuntza (saltsak, arrain-suzedaneoak, etab.)

Arrantzako eta akuikulturako produktuak merkaturatzeko sektorearen barruan, azpisektore hauetakoren batekoak izan beharko dute onuradunek: Handizkariak jatorrian, euren produktuak, batez ere, euskal portuetan deskargatzen dituztenak (biltegiratzea hozkailuak ez direnetan, hozkailuan biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.), Destinoko handizkariak (hozkailurik gabeko biltegiratzea, hotzeko biltegiratzea, izozte biltegiratzea, etab.)

Onuradun izateko, mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioarekin bat, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

 

Euskal autonomia erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-industrietan bestelako inbertsioak egiteko laguntzen onuradunak

Pertsona fisiko eta juridiko pribatuak izan ahalko dira kapitulu honek arautzen dituen laguntzen onuradun; betiere, kapituluak berak diruz laguntzeko modukotzat hartzen duen jardueraren batean badihardute eta agindu honek xedatzen duena betetzen badute.

Onuradun izateko, Batzordearen ekainaren 25eko 702/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinarekin eta 1388/2914 Erregelamenduaren I. eranskinarekin bat —mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Batzordearen maiatzaren 6ko 2003/361/EE Gomendioa iraultzen dute 702/2014 (EB) Erregelamenduak eta 1388/2914 Erregelamenduak—, mikroenpresa edo enpresa txiki edo ertaina izan beharko dute pertsonek.

Lehiatu Berria laguntzaren onuradunen BETEBEHARRAK

Onuradunak behartuta daude 2020ko martxoaren 31koa, Ekonomiaren Garapeneko eta Azpiegituretako sailburuaren 2020ko Aginduan jasotako betebeharrak betetzera, eta Bereziki, aipaturiko Aginduaren 13. eta 15. oinarrietan ezarritako betebeharrak bete behar dira:
(Legezko baliozkotzerik gabeko laburpena)

- Dirulaguntzak jasotzeko Estatuko eta Erkidegoko arauak betetzea

- NEIEn alta egotea edo, establezimendu berria bada, laguntzaren azken ordainketa eskatu aurretik erregistratuta egotea.

- Diruz lagundutako jardueren kontabilitate bereizia edo erraz identifika daitezkeen kode espezifikoak eramatea.

- Jasotako funtsen aplikazioa justifikatzen duten agiriak gordetzeko, dokumentu elektronikoak barne, gutxienez 5 urtez, azken ordainketa jasotzen denetik zenbatzen hasita.

- Ekonomiaren Garapen, Iraunkortasun eta Ingurumen Sailak, bai eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak eta Herri Kontuen Euskal Epaitegiak ere, jasotako laguntzak zertarako erabili diren eta laguntzen xedeak bete diren fiskalizatzeko eginkizunetan dihardutenean, beharrezkotzat jotzen dituzten kontrolak egitean informazioa emateko betebeharra.

- Finantzaketaren izaera publikoari buruzko informazioa eta publizitatea ematea.

- Gutxienez, hornitzaileen hiru eskaintza desberdin eta independente aurkeztea eskatutako inbertsio guztietarako (kostuak moderatzeko irizpidea).

- Diruz lagundutako inbertsioa ebazpenean eta, hala badagokio, luzapen-ebazpenean ebazpenean ezarritako epean gauzatzea.

- Diru-laguntza eskatu den xede zehatzerako erabiltzea.

- Helburu bererako beste diru-laguntza edo laguntza batzuk lortuz gero, horren berri idatziz. Jakinaraztea.

- Jasotako diru-laguntzaren edozein zirkunstantziaren aldaketa idatziz jakinaraztea.

- Proiektuak baloratzeko kontuan hartu diren balorazio-irizpideei, laguntzaren azken ordainketaren ondorengo 5 urteetan gutxienez,, mantendu.

- Dirulaguntza kobratzeko beharrezkoak diren baldintzak eta justifikazioak betetzea.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Landa Garapenerako Nekazaritzaren Europako Funtsa (LGENF)
  • Itsas eta Arrantza Europako Funtsa (IAEF)

Kontaktu-informazioa


Eduardo Castillo Díaz
Tfnoa: 945 01 96 51
E-maila: e-castillo@euskadi.eus

José Ignacio Ruiz Orive
Tfnoa: 945 01 96 45
E-maila: ji-ruiz@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0034205

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Bete eta eskabidearekin batera bidali, erantsitako dokumentazio gisa.

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAAn argitaratzen denetik 6 hilabeteko epea

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk