Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

Leader programa 2021 - Besteren konturako kontrataziorako laguntzak

[LEADER besteren konturako kontratazioa 2021]

Deskribapena

Xedea

Besteren konturako langile langabeen kontratazioa laguntzea, hala beren jarduerak dibertsifikatzen dituzten ustiategietan nola mikro-enpresetan, enpresa txikietan eta ertainetan, bai eta pertsona bat kontratatzen duten autonomoen kasuan ere, Leader eremuetan lanpostuak sortzeko eta horrela landa-eremuko biztanleria mantentzen edo handitzen laguntzeko.

"Lanpostuak sortzea" honela ulertuko da: establezimenduko lanpostu kopuru garbia handitzea aurreko urteko batez besteko kopuruaren aldean. Hortaz, kontuan hartutako epealdian sortutako ustezko lanpostu kopuruari epealdi horretan bertan deuseztatutakoak kendu beharko zaizkio.

Aurrekontuko zuzkidura

45.000 €

Nori dago zuzenduta

Besteren kontura kontratatzeko laguntzen onuradunak - LEADER programa

a) Leader eremuan, beren jarduerak nekazaritzakoak ez diren eremuetara dibertsifikatzen dituzten nekazariak (pertsona fisikoak edo juridikoak), betiere lanbide nagusia nekazaritza badute. Pertsona juridiko batek nagusiki nekazaritzan jarduten duela ulertuko da, baldin eta bazkideen % 50 nagusiki nekazaritzat jo badaitezke. Sozietateak badira –forma juridikoa sozietate zibila bada salbu–, adierazitakoaz gainera, bazkideen partaidetzek edo akzioek izendunak izan beharko dute.

b) Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresak eta enpresa txiki eta ertainak, Europako Batzordearen 2003ko maiatzaren 6ko Gomendioaren definizioa erabiliz.

c) Pertsona fisikoak.

Eskakizunak:

  • Dibertsifikatu egiten duten nekazariek (fisikoak edo juridikoak) Euskal Autonomia Erkidegoko Leader eremu batean egon beharko dute. Bere jardueraren dibertsifikazioa Leader eremuan egingo da. Kontratatutako pertsonak dibertsifikatutako jardueran egin beharko du lan, inolaz ere ez ustiaketan.
  • Nekazaritzakoak ez diren mikro-enpresek, enpresa txikiek eta ertainek Leader eremuetan egin beharko dute beren jarduera. Berdin du egoitza soziala non dagoen, Leader eremuan dirulaguntzaren xede den jarduera ekonomikoari lotuta dagoen egoitza fisiko bat dagoenean (lantegia, fabrika...) eta kontratatutako pertsonak bertan lan egiten duenean izan ezik. Kasu horretan, pertsona juridikoari egoitza soziala Leader eremuan izateko eskatuko zaio.
  • Neurriaren onuradun diren pertsona fisikoek Leader eremuan bizi behar dute eta bertan egon behar dute erroldatuta.

Erakundeak

Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa

1. Landa Garapenerako Tokiko Ekintzako Taldea - MENDINET

Eskabide presentzialak hartzeko ordutegia: astelehenetik ostiralera 08:00etatik 15:00ra.

Idazkaritza Teknikoa: Jon Vitorica

Telefonoa: 945 410 309

E-maila: mendinet@mendinet.org

Landa Garapeneko Elkarteak ArabanBizkaian eta Gipuzkoan, proiektua garatuko den eskualdearen arabera.

2. Landaren eta Itsasertzaren Garapen eta Europar Politika Zuzendaritza

Arantxa Peña

Telefonoa: 945 016 308

E-maila: a-pena@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1050920

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak

Ebazteko epea

EHAAn deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik hasita sei hilabeteko epean.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"

Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Proiektuak burutzeko epea luzatzeko eskabidea

Amaitzeko epearen luzapena eman ahal izango da baldin eta erakunde onuradunari egotzi ezin zaizkion arrazoiak badira (behar bezala frogatu beharko dira). Beraz, luzapenaren eskaeran argi agertu behar dira arrazoi horiek zeintzuk diren eta, behar izanez gero, frogatzeko dagozkion agiriak ere eman beharko dira. Luzapenaren eskaera inbertsioa eta/edo gastua amaitzeko mugaeguna baino 30 egun natural lehenago aurkeztu behar da.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Aurkeztutako proiektuaren aldaketak jakinaraztea

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Justifikazioa eta dokumentazio aurkeztea

Beste tramite batzuk