Euskara-planak 2021
[LanHitz 2021]
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
EAEn sektore pribatuan dauden lantokietan euskararen erabilera eta presentzia areagotzea.
Aurrekontuko zuzkidura
2.000.000Prestazio ekonomikoa
Proiektu bakoitzari dagokion dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskatutako kopuruaren arazketa egingo da, 18. artikuluak zehaztutako mugak aplikatuta. Proiektu bakoitzak lortutako puntuazioa ehuneko bihurtuko da (adib.: 50 puntu = %50) eta ehuneko hori aplikatuko zaio eskaera araztu ondoren geratzen den kopuruari.
Emango diren dirulaguntzen gehieneko zenbatekoa aurrekontu araztuaren gaineko % 60koa izango da. Halaber, eskatzaileei ezingo zaie eskatu baino gehiago esleitu.
Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak pertsona edo entitate eskatzailearen proposamena bertan behera utziko du 40 (berrogei) puntu baino gutxiago jasotzen dituzten jardueren kasuan, edota balorazio-batzordeak esleipen-proposamena prestatu ondoren, pertsona edo entitate jakin bati esleitu behar zaion diru-kopurua guztira mila (1.000) euro baino gutxiago bada.
Programa honetara lehen aldiz aurkezten diren entitateek edo aurkeztu eta inoiz dirulaguntzarik eskuratu ez, dagokien dirulaguntzaz gain, 3.000 eurorainoko gehigarria izango dute.
HPSren dirulaguntza 12 urtetik gora jaso duten pertsona edo entitate bakoitzak gehienez ere 25.000 euro jaso ahal izango ditu, eta gainontzekoek, 35.000 euro.
Nolanahi ere, hasierako kalkuluen emaitzen kopurua deialdiaren diru-zuzkidura baino handiagoa bada, entitateek jaso beharreko dirulaguntza kopurua hainbanatu egingo da proportzioan, deialdiaren aurrekontu baliabideetara egokitzeko.
Ordainketa-modua:
Esleitutako dirulaguntzen ordainketak bi zatitan egingo dira:
a) Lehenengo ordainketan dirulaguntza osoaren ehuneko hirurogeita bost (%65) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean.
b) Bigarren ordainketan, hala badagokio, gainerako ehuneko hogeita hamabosta (%35) ordainduko da, dirulaguntza onartutzat ematen den egunean hasi eta bi (2) hilabeteko epean. Bigarren ordainketa 2022ko aurrekontuen kontura egingo da.

Nori dago zuzenduta
Pertsona fisikoak
Eskakizunak:
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.

Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea

Pertsona juridiko pribatuak
Pertsona juridiko pribatuak:
- Jarduera ekonomikoren bat egiten du
- Gaitasun juridiko eta jarduteko gaitasun osoa dauka
- Legez eratuta dago, indarrean dagoen legediarekin bat etorriz.
Betekizunak
-
Plana entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta
Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana eskabidean erantzukizunpeko adierazpenari dagokion atala betez.
-
Urteko kudeaketa-plana zuzen bete eta aurkeztu behar da.
Eskabidearekin batera, entitateak urteko kudeaketa-plana aurkeztu behar du ezinbestean. Plana garatzeko ekintzek 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.
Pertsona edo entitate eskatzaileek Erreferentzia Marko Estandarra ereduaren arabera (EME aurrerantzean) osatutako kudeaketa-plana. Horretarako, "Hizketa" aplikazioa erabiliko dute.
Plan guztiek EMEren lehen mailako 6. elementua (kudeaketa-sistema) eta beste bi elementu jorratu behar dituzte gutxienez:
- "Plan Estrategikoa" atalean 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera eta urteko planerako helburuak zehaztu beharko dituzte
- "Kudeaketa-planak" atalean helburu horiek lortzeko aurreikusitako ekintzak deskribatuko dituzte.
EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/
-
Euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar du.
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Adierazle-sistema zuzen bete eta aurkeztu behar da
Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sistema egoki aurkeztu beharko du: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak finkatutako adierazle-sorta (ikus "Adierazle-sorta" izeneko formularioa) ahalik eta zehatzen beteta eta datuak beti sexuaren arabera emanda. Egindako neurketaren emaitzak 2020ko azken hiru hilabeteetakoak edo 2021ekoak izan beharko dira.
-
Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40 izatea

Araudian ezarritako baldintzak betetzea.
Eskatzaileek, onuradun izateko, araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
- Jarduera ekonomikoa gauzatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko pribatu izanik, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta legalki eratuta egotea indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Dagokion erregistroan izena emanda egotea. Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta inprimakia aurkeztu beharko du.
- EAEn egoitza izatea.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
- Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitateak.
- Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak, trebakuntza, besteak beste.
- EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.
- Krisialdian dauden enpresak.
- Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.
- Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza PolitikaSaileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2021ean edo 2021erako beste bideren batetik diruz lagundutako jarduerak.
- Fundazio publikoak.
Horiez gain, araudian zehaztutako honako baldintza hauek bete behar dira:
EAEko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie dirulaguntzarik eman, ezta ordaindu ere.
- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten
legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuta dagoenik. - Eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan alta emanda izan beharko dute.
- Onuradunak egunean egon beharko du zerga-zorren ordainketan eta Gizarte Segurantzarekikoan.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza > Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritza
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Hizkuntza Politikarako Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzarekin harremanetan jartzeko:
Helbide elektronikoa: lanhitz@euskadi.eus
Telefono bidez:
- Edurne Pérez de San Román (945 018105)
- Alberto Telleria (945 018115)
- Ander Alonso (945 019487)
- Ainhoa Delgado (945 018105)
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0096109Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- 2021eko kudeaketa-plana
-
Eskabidearekin batera, entitateak urteko kudeaketa-plana aurkeztu behar du ezinbestean. Plana garatzeko ekintzek 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.
Pertsona edo entitate eskatzaileek Erreferentzia Marko Estandarra ereduaren arabera (EME aurrerantzean) osatutako kudeaketa-plana. Horretarako, "Hizketa" aplikazioa erabiliko dute.
Plan guztiek EMEren lehen mailako 6. elementua (kudeaketa-sistema) eta beste bi elementu jorratu behar dituzte gutxienez:
- "Plan Estrategikoa" atalean 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera eta urteko planerako helburuak zehaztu beharko dituzte
- "Kudeaketa-planak" atalean helburu horiek lortzeko aurreikusitako ekintzak deskribatuko dituzte.
EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/
- Adierazle-sorta
-
Plana entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorenak onartuta
Entitate eskatzailearen aginte exekutibo gorena duen organoak onartu behar du urteko kudeaketa-plana eskabidean erantzukizunpeko adierazpenari dagokion atala betez.
-
Urteko kudeaketa-plana zuzen bete eta aurkeztu behar da.
Eskabidearekin batera, entitateak urteko kudeaketa-plana aurkeztu behar du ezinbestean. Plana garatzeko ekintzek 2021eko urtarrilaren 1etik urte bereko abenduaren 31ra bitartean egindakoak izan behar dute.
Pertsona edo entitate eskatzaileek Erreferentzia Marko Estandarra ereduaren arabera (EME aurrerantzean) osatutako kudeaketa-plana. Horretarako, "Hizketa" aplikazioa erabiliko dute.
Plan guztiek EMEren lehen mailako 6. elementua (kudeaketa-sistema) eta beste bi elementu jorratu behar dituzte gutxienez:
- "Plan Estrategikoa" atalean 3. mailako osagai guztien hizkuntza-egoera eta urteko planerako helburuak zehaztu beharko dituzte
- "Kudeaketa-planak" atalean helburu horiek lortzeko aurreikusitako ekintzak deskribatuko dituzte.
EMEri buruzko zehaztapenak honako helbide honetan aurki daitezke: http://www.euskadi.eus/errefrentzia-marko-estandarra-eme/web01-a2sekpri/eu/
-
Euskara-koordinatzailea edota euskara-batzordea izan behar du.
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Adierazle-sistema zuzen bete eta aurkeztu behar da
Pertsona edo entitate eskatzaileak adierazle-sistema egoki aurkeztu beharko du: Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzak finkatutako adierazle-sorta (ikus "Adierazle-sorta" izeneko formularioa) ahalik eta zehatzen beteta eta datuak beti sexuaren arabera emanda. Egindako neurketaren emaitzak 2020ko azken hiru hilabeteetakoak edo 2021ekoak izan beharko dira.
-
Proiektuaren auto-finantzazioa gutxienez % 40 izatea
Baldintza honi dagokion informazioa eskabidean emango da.
-
Araudian ezarritako baldintzak betetzea.
Eskatzaileek, onuradun izateko, araudian ezarritako baldintzak bete behar dituzte:
- Jarduera ekonomikoa gauzatzen duen edozein pertsona fisiko edo juridiko pribatu izanik, gaitasun juridiko osoa eta jarduteko gaitasun osoa izatea eta legalki eratuta egotea indarrean dagoen araudiaren arabera.
- Dagokion erregistroan izena emanda egotea. Erregistratuta egon ezean, edo Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi izanez gero, hirugarrenaren datuen alta inprimakia aurkeztu beharko du.
- EAEn egoitza izatea.
Deialdi honetatik kanpo geratuko dira:
- Herri administrazio batek edo gehiagok jarritako kapitala denetara entitatearen kapital sozial osoaren erdia baino gehiago duten entitateak.
- Euskara-zerbitzuak eskaintzen dituzten entitateak: euskalduntzea, alfabetatzea, hizkuntza-kudeaketaren inguruko aholkularitza, itzulpenak, trebakuntza, besteak beste.
- EAEko unibertsitatez kanpoko ikastetxeak eta haien fundazioak.
- Krisialdian dauden enpresak.
- Europar Batasunak dirulaguntza bat ilegal eta merkatu komunarekin bateraezin gisa deklaratu duen aurretiazko erabaki baten ondoren, berreskuratze-agindu baten zain dauden enpresak.
- Laguntza-deialdi honetan sarbiderik izan arren, kanpoan utziko dira Eusko Jaurlaritzaren Kultura eta Hizkuntza PolitikaSaileko Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak 2021ean edo 2021erako beste bideren batetik diruz lagundutako jarduerak.
- Fundazio publikoak.
Horiez gain, araudian zehaztutako honako baldintza hauek bete behar dira:
EAEko administrazio orokorrak edo erakunde autonomiadunek ezaugarri bereko beste laguntza edo dirulaguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da onuradunei dirulaguntzak eman eta, kasua balitz, ordaindu ahal izateko. Halaber, itzulketa-prozedura horietatik eratorritako dirulaguntzak itzultzeko betebeharra bete ez dutenei ezin zaie dirulaguntzarik eman, ezta ordaindu ere.
- Laguntza-deialdi honetara ezin izango dira aurkeztu zigor eta administrazioaren arloan dirulaguntza publikoak jasotzeko debekurik dutenak, ezta laguntzak jasotzeko ezgaitzen dituzten
legezko debekuetan sartuta daudenak ere. Era berean, ezin izango da aurkeztu sexu arrazoiengatik diskriminaziorik egitearren zigortuta dagoenik. - Eskatzaileek Eusko Jaurlaritzaren Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenaren Erregistroan alta emanda izan beharko dute.
- Onuradunak egunean egon beharko du zerga-zorren ordainketan eta Gizarte Segurantzarekikoan.
- Eskatzailea pertsona fisikoa bada, Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda egon behar du.
-
Pertsona fisikoaren nortasuna egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Autonomoen Erregistroan edo dagokion elkargo profesionalean alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
-
Jarduera Ekonomikoen zerga-ordainketan alta emanda dagoela egiaztatzea
Eskatzailea pertsona fisikoa izanez gero, Administrazioak ofizioz kontsultatuko du eskatzailearen nortasuna, betiere eskatzaileak berariaz horretarako baimena ukatu ez badio.
Baimena ukatuz gero, dagokion dokumentazioa aurkeztu beharko du.
Ordezkari modura jokatzekotan, aldez aurretik Ordezkarien Erregistro Elektronikoan inskribatuta egotea beharrezkoa da. Ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra dauka pertsona edo entitate interesatuak.
- Hurrengo atalean esaten den dokumentazioa prestatu, pdf formatuan edo onartutako formaturen batean eskanerretik pasatu eta ordenagailuan gorde.
- Dagozkion formularioak bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu eta han honako lau pauso hauek agertuko dira:
- Eskaera bete
- Prestatutako dokumentu eta inprimakiak erantsi
- Eskaera sinatu
- Eskaera eta emandako dokumentazioa bidali
- Bidalketa egin denean, pantailan hartu-agiria erakusten da.
Oharra: Hiritarrek eskubidea dute ez aurkezteko jorratzen ari den prozeduran aplikatu beharreko arauek eskatzen ez dituzten dokumentuak edo ez aurkezteko prozeduran ari den Administrazioak dituen dokumentuak (39/2015 Legea, urriaren 1koa, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearena). Eskubide horretaz baliatzeko, eskabidearen "Aurretik emandako dokumentuak" atalean, emandako dokumentuen gaineko informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua eta gainontzeko izapideak Nire karpeta ataritik egingo dira.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Ebazpena Agindua Euskal herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasi eta sei hilabeteko epean interesdunei jakinaraziko zaie.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Laguntza onartzea
Deialdi honetan ez da derrigorrezkoa esleipena berariaz onartzea.
Diru-laguntza esleitu zaiola adieraziz bidalitako jakinarazpena jaso eta hamar (10) eguneko epean diru-laguntzaren eskatzaileak berariaz eta idatziz uko egin ezean, diru-laguntza onartutzat emango da.
Uko egin nahi izanez gero, izen bereko izapidearen barruan dagoen formularioa erabili.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpeta-en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Dirulaguntzaren onuradun orok diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikatu behar du ezinbestean Hizkuntza Ikerketa eta Koordinaziorako Zuzendaritzaren aurrean.
Dirulaguntza zuritzeko, gastuak 2021eko urtarrilaren 1a eta 2021eko abenduaren 31 bitartekoak izango dira, eta gastu horiei dagozkien ordainketa-agiriak 2021eko urtarrilaren 1etik aurreragokoak eta justifikazioa egiteko epea amaitu baino lehenagokoak.
Dirulaguntzaren justifikazioa egiteko azken eguna 2022ko martxoaren 31 izango da.
-
Formulario hau bete behar da diruz lagundutako plana gauzatzeko gastuen artean kontzeptu hauetakoren bat izanez gero: itzulpenak edo egokitzapenak (euskarara), softwarea euskaraz sortzea edo egokitzapenak egitea, trebakuntza orokorreko ikastaroak edo euskaraz egindako berariazko prestakuntza ikastaroak.
-
Hala dagokionean, Euskara-batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan. 15 MB-tik gorako
-
Hizketa aplikazioa osatu behar da. Bertan, Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera ekintza bakoitzean.
- Diruz lagundutako egitasmoaren gauzatzea justifikazioa
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakiak bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Hizketa aplikazioa osatu behar da: Euskararen Plan Estrategikoaren atalean amaierako egoera bete behar da eta, Kudeaketa-planaren atalean, ekintzaren amaierako egoera
ekintza bakoitzean.
Halaber, Euskara-batzordea izanez gero, batzordearen bileren akten kopia aurkeztu behar da euskarri informatikoan (tamaina handiko artxiboak helbide honetara bidaliko dira: lanhitz@euskadi.eus, besteak beste, honako hauek zehaztuz: data, partaideak (sexuaren arabera berezita), iraupena eta jorratutako gaiak.
Izapidea egiteko beharrezkoa da ziurtagiri elektronikoaren bidez identifikatzea.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak