Gazte langabeak euskal enpresetan kontratatzeko laguntzen deialdia onartzen duena. Erakunde laguntzaileentzako diru-laguntza. Lehen Aukera 2021.
[LAKOF 2021]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Titulua edo prestakuntza izanik beren tituluarekin lotutako lanetan esperientzia gutxi edo batere esperientziarik ez duten gazte langabeak euskal enpresetan edo bestelako erakundeetan kontratatzeko oinarriak ezartzea eta horretara bideratutako laguntzak arautzea, gazte horien enplegagarritasuna hobetzeko neurri gisa, lanbide-esperientzia lortuta eta haien laneratzea sendotuta.
Informazio gehiago
Aurrekontuko zuzkidura
153.846 eurosPrestazio ekonomikoa
Deialdiko baldintzak eta betekizunak betetzen dituzten espediente guztiei, aurkezten diren hurrenkeraren arabera emango zaizkie diru-laguntzak, harik eta finantzaketarako funtsak amaitu.
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, laguntzak emateko ebazpena eman ondoren.

Nori dago zuzenduta
Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren laguntzaile diren entitateak, lan-eskaintzak biltzeko, erregistratzeko eta kudeatzeko eta trantsizio-prozesuaren kudeaketa- eta jarraipen-jarduerak egiteko, deialdi honi berariaz lotutakoak.
Betekizunak
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Informazio orokorra: 945160601
Posta elektonikoa: lehenaukera@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945181327 / 945181338
Kodea
1015910Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Hasiera-data: 2021eko azaroaren 2a
Amaiera-data: 2021eko azaroaren 12a
Erakunde laguntzaileei diru-laguntza eskatu ahal izateko, beharrezkoa da halakotzat onartua izatea. Erakunde laguntzaile izaera aitortzeko eskaerak aurkezpen-data propioak ditu, eta "Tramitazioa" atalean dagokion izapidean egiten da (ezkerreko alboko menuan).
Lehen Aukera enplegu-eskaintzak bildu eta erregistratzeko eta/edo kudeatzeko laguntzak, baita trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egiteko ere.
Eskaera jaitsi, bete eta igo, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.
- Enplegu-eskaintzak kudeatu baditu:
- Trantsizio-prozesuaren kudeaketa eta jarraipena egin badu:
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea.
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- ziurtagiri elektronikoa izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Egoitza Elektronikora sartu eta beharrezko dokumentazioa igo.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Erakunde kolaboratzaile izateko onarpen-eskabidea
Hasiera-data: 2021ko maiatzaren 11a.
Amaiera-data: 2021ko uztailaren 30a.
Erankunde Kolaboratzailearen Baimena.
Eskaera jaitsi, bete eta igo Egoitza Elektronikoaren bidez.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua