Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Kultura sektoreko profesionalei dirulaguntzak 2021 (COVID-19)

Deskribapena


Xedea

COVID-19 pandemiak sorturiko krisiaren eraginez diru-sarrerak murriztu izanaren ondorioz, 2021erako jarduera ekonomiko profesionalaren jarraitutasuna ezbaian ikusi duten Euskadiko kultura-sektoreko profesional autonomoek, enpresek eta entitate profesionalek kultura jarduerarekin jarrai dezaten dirulaguntzak arautzea eta horietarako deialdia egitea.

Aurrekontuko zuzkidura

1.100.000

Prestazio ekonomikoa

1.‐ Agindu honetan jasotako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

2.‐ Dirulaguntza kalkulatzeko, 2019ko eta 2020ko ekitaldien arteko fakturazio-aldea hartuko da erreferentziatzat, eta 2020ko fakturazioa edo diru-sarrerak 2019ko diru-sarrerekin alderatuz % 20 edo gehiago murriztu direla frogatzen duten eskabideak baino ez dira aintzat hartuko.

3.‐ Onuradunari eman beharreko laguntzaren gehieneko zenbatekoa 2019-2020 urteen arteko fakturazio-aldearen % 50era artekoa izango da, eta gehienez 30.000 eurokoa.

Ordainketa-modua:

1.‐ Dirulaguntza ordainketa bakarrean egingo zaie erakunde onuradunei, ebazpenaren jakinarazpena jaso eta hamar egun igaro ondoren.

2.- Dirulaguntza onartutzat joko da, baldin eta jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

3.‐ Administrazioak laguntzak ordaindu ahal izateko, onuradunak Ekonomia eta Ogasun Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoko hirugarrenen erregistroan azaldu behar izango du.

Enpresa erregistratuta ez badago edo Ogasun eta Ekonomia Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, hirugarrenen alta elektronikoki izapidetu ahal izango da (izapidetze elektronikora behartuta daudenek hala egin beharko dute), egoitza elektronikoan eskuragarri den zerbitzuaren bidez. Honako helbide hauek ditu, gaztelaniaz eta euskaraz: https://www.euskadi.eus/altaterceros eta https://www.euskadi.eus/hirugarrenak.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak

Jarduera ekonomikoa edo profesionala EAEko kultura-esparru profesionalean garatzen duten profesional autonomoak.

Eskakizunak:

  • Autonomo gisa alta emanda egotea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Pertsona juridiko pribatuak

Jarduera ekonomikoa edo profesionala EAEko kultura-esparru profesionalean garatzen duten enpresak eta erakunde profesionalak.

Eskakizunak:

  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan alta emanda egotea
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

Betekizunak

  • 2020ko fakturazioa, gutxienez % 70ean, Agindu honen 3.3 artikuluan adierazitako jarduera batekoa edo batzuetakoa izatea.
  • Jarduera Ekonomikoen gaineko Zergan eta Gizarte Segurantzan alta emanda egotea, eta hala dagokionean, dagozkion erregistroetan, eskaera egiten den unean eta dirulaguntza justifikatzen den unean.
  • Jardueraren edo helburu sozialaren Agindu honen 3.3 artikuluan jasotako jardueren bat xede izatea.
  • 2020ko fakturazioak % 20ko edo gehiagoko murrizketa izatea 2019ko ekitaldiarekiko, COVID - 19 pandemiak eragindako krisiaren ondorioz.
  • EAEn establezimendu iraunkorra izatea.
  • Era berean, dirulaguntza emateko eta, hala badagokio, ordaintzeko, ezinbestekoa izango da jasotako dirulaguntza itzultzea, baldin eta, itzulketa-prozedura bat amaitu ondoren, horretarako ebazpena eman bada.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako gaitasun gabetu duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexuaren ziozko bereizkeria egiteagatik gertatutakoak barne.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean izatea. Halaber, egunean izan behar ditu itzulketa-betebeharrak.
  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. zenbakietan aurreikusitako gainerako egoeretan, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.
  • Eskabidearekin batera, honako agiri hauek aurkeztu beharko dira:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Kultura eta Hizkuntza Politika

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura Sailburuordetza > Kultura Sustatzeko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


LOURDES ARANGUREN
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
945016844
l-aranguren@euskadi.eus

JON MENDIKUTE
KULTURA SUSTATZEKO ZUZENDARITZA
945016845
y-mendicute@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1200101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Eskabide-orriara sartu hurrengo botoiaren bitartez.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpena banan-banan jakinaraziko zaie interesdunei, gehienez ere hiru hilabeteko epean, agindu hau indarrean jartzen den egunetik zenbatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


Laguntzen onuradunek 2021eko azaroaren 30era arteko epea dute aurkeztu beharko zuriketa aurkezteko.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk