Kirol-instalazioetarako eta kirol-klubetarako dirulaguntzak (COVID-19), 2021. urtean
- Erakundea:
- Kultura eta Hizkuntza Politika
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Pandemiak eragindako infekzioen hedapena geldiarazteko agintari publikoek hartutako neurrien ondorioz pertsona juridiko pribatuek (oinarrietan ezarritako betekizunak betetzen dituztenek) 2020an izan duten galera ekonomikoa arintzera bideratutako dirulaguntzak.
Aurrekontuko zuzkidura
1.200.000Prestazio ekonomikoa
Laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
Erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa eskabidean adierazitako establezimenduan edo lantokian 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra arte altan emanda dauden langileen gehieneko kopuruaren arabera ezartzen da, honako taula honi jarraikiz:
- 1-3 langile: 3.000 €
- 4-9 langile: 4.000 €
- 10 langile edo gehiago: 5.000 €
Establezimendu edo zentro bakoitzeko laguntza bakarra emango da, eta erakunde bakoitzeko bost establezimendurentzat emango da gehienez.
Erakunde batek hainbat establezimendutarako eskaera bat baino gehiago aurkezten baditu (bost gehienez), langileen guztizko kopurua establezimenduen guztizko kopuruarekin zatituko da, eta emaitzazko kantitatea izango da zenbatekoa zehazteko erabiliko dena. Kasu guztietan, langileen guztizko zenbaketan aktibo, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean, lan-harremanaren etete-egoeran edo jarduera uzteko egoeran dauden soldatapeko langileak sartuko dira, lanaldi osoan zein partzialean dihardutenak. Zenbaketatik kanpo geratzen dira lan-kontratua duten kirolariak.
Ordainketa-modua:
Laguntza ordaindu ahal izateko, beharrezkoa izango da pertsona edo erakunde onuraduna Ekonomia eta Ogasun Sailaren hirugarrenen erregistroan altan emanda egotea.
Emandako laguntza ordainketa baten bidez gauzatuko da, dirulaguntza emateko ebazpena jakinarazi zenetik 11. artikuluan adierazitako epea igaro ondoren, betiere aurretik uko egiten ez bazaio.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Kirol-instalazioak edo gimnasioak kudeatzen dituzten erakundeak
Eskakizunak:
- Kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten eta Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren honako epigrafe hauetakoren bateko jarduerak egiten dituzten enpresak edo erakundeak: 8551 (Kirol- eta aisialdi-hezkuntza), 9311 (Kirol-instalazioen kudeaketa), 9313 (Gimnasioetako jarduerak) eta 9319 (Beste kirol-jarduera batzuk).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan erregistratuta dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten kirol-klubak.
- Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen badute, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna.
- Enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta egotea eta lantokia bertan egotea.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2020ko martxoaren 14a baino lehen alta emanda egotea.
- Eskaeraren egunean aktibo jarraitzea.
Kirol-klubak
Eskakizunak:
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
- Alarma-egoeraren deklarazioa argitaratu aurretik (hots, 2020ko martxoaren 14a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Euskal kirol-federazioetako bati atxikita egotea.
- Dirulaguntza honen laguntza ekonomikoa jaso dezaketen kirol-klubtzat hartzen dira 2020. urtean Estatuko eta/edo nazioarteko txapelketa edo probetan parte hartu dutenak.
- Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen bada, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna. Kirol-kluben kasuan, lan-kontratua duten jokalariei lotutako kasuak ez dira kontuan hartuko betekizun horren betetzeari begira.
Betekizunak
- Erakunde eskatzaileek aktibo jarraitu behar dute eskaeraren datan.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
- Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharren ordainketan egunean egotea.
- Erakunde onuradunek ez dute izango dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dien zehapen penal edo administratiborik, eta ez dute izango horretarako desgaitzen dituen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.
- Dirulaguntzen onuradun-izaera lortzeko, ezinbestekoa izango da erakunde onuradunak ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako gainerako zirkunstantzietako batean.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Kultura eta Hizkuntza Politika / Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua > Jarduera Fisikoaren eta Kirolaren Zuzendaritza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Erakunde eskatzaileek aktibo jarraitu behar dute eskaeraren datan.
- Erakunde onuradunek egunean izan beharko dituzte beren zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak
- Dirulaguntzen arloko itzulketa-betebeharren ordainketan egunean egotea.
- Erakunde onuradunek ez dute izango dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera kentzen dien zehapen penal edo administratiborik, eta ez dute izango horretarako desgaitzen dituen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioagatik gertatutakoak barne.
- Dirulaguntzen onuradun-izaera lortzeko, ezinbestekoa izango da erakunde onuradunak ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. zenbakian aurreikusitako gainerako zirkunstantzietako batean.
- Kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten eta Ekonomia Jardueren Sailkapen Nazionalaren honako epigrafe hauetakoren bateko jarduerak egiten dituzten enpresak edo erakundeak: 8551 (Kirol- eta aisialdi-hezkuntza), 9311 (Kirol-instalazioen kudeaketa), 9313 (Gimnasioetako jarduerak) eta 9319 (Beste kirol-jarduera batzuk).
- Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan erregistratuta dauden eta Euskal Autonomia Erkidegoko kirol-instalazioak edo kirol-ekipamenduak kudeatzen dituzten kirol-klubak.
- Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen badute, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna.
- Enpresa-jarduera Euskal Autonomia Erkidegoan helbideratuta egotea eta lantokia bertan egotea.
- Ekonomia Jardueren gaineko Zergan 2020ko martxoaren 14a baino lehen alta emanda egotea.
- Eskaeraren egunean aktibo jarraitzea.
- Euskal Autonomia Erkidegoan kokatuta egotea.
- Alarma-egoeraren deklarazioa argitaratu aurretik (hots, 2020ko martxoaren 14a baino lehen) Euskal Autonomia Erkidegoko Kirol Erakundeen Erregistroan inskribatuta egotea.
- Euskal kirol-federazioetako bati atxikita egotea.
- Dirulaguntza honen laguntza ekonomikoa jaso dezaketen kirol-klubtzat hartzen dira 2020. urtean Estatuko eta/edo nazioarteko txapelketa edo probetan parte hartu dutenak.
- Dagokion establezimendu edo zentroan langileren bat aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean eduki izana 2020ko martxoaren 14tik abenduaren 31ra bitarteko aldian. Laguntza zentro edo establezimendu bat baino gehiagorako eskatzen bada, haietako bakoitzerako eskatuko da betekizuna. Kirol-kluben kasuan, lan-kontratua duten jokalariei lotutako kasuak ez dira kontuan hartuko betekizun horren betetzeari begira.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Beharrezkoak iruditzen zaizkizun dokumentuak aurkeztu ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak