Euskal Autonomia Erkidegoko kualifikazio apaleko gazte langabetuen aktibazio soziolaboralerako prestakuntza-ekintzak egiteko 2021-2023ko dirulaguntzen deialdia

[JDBC]

Deskribapena


Xedea

2021-2023 aldirako, oinarrizko konpetentzietako, konpetentzia soziopertsonaletako eta oinarrizko konpetentzia tekniko eta profesionaletako ibilbideak sortzen dituzten prestakuntza-proiektuak finantzatzeko laguntzak arautzea, era horretan prestakuntzaren hartzaileen garapen pertsonala eta laneratze zein gizarteratzea, baita 2. mailako profesionaltasun-ziurtagiriak eskura ditzaten ere, laguntzearren.

Aurrekontuko zuzkidura

1.612.500 euros

Prestazio ekonomikoa

1.620.000 euro, horietatik, 400.000 euro 2021eko ordainketa-kredituari dagozkio, 810.000 euro 2022ko konpromiso-kredituari eta 410.000 euro 2023ko konpromiso-kredituari

1. Deskribapena:

  • Norgehiagoka-prozedura izango da, eta egintza bakarrean ebatziko dira prestakuntza-proiektuak gauzatzeko aurkeztutako eskabide guztiak.
  • Batzorde ebaluatzailea:

a) Eskaeren azterketa eta ebaluzioa

b) Behin-behineko ebazpen proposamena

c) Lanbideren web-orrian argitaratukoda, eta 10 egun balioduneko epea emango da erakunde interesdunek, LAN-F aplikazio informatikoaren bidez, alegazioak egiteko edo eskabideari uko egiteko

d) Alegazioak aztertuta, behin-betiko ebazpen proposamena egingo du.

  • Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuko zuzendari nagusiak: behin-betiko ebazpena, Lnabideren web-orrian eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuz.

2. Banaketa modua:

Deialdi hau finantzatzera bideratutako zuzkidura ekonomiko osoa ez bada aski prestakuntza-proiektu guztiak diruz laguntzeko, balorazio-fasean prestakuntza-ibilbideek lortu duten lehentasun-hurrenkerari jarraikiz emango dira dirulaguntzak.

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntza hiru zatitan ordainduko da prestakuntza-ibilbide bakoitzeko, era honetan:

  • Lehen ordainketa,  lehen prestakuntza-blokeari dagokion % 50, lehen prestakuntza-ekintza hasitakoan.

Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

  • Bigarren ordainketa, 2022ko aurrekontuaren kontura, lehen blokearen dirulaguntzaren bigarren %50 gehi bigarren blokeari emandako dirulaguntzaren % 50.

Aurreratutako ordainketa 180.303,63 eurotik gorakoa bada, ziurtagiri bat aurkeztu beharko da aldez aurretik, EAEko Diruzaintza Nagusian aurreratzen den zenbatekoari dagokion bermea abala edo finantza aurkeztu izanarena. Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak eskura jarriko du abal-eredua.

  • Hirugarren ordainketa, 2023ko aurrekontuaren kontura, bigarren blokea amaitu eta likidatu ondoren, dagokion dirulaguntzaren gainerakoagatik, prestakuntza-ekintza guztiak 3.9 artikuluan aurreikusitako epeen barruan amaitu ondoren eta 18. artikuluan aurreikusitakoari jarraikiz justifikatuta.

Nori dago zuzenduta


Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren edo Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailaren mendekoak ez diren prestakuntza-erakunde publikoak edo pribatuak, betiere deialdi hau argitaratu baino lehenago egiaztatuta edo izena emanda badaude Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak kudeatutako prestakuntza-erakundeen erregistroan, enplegurako prestakuntzako erakundeen beste edozein erregistro autonomikotan edo Estatuko Prestakuntza Erakundeen Erregistroan, dirulaguntza eskatzen den prestakuntza-planetan jasota dauden prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko.

Betekizunak

  • Hezkuntza Sailari edo Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Azpiegitura Sailari atxikita ez dauden edo haren mende dauden prestakuntza-erakunde pribatuak edo publikoak izatea, diru-laguntza eskatzen duten prestakuntza-proiektuetako prestakuntza-ekintzei dagozkien prestakuntza-espezialitateak emateko. Erakunde horiek akreditatuta egon behar dute Autonomia Erkidegoko enplegurako prestakuntza-erakundeen erregistroan edo Prestakuntza Erakundeen Estatuko Erregistroan inskribatuta egon beharko dute.
  • Behar diren giza baliabideak eta baliabide materialak izatea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak eguneratuak izatea
  • Helburu bererako diru-laguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo bestelako baliabideak eskatu eta, hala badagokio, eskuratu direla jakinaraztea, beste administrazio edo erakunde publiko zein pribaturen batetik.

  • Diru-laguntza edo laguntza publikoak jasotzeko aukera galtzearen ondorioz, administrazio-zehapenik edo zehapen penalik ez izatea, ez eta horretarako legezko inolako debekurik ez izatea ere, sexuagatiko bereizkeriagatik izan direnak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen edo Emakumeen eta Gizonen Lege Organiko Eraginkorraren arabera.

  • Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluko 2. eta 3. idatz-zatietan aipatzen diren gainerako inguruabarretako batean ez egotea

  • Erakundea erregistratuta ez badago edo Ekonomia eta Ogasun Saileko Hirugarrenen Erregistroan dauden banku-datuak aldatu nahi baditu, https://www.euskadi.eus/altatercero/ web-orrian ezarritako ereduaren araberako formularioa bete beharko du.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Finantzatzen duen erakundea

  • Europako Gizarte Funtsa (EGF)

Kontaktu-informazioa


Erakundeei eta Enpresei Arreta emateko Zerbitzua

945 160 601 (Informazio orokorra / Información general)

Kodea

1080404

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskaerarekin batera ekarri beharreko dokumentazioa:

a) Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.

b) Diruz laguntzea nahi den prestakuntza-proiektua

c) 9. artikuluko balorazio-irizpideak egiaztatzeko dokumentazioa, hala dagokionean.

Aplikazio honetarako sarbiderik ez duten erakundeek edo enpresek Lanbideren web-orriaren bidez eskatu ahalko dute.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Lau hilabete eskaerak aurkezteko epea hasten denetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk