Industria Digitala. 2021

SPRI - Enpresa-garapenerako euskal agentzia

Deskribapena


Xedea

Programa honen helburua da Elektronika, Informazio eta Komunikazio Teknologiak (EIKT) txertatzen laguntzea industri arloko enpresetan eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoetako eta diseinu eta logistikako enpresetan, xedetzat hartuz enpresaren lehiakortasuna hobetzea.

ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/19 – 2021/10/22

ZENBATEKOA: 6.100.000,00  euroak

ONURADUNAK:

Programa honetako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte industri arloko enpresek eta produktu-prozesu industrialarekin lotutako zerbitzu teknikoak, diseinu zerbitzuak eta logistikako zerbitzuak ematen dituztenek. Baita ere Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako talde industrialetako matrize-enpresek, baldin eta eskatzen badituzte eta aurreko paragrafoko ezaugarriak osotasunean betetzen badituzte, beren egoera ekonomiko bateratua kontuan hartuta

INFORMAZIO:

SPRI, Enpresa - Garapenerako Euskal Agentzia