Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko diru-laguntzak (2022-2025).

[IKERTALDE]

Deskribapena


Xedea

Euskal unibertsitate-sistemako ikerketa-taldeen jarduerak bultzatzeko laguntza ekonomikoetarako deialdia egitea eta oinarriak ezartzea da agindu honen xedea (talde horiek, betiere, ondoko arloetako ikerketa-programak garatzen badituzte: Arteak eta Humanitateak, Zientziak Esperimentalak, Osasun Zientziak, Gizarte eta Lege Zientziak, eta Ingeniaritza eta Arkitektura).

Hori guztia, oinarrizko finantzaketa bermatzeko, honako hauek lor daitezen: ikerketa-jarduerak sustatu eta erraztea; eta kalitate zientifikoa, inpaktu soziala eta nazioarteko ikusgarritasuna areagotzea, hain justu ere, EAEn egoitza duten unibertsitateetako departamentu eta institutuetako taldeek egindako ikerketei dagokienez.

Exekutatzeko aldia lau urte izango da, laguntzak emateko ebazpenean ezartzen denaren arabera. 2022ko urtarrilaren 1ean hasi, eta, betiere, 2025eko abenduaren 31n amaituko da.

Aurrekontuko zuzkidura

42.000.000,00 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Ordainketa-modua:

  • Lehen urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta.
  • Bigarren urteko ordainketa, libramendu bitan egingo da: lehena, aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50koa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordainduko da, betiere, erakunde onuradunak 2022. eta 2023. urteetarako guztira emandako zenbatekoaren % 70 egikaritu dela egiaztatu eta gero. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.
  • Hirugarren urtean ere berdin jardungo da; lehen libramendu bat egingo da aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, gainerako % 50ekoa, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. Bigarren libramendua osorik ordaintzeko, beharrezkoa izango da lehen bi urteetarako esleitutako laguntzaren % 80 egikarituta izatea, gutxienez. Ez bada hala, justifikatutako zenbatekoaren ordainketa egingo da; ondoren, esleitutako kantitatea aldatuko da eta dagozkion kantitate aurreratuak itzuliko dira.

  •  Laugarren urtean lehen libramendu bat egingo da aurrerapen gisa, urte horretarako emandako zenbatekoaren % 50ekoa. Bigarrena, aldiz, hurrengo urtean, behin 19. artikuluko 1. eta 2. paragrafoetan zehaztutako txosten ekonomikoak eta zientifikoak aurkeztu izana egiaztatuta. 2022-2025 laurtekoko likidazioaren arabera doituko da.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoan egoitza daukaten unibertsitateak

Eskakizunak:

  • Ordezkaritza-ahalorde nahikoa egiaztatzeko | Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.

  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak eta haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko laguntzen edo diru-laguntzen esparruan hasi eta oraindik izapidetzen ari den edozein itzultze- edo zigor-prozeduraren eraginpean ez egotea.

  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Ikerketa-taldeek eta euretako taldekideek hainbat baldintza bete beharko dituzte

  • Ikertzaile bakoitzak deialdi honetako eskabide batean baino ezin izango du parte hartu
  • Eskaria egiten duen taldeko kideak unibertsitate desberdinetakoak izan daitezke, baina administrazio-ondorioetarako, taldea ikertzaile nagusia atxikita dagoen unibertsitateari lotuta egongo da.
  • Lan-ibilbide bateratua eginda izatea 2016. urtetik eskabidea egin den egunera arte

  • Gutxienez kideetarik sei doktore izatea

  • Taldeak kanpo laguntzaileak izan ahalko ditu, betiere, ikerketa-taldeak proposatutako helburuekin koherenteak diren baterako ibilbideak agertzen badituzte.

  • Administrazio-laguntzarako langileak eta ikertzaile ez diren ikerketa-laguntzarako teknikariak ez dira taldekide moduan zenbatuko.
  • Ikerketa-taldeak ikertzaile nagusi bakarra izango du

  • Hautaketa-prozesutik kanpo geldituko dira deialdi honetan jasotako baldintzak betetzen ez dituzten edo betetzen dituztela garaiz eta dagokion moduan frogatzen ez duten ikerketa-taldeak.
  • Taldeak gutxieneko ekoizpena izan behar du

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Hezkuntza

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0174403

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete Agindua EHAAn argitartu ondoren kontatzen hasita.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk