Ikertzaile doktoreentzako Mugikortasun Programarako deia (2021)
[IKERMUGIKORTASUNA]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Norgehiagoka-erregimenean laguntzetarako deialdia egitea, ikerketa-zentroetan dedikazio esklusiboarekin egonaldiak egiteko, bi helburu hauek betetzeko: batetik, I+G+b zentro eta erakundeetako ikertzaileen eta unibertsitateko irakasleen mugikortasun geografikoa bultzatzea, eta, bestetik, ikertzaile-taldeen lehiakortasuna eta gaitasuna hobetzea.
Egonaldian zehar, ikertzaileek ikerketa-proiektu bat garatu beharko dute, zeina talde hartzailearen lan-ildoan integraturik egongo den; edo, bestela, goi-mailako lotura eta elkartrukeak ezartzera bideratutako jarduerak burutu beharko dituzte.
Ikertzaile doktoreentzako
mugikortasun-programak bi modalitate ditu:
A.- A. modalitatea: ikertzaile
seniorren mugikortasuna, langile iraunkorrei zuzendua.
B.- B. modalitatea: ikertzaile
juniorren mugikortasuna, langile ez-iraunkorrei zuzendua.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
Ordainketa-modua:
Agindu honetan arautu laguntzak
finantzatzeko, 200.000 euro bideratuko dira, era honetan banatuta:
A. modalitatea: 150.000 euro.
B. modalitatea: 50.000 euro.
Modalitateetako batean ez bada
agortzen aurrekontu erabilgarria, soberakina beste modalitateko proiektuak
finantzatzeko erabili ahal izango da, baldin eta eskaerok ebaluazioa gainditu
badute eta, lehentasun-ordenari jarraikiz, ez badute dirulaguntzarik jaso,
modalitate hori finantzatzeko hasiera batean bideratutako diru-hornidura
nahikorik ez zegoelako.
2.- Laguntzari dagokion ordainketa erakunde onuradunari egingo zaio.
3.- Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
Haietarik lehena, emandako laguntzaren % 80ekoa, honelaxe egingo da: Ikerketa Zuzendaritzan, erakunde onuradunak zentro hartzailean hasteari buruzko egiaztagiria aurkeztu ostean.
Bigarren zatia, 2022. urtean, jarduera bukatutakoan, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, betiere hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean.

Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Eskakizunak:
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
-
Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak
Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu zerga-eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak, horretarako ez du haien baimenik behar izango, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).
Betekizunak
-
Helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
- Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
-
Egonaldian zehar egingo den ikerketa-proiektuari buruzko memoria. Egonaldiak hautagaiari eta erakunde onuradunari dakarzkion onurak ere jaso beharko ditu. Gehienez hiru orri.
Hautagaiaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuan edo baliokidean, zeinetan azken sei urteetako merezimenduak jasotzen diren.
Zerbitzu-orria edo enpresa-ziurtagiria, zeinetan honako hauek jasotzen baitira: antzinatasuna, eta hautagaiaren eta erakunde eskatzailearen arteko kontratu-harremana.
Talde hartzailearen historia zientifikoa eta akademikoa, zeinetan jasoko baita ikertzaile-talde hartzaileko arduradunaren curriculum vitaea, azken sei urteetakoa.
Laguntza jasoz gero, ikertzaile-taldeko arduradunaren konpromisoa, bere taldean hautagaia –eskatutako epealdian zehar– onartzekoa. Egonaldiaren helburuari eta garatuko diren jarduerei buruzko deskripzioa jaso beharko du dokumentuak.
Hautagaiari lizentzia ematea edo emateko konpromisoa; erakunde eskatzaileko organo eskudunak eman beharko du lizentzia hori. Egingo den egonaldiaren helburua eta datak jasoko ditu dokumentuak.
Hautagaiaren ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioak dokumentu horren txantiloi bat du.
Ikertzaile-talde hartzaileko arduradunari dagokionez, ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioak dokumentu horren txantiloi bat du.
Hautagaiak lehenago egindako egonaldien ondorioz erakunde onuradunari datozkion onurak. Aurkeztutako ebidentziak bakarrik balioetsiko dira.
-
-
Helburu berarekin beste edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuk emandako diru-laguntzak, laguntzak, dirua edo baliabideak eskatuz gero eta, hala badagokio, eskuratuz gero, horren berri ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
- Hautagaia ez dagoela sartuta itzultze- edo zehatze-prozedura batean, eta, hala badagokio, diru-laguntzak itzultzeko obligazioak egunean dituela.
- Hautagaiak ez duela zigor administratibo edo penalik, diru-laguntzak edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarrenik, ez eta horretarako gaitasuna kentzen dion legezko debekurik ere.
- Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorreko 13. artikuluan ezarritako gainerako debekuetako batean sartuta ez egotea.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
- Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea:
-
Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak
Organo kudeatzaileak behar beste aldiz egiaztatuko ditu zerga-eginbeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko obligazioak, horretarako ez du haien baimenik behar izango, betiere azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren arabera (1/1997 Legegintzako Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duena).
Formulario batez osotu beharko dira eskabideak; eta hura bidez telematikoz eskuratu ahal izango da. Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta, halakorik ezean, legezko ordezkariak Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan alta hartu beharko du (Herrizaingo, Justizia eta Herri Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua) esteka honetan: https://euskadi.net/y22-izapide2/es/contenidos/informacion/egoitza__ordezkarien_erregistro/es_egoitza/egoitza_representantes.html.
Aplikaziora sartzeko bi era daude: ziurtagiri elektronikoarekin (NAN elektronikoa, ONA txartela, FNMT - Pertsona fisikoaren ziurtagiria) edo erabiltzailearekin eta pasahitzarekin. Aplikazioan sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Zientzia Politikarako Zuzendaritzari (deialdiaren organo kudeatzaileari) nortasun-datuak egiazta ditzan, eskudun administrazioan, hain zuzen ere bitarteko elektronikoen bidez edo eskura diren beste bitarteko batzuen bitartez.
Behin eskabidea osorik beteta, eta 8. artikuluan zehaztutako dokumentu erantsiak aplikaziora sartutakoan, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. paragrafoan adierazitakoarekin bat etorriaz; eta orduantxe bakarrik geratuko da erregistraturik eskabidea.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da. |
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
EHAAn deialdia argitarazten denetik harako sei hilabeteko epearen barruan.
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Egindako egonaldiaren gainean, ikertzaile-talde hartzaileko arduradunak emandako egiaztagiria, zeinetan berariaz zehaztuko baitira hasiera- eta bukaera-egunak.
-
Egindako lana deskribatzen duen txostena, zeinean honako hauek jasotzen baitira: argitalpenei, patenteei edo ikerketaren ondoriozko beste edozein emaitzari buruzko erreferentziak; guztiek ere erakunde onuradunaren legezko ordezkariaren oniritzia dutela.
-
Bidai-gastuei dagozkien ordainagiriak (jatorrizkoak edo fotokopia konpultsatuak).
-
Erakunde onuradunak ikertzaileari egindako ordainketak egiaztatzeko agiria.
-
Egonaldian zehar egingo den ikerketa-proiektuari buruzko memoria. Egonaldiak hautagaiari eta erakunde onuradunari dakarzkion onurak ere jaso beharko ditu. Gehienez hiru orri.
Hautagaiaren curriculum vitaea, inprimaki normalizatuan edo baliokidean, zeinetan azken sei urteetako merezimenduak jasotzen diren.
Zerbitzu-orria edo enpresa-ziurtagiria, zeinetan honako hauek jasotzen baitira: antzinatasuna, eta hautagaiaren eta erakunde eskatzailearen arteko kontratu-harremana.
Talde hartzailearen historia zientifikoa eta akademikoa, zeinetan jasoko baita ikertzaile-talde hartzaileko arduradunaren curriculum vitaea, azken sei urteetakoa.
Laguntza jasoz gero, ikertzaile-taldeko arduradunaren konpromisoa, bere taldean hautagaia –eskatutako epealdian zehar– onartzekoa. Egonaldiaren helburuari eta garatuko diren jarduerei buruzko deskripzioa jaso beharko du dokumentuak.
Hautagaiari lizentzia ematea edo emateko konpromisoa; erakunde eskatzaileko organo eskudunak eman beharko du lizentzia hori. Egingo den egonaldiaren helburua eta datak jasoko ditu dokumentuak.
Hautagaiaren ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioak dokumentu horren txantiloi bat du.
Ikertzaile-talde hartzaileko arduradunari dagokionez, ikerketa-jardueraren kalitatearen adierazleei buruzko laburpen eguneratua (argitalpen zientifikoak, ikerketa-proiektuak, biltzarrak, tesiak, patenteak). Aplikazioak dokumentu horren txantiloi bat du.
Hautagaiak lehenago egindako egonaldien ondorioz erakunde onuradunari datozkion onurak. Aurkeztutako ebidentziak bakarrik balioetsiko dira.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Laguntzen erakunde onuradunek jarduera burutu dutela justifikatu beharko dute hilabeteko epean, jarduera bukatzen denetik hasita, Ikerketa Zuzendaritzan.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua