Kongresuak eta zientzia-bilerak egiteko dirulaguntzak. 2021ko bigarren seihilabetekoa.
[IKERBILERAK 2SEMESTRE]
- Erakundea:
- Hezkuntza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
1.– Xedea da Euskal Autonomia Erkidegoan 2021eko bigarren seihilekoan ikerketa zientifikoaren arloko kongresu eta bilerak, presentzialak nahiz birtualak, antolatzeko dirulaguntzak emateko oinarriak ezartzea eta dirulaguntza horiek lortzeko interesa duten erakundeei horretarako deialdia egitea.
2.– Deialdi honen ondorioetarako, kongresutzat hartuko dira elkarte zientifikoen aldizkako bilerak, non gutxienez bi saio mota egingo diren: gonbidapenetako hitzaldiak aurkeztekoak, eta ikertzaileak unean-unean ikertzen ari diren lanei buruzko datuen gaineko komunikazioak aurkeztekoak. Izan beharko dute batzorde antolatzaile bat, batzorde zientifiko bat eta hautaketa-batzorde bat, maila zientifikoa bermatu beharko duena, eta inskripzio bidez parte hartzeko deialdi publiko bat egin behar dute.
3.– Ekitaldiak nazioartekotzat edo estatukotzat hartuko dira erakunde deitzaileak edo antolatzaileak ematen dion izaeraren arabera.
4.– Deialdi honetatik kanpo geratzen dira, oro har, bereziki prestakuntzakoak diren ikastaroak eta jarduerak, hala nola: prestakuntza-jardunaldiak, tailerrak eta mintegiak – irakasleak nahiz ikasleak trebatzekoak–; doktorego-, master- edo graduondo-programekin lotutako batzarrak; etengabeko prestakuntzarako jarduerak, eta ate irekien jardunaldiak eta jardunbide egokiak bateratzeko jardunaldiak, ikerketa zientifikoarekin lotura zuzena ez dutenak.
Aurrekontuko zuzkidura
200.000 (euro)Prestazio ekonomikoa
1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:
Aurrez aurrekoa
Birtuala
Kongresua
Nazioartekoa
20.000 €
10.000 €
Estatukoa
10.000 €
5.000 €
Bilera zientifikoa
Nazioartekoa
7.500 €
3.750 €
Estatukoa
4.000 €
2.000 €
2.– Kafe-atsedenaldietarako emango den gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
4.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
5.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10 artikuluaren apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Ordainketa-modua:
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2022. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu daiteke helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
1.– Agindu honen babesean emango diren laguntzen zenbatekoak hauek izango dira, gehienez ere:
Aurrez aurrekoa | Birtuala | ||
Kongresua | Nazioartekoa | 20.000 € | 10.000 € |
Estatukoa | 10.000 € | 5.000 € | |
Bilera zientifikoa | Nazioartekoa | 7.500 € | 3.750 € |
Estatukoa | 4.000 € | 2.000 € |
2.– Kafe-atsedenaldietarako emango den gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
3.– Kongresuetako sarietarako gehieneko zenbatekoak ez du emandako guztiaren % 10 gaindituko.
4.– Emandako guztizko zenbatekoak ezin izango du inolaz ere gainditu eskatutako zenbateko osoa, ezta agindu honen 4. artikuluan zehaztutako diruz laguntzeko gastuen aurrekontuaren herena ere. Ez da emango eskabidean aurreikusitako gastuen eta sarreren arteko aldea gainditzen duen zenbatekorik.
5.- Kasu bakoitzean eman beharreko laguntzaren zenbatekoa zehazteko, 10 artikuluaren apartatuek ahalbidetzen duten gehienekoa hartuko da kontuan.
Emandako laguntzak zatika ordainduko dira, bi ordain-aginduren bidez.
a) Lehen zatia, aurretiaz ordainduko da kontuan, eta emandako laguntzaren % 75ekoa izango da; 13.a) artikuluan adierazitako epea amaitzen denean ordainduko da, baldin eta laguntzari uko egin ez bazaio.
b) Bigarren zatia, berriz, 2022. urtean ordainduko da, jarduera bukatzean. Zehazki, laguntzaren likidaziotik ateratzen den zenbatekoa ordainduko da, hurrengo artikuluan eskatutako agiriak aurkeztu ostean, betiere.
Hirugarrenaren alta elektronikoki izapidetu daiteke helbide honetan erabilgarri dagoen zerbitzuaren bidez: https://www.euskadi.eus/eusko-jaurlaritza/-/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/
Nori dago zuzenduta
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteak
Eskakizunak:
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.), kanpoan utzita bi kategoria hauek: I+G enpresa-unitateak eta eskaintza-eskarietako bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Betekizunak
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, deialdi hau kudeatzen duen organoak, erakundeak modu arrazoituan horren aurka agertzen ez badira. Aurka agertzen badira, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea

- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe ez izatea
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren bat ez izatea
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntzak berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela adierazi ostean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Hezkuntza > Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Kodea
0057508Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Jarduerari buruzko memoria zientifikoa; honako hauek zehaztuta:
– Ekitaldiaren garrantzia. Ekitaldiaren deskribapena, ezaugarriak, irismena eta tipologia jaso beharko ditu.
– Behin-behineko edo behin betiko programa, egutegia, hizlariak, eta programa argitaratuta duen webgunearen esteka.
– Batzorde antolatzailearen, batzorde zientifikoaren eta hautapen-batzordearen osaera, halakorik badago. -
1.– Agindu honetako laguntzen erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute kongresua edo bilera zientifikoa egin dutela, finantzaketaren helburu baita; hartarako, Ikerketa Zuzendaritzan honako agiri hauek aurkeztu beharko dituzte inprimaki normalizatuan, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan: (Aplikazioan, eskuragarri dago agiri horren txantiloi bat.)
a) Emandako laguntzaz egindako gastuaren ziurtagiria. Zerrenda bat erantsiko zaio, fakturak eta haien zenbatekoa zehaztuko dituena. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta egon behar du dokumentu horrek.
b) Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrera guztien balantze ekonomikoa. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da dokumentu hori.c) Azken memoria eta balantze zientifikoa, bertaratutakoei entregatu zaien materiala barne. Material hori aurkezteko, esteka elektroniko bat txertatu daiteke memoria horretan, edukia aztertzeko aukera emango duena. Horretaz gainera, azaldu beharko da zer neurri hartu diren honako beharkizun hauek betetzeko: bi hizkuntza ofizialen erabilera; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, eta Eusko Jaurlaritzaren logotipoa txertatzea lagundutako jarduera guztietan.
d) Kongresuaren akten ale bat, edo, halakorik badago, haien baliokideak. Behin-behinean onartuko dira akten zirriborroak edo baliokideak, haiek argitaratzea aurreikusi bada.
e) Entitate onuradunak, gazte ikertzaileei laguntzeko funtsik jasoz gero, bekadunen zerrenda aurkeztu beharko du (izena eta NAN), bai eta egindako deskontuaren zenbatekoa azaltzen duen inskripzioa ere.
Bidaia-gastuetarako laguntzen kasuan, txartel prezioduna edo faktura aurkeztu beharko da.
2.– Artikulu honetan adierazitako agiri guztiak bide telematikoz aurkeztu beharko dira, 5. artikuluaren 1. apartatuan adierazten den eran, 1.d) apartatukoa izan ezik.
3.– Ikerketa Zuzendaritzak egiaztatuko du dirulaguntza behar bezala erabili dela erakunde onuradunen % 10eko ausazko lagin bat aztertuz. Horretarako, erakunde onuradunei eskatu zaie dirulaguntzari egotzitako gastuen egiaztagirien jatorrizko agiriak edo kopia konpultsatuak aurkezteko.
4.– Nolanahi ere, erakunde onuradunek fakturak eta laguntzaren xede izan diren gastuak egiaztatzeko gainerako agiriak gorde beharko dituzte gutxienez bost urtez, justifikazio-epea amaitzen denetik aurrera. Epe horretan, faktura eta agiri horiek laguntzak eman dituen organoaren eskura egongo dira eta eskatu ahal izango ditu egiaztatzeko.
5.– Justifikatutako gastuak emandako dirulaguntza baino txikiagoak badira, dirulaguntza gutxitu egingo da justifikatu ez den kopurua kenduta, eta, hala badagokio, jasotako dirulaguntzak proportzioan itzuliko dira, dagokion prozedurari jarraituz. Prozedura hori Unibertsitate eta Ikerketako sailburuordeak amaituko du ebazpen batez, non hasierako ebazpena aldatuko den.
Halaber, diruz lagunduko den jardueran egindako guztizko gastuaren herenetik gorakoa bada dirulaguntzaren zenbatekoa, murriztu egingo da.
Artikulu honetan adierazitako dokumentuak aurkeztu ostean, Ikerketa Zuzendaritzak berriro egiaztatuko du emandako dirulaguntzak ez duela gainditzen erakunde onuradunaren gastuaren herena. -
Entitate deitzailearen edo antolatzailearen saileko kontseiluaren edo maila altuagoko batzordearen akta: espresuki adierazi beharko da ekitaldia antolatzeko eta deialdia egiteko erantzukizuna, konpromisoa eta onarpena.
-
Gonbidatutako hizlariek parte-hartzea onartu izanaren egiaztagiria. Aplikazioaren barruan, egiaztatzeko dokumentuaren txantiloi bat dago, behar bezala beteta aurkeztu behar dena. Hizlari bakoitzeko dokumentu bat aurkeztuko da. Aurkeztutako ebidentziak bakarrik balioetsiko dira.
Gonbidatutako hizlaritzat hartuko dira ekitaldirako espresuki hitzaldi bat aurkezteko eskatu zaien eta programan esplizituki ageri diren horiek, baldin eta kongresuaren edo bilera zientifikoaren batzorde antolatzailearen parte hartzeko gonbidapena onartu badute.
Ekitaldian poster edo ahozko komunikazioen bidez parte hartzen duten pertsonak ez dira gonbidatutako hizlaritzat hartuko; beraz, ez da haien egiaztapenik bidali beharko.
- Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. paragrafoan zehaztutako egoeretako batean ez egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, deialdi hau kudeatzen duen organoak, erakundeak modu arrazoituan horren aurka agertzen ez badira. Aurka agertzen badira, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea
Dirulaguntzak eskatzen dituzten erakundeek zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean dituztela automatikoki egiaztatuko du, behar beste aldiz, deialdi hau kudeatzen duen organoak, erakundeak modu arrazoituan horren aurka agertzen ez badira. Aurka agertzen badira, aipatutako egiaztagiriak aurkeztu beharko dituzte.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe ez izatea
-
Pertsona edo erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren bat ez izatea
Ez dago agiririk aurkeztu beharrik baldintza hori betetzen dela egiaztatzeko.
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntzak berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela adierazi ostean.
-
Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
Eskabidean, dagokion erantzukizunpeko adierazpena markatu behar da. Beste laguntzarik jaso ez dela aitortuz gero, ez dago dokumentaziorik aurkeztu beharrik.
Bestelako finantziazio-iturriren bat eduki edo eskatuz gero, "Beste finantziazio-iturriak" inprimakia aurkeztu behar da eskabidearekin batera.
-
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzaren Euskal Sareko agenteen erregistroan inskribatuta egotea
Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sarearen osaera arautu eta eguneratzen duen Ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren 3. artikuluarekin bat etorriz (2015eko uztailaren 16ko EHAA, 3170. zk.), kanpoan utzita bi kategoria hauek: I+G enpresa-unitateak eta eskaintza-eskarietako bitartekotza-erakundeak.
- Ordezkaritza-ahalorde nahikoa izatea
Formulario batez beharko dira eskabideak; eta hura bide telematikoz eskuratu ahal izango da.
Eskabidea elektronikoki sinatzeko, erakunde eskatzaileak erakunde-txartela izan beharko du, eta halakorik izan ezean, legezko ordezkariak alta hartu beharko du Eusko Jaurlaritzako Ordezkarien Erregistroan (Herrizaingo, Justizia eta Administrazioko sailburuaren 2012ko abenduaren 14ko Agindua).
Bi modu daude aplikazioara sartzeko: ziurtagiri elektronikoaren bidez edo erabiltzaile eta pasa-hitzaren bidez. Aplikaziora sartzen diren pertsonek baimena ematen diote Ikerketa Zuzendaritzari (deialdia kudeatzen duen organoari) nortasun-datuak administrazio eskudunean egiazta ditzan bitarteko elektronikoen bitartez edo eskuragarri dituen bestelako baliabideen bitartez.
Behin eskabide osoa beteta, artikulu honen 5. zenbakian adierazita dagoen dokumentazioa erantsita, eta aplikazioan sartutakoan, erakundeak edo legezko ordezkariak elektronikoki sinatu beharko du eskabidea, betiere 1. zenbakian adierazitakoarekin bat, eta orduantxe bakarrik geratuko da erregistraturik eskabidea.
Azkenik, erantzukizunezko adierazpena ere sartu behar da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Sei hileko epean agindua EHAAn argitaratzen denetik zenbatzen hasita.
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Erakunde onuradunek justifikatu egin beharko dute jarduera egin dutela, jarduera hura bukatzen denetik sei hileko epearen barruan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Emandako laguntzaz egindako gastuaren ziurtagiria. Zerrenda bat erantsiko zaio, fakturak eta haien zenbatekoa zehaztuko dituena. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta egon behar du dokumentu horrek.
-
Diruz lagundutako jardueraren gastu eta diru-sarrera guztien balantze ekonomikoa. Erakunde onuradunaren legezko ordezkariak sinatuta aurkeztu beharko da dokumentu hori.
-
Azken memoria eta balantze zientifikoa, bertaratutakoei entregatu zaien materiala barne. Material hori aurkezteko, esteka elektroniko bat txertatu daiteke memoria horretan, edukia aztertzeko aukera emango duena. Horretaz gainera, azaldu beharko da zer neurri hartu diren honako beharkizun hauek betetzeko: bi hizkuntza ofizialen erabilera; Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako 4/2005 Legea, eta Eusko Jaurlaritzaren logotipoa txertatzea lagundutako jarduera guztietan.
-
Kongresuaren akten ale bat, edo, halakorik badago, haien baliokideak. Behin-behinean onartuko dira akten zirriborroak edo baliokideak, haiek argitaratzea aurreikusi bada.
-
Entitate onuradunak, gazte ikertzaileei laguntzeko funtsik jasoz gero, bekadunen zerrenda aurkeztu beharko du (izena eta NAN), bai eta egindako deskontuaren zenbatekoa azaltzen duen inskripzioa ere.
Bidaia-gastuetarako laguntzen kasuan, txartel prezioduna edo faktura aurkeztu beharko da.
- Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
- Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordaindu gabe ez izatea
- Pertsona edo erakunde eskatzaileak dirulaguntza edo laguntza publikoak jaso ahal izateko aukera galtzea dakarren zigor penal edo administratiboren bat ez izatea edo horretarako ezgaitzen duen lege-debekuren bat ez izatea
- Armen ekoizpenean, merkaturatzean eta finantzaketan ez jardutea
- Laguntzak berreskuratzeko agindu bati lotuta ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz hartutako erabaki baten bidez laguntza bat legearen aurkakoa eta barne merkatuarekin bateraezina dela adierazi ostean.
- Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatutan helburu berbererako lortutako diru-laguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Jakinarazpen eta komunikazioetarako datuak, hizkuntza eta tramitazio kanala alda ditzake, baldin eta espedientea zabalik badago.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua