INVESTIGO PROGRAMA finantzatzeko laguntzen deialdia, Europar Batasunaren NextGenerationEU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren esparruan

[IKER 2022]

Deskribapena


Xedea

Deialdi honen xedea da «Investigo» programako dirulaguntzak ematea (TES/1267/2021 Agindua, azaroaren 17koa), Europar Batasunaren NextGeneration EU funtsak finantzatutako Suspertze, Transformazio eta Erresilientzia Planaren barruan, ikerketarako eta ezagutzaren hedapenerako organismoei, unibertsitate publikoei, zentro teknologikoei, parke zientifiko eta teknologikoei, zuzenbide pribatuari lotutako entitate publikoei, irabazi-asmorik gabeko entitate pribatuei eta ikerketan eta berrikuntzan inbertitzen duten sektore publikoko eta pribatuko enpresei, enplegu-eskatzaile gazteak kontratatzeagatik.

Aurrekontuko zuzkidura

9.715.706 €

Prestazio ekonomikoa

Emango den dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, honako hauek hartuko dira kontuan: aurkeztutako proiektuan kontratatzeko jasotzen den pertsonen kopuruari buruzko aurreikuspenak, pertsona bakoitza zenbat urtetarako (edo hilabetetarako) kontratatuko den eta Gizarte Segurantzako kotizazio-taldearen arabera aplikatu behar den modulua:

A modulua: modulu honetan 22.405,94 euro emango dira kontratatu den pertsona eta urte bakoitzeko (1.867,16 euro hilean), Gizarte Segurantzako 9tik 5erako kotizazio-taldeetako (biak barne) kontratuen kasuan.

B modulua: modulu honetan 33.108,92 euro emango dira kontratatu den pertsona eta urte bakoitzeko (2.759,07 euro hilean), Gizarte Segurantzako 4tik 1erako kotizazio-taldeetako (biak barne) kontratuen kasuan.

Ordainketa-modua:

Ebazpena eman ondoren, diru-laguntzaren zenbateko osoa aurretiaz ordainduko da. Ezin izango da bermerik eratu Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren alde.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitateak, ikerketa- eta I+G+b zentroak eta ikerketan inbertitzen duten enpresak

  • Zientziari, Teknologiari eta Berrikuntzari buruzko ekainaren 1eko 14/2011 Legeak 47. artikuluan jasotzen dituen ikerketarako organismo publikoak.
  • Unibertsitate publikoak, haien unibertsitate-institutuak eta I+G+B arloan gaitasuna eta jarduera frogatua duten unibertsitate pribatuak, Unibertsitateen abenduaren 21eko 6/2001 Lege Organikoan ezarritakoa betez, baldin eta inskribatuta badaude 1509/2008 Errege Dekretuak sortu duen Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroan (1509/2008 Errege Dekretua, irailaren 12koa, Unibertsitateen, Zentroen eta Tituluen Erregistroa arautzen duena).
  • Osasunaren arloko zentro eta erakunde publikoak eta pribatuak, irabazi-asmorik gabekoak, Osasun Sistema Nazionalari lotuta edo harekin itunduta daudenak eta I+G+Bko jarduerak garatzen dituztenak.
  • Ikerketa biomediko edo sanitarioko institutuak, ministro-agindu bidez egiaztatuta daudenak.e) Zentro teknologikoak eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko zentroak, 2093/2008 Errege Dekretuak sortutako zentroen erregistroan inskribatuta badaude (2093/2008 Errege Dekretua, abenduaren 19koa, zentro teknologikoak eta berrikuntza teknologikoa bultzatzeko zentroak arautzen dituena eta zentro horien erregistroa sortzen duena).
  •  I+G+Bko beste zentro publiko batzuk, berezko nortasun juridikoa dutenak eta estatutuetan, helburu sozialean edo araudian I+G+B dutenak jarduera nagusi moduan.
  • I+G+Bko zentro pribatuak, irabazi-asmorik gabekoak, berezko nortasun juridikoa dutenak eta estatutuetan, helburu sozialean edo araudian I+G+B dutenak jarduera nagusi moduan.
  • Sektore publikoko edo pribatuko enpresak, deialdi honetan jasotako ikerketa- eta berrikuntza-ekimenetan inbertitzen ari direnak.
  • Halaber, entitate eta zentro onuradunak izan daitezke, ekainaren 1eko 14/2011 Legeak hamalaugarren xedapen gehigarrian jasotzen dituen I+Gko zentroak, eta Euskal Autonomia Erkidegoko nekazaritza- eta elikagaigintza-ikerketarako zentro publikoak, autonomia-erkidegoetako nekazaritzako elikagaien ikerketaz arduratzen diren sailetan integratuta daudenak eta INIA-CCAA Nekazaritza Ikerketarako Koordinazio Batzordean parte hartzen dutenak. Horietakoren batek berezko nortasun juridikorik ez badu, haren administrazio publikoa agertuko da onuradun moduan.

Betekizunak

  • Zerga arloko eta Gizarte Segurantzako obligazioak betetzea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea.

  • Ez dute izan behar zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zehapenik, ez eta horretarako desgaikuntza dakarren legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne.

  • Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan eta zehazki 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua

Ebazten duen erakundea

  • Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua / Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua > Laneratzea Aktibatzeko Zuzendaritza

Finantzatzen/kofinantzatzen erankundea

  • Berreskuratze, Eraldaketa eta Erresilientzia Plana (PRTR)

Kontaktu-informazioa


Informazio orokorra: 945 160 601

Eposta: servicio.Fomento@lanbide.eus

Tel: (945 062324) (945 181 350)

Kodea

1210001

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez:

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Bi hilabetekoa izango da, eskabidea aurkezten den egunetik.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Kontratatukoen betebeharrak


Beste tramite batzuk