Elikadura, Landa Garapena, Nekazaritza eta Arrantza Saila

EAEko elikaduraren eta zuraren kateko agenteen ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuak sortu eta garatzeko laguntzak 2021

[I+G+b Elikaduraren eta zuraren katea]

Deskribapena


Xedea

Euskal Autonomia Erkidegoko elikaduraren eta zuraren katean ikerkuntza-, garapen- eta berrikuntza-departamentuen sorrera eta garapena piztu eta bultzatzeko laguntzen araubiderako deialdia egitea.

Laguntza horien helburua bikoitza da: batetik, erakundeen barne-sistemak garatu eta berritu nahi dira, batez ere, I+G sistemak; bestetik, negozio berriak erakarri nahi dira, nekazaritzako elikagaien sektorearen lehiakortasuna hobetzeko, baliabideak optimizatuz.

Horretarako diruz lagun daitezkeen lerro hauek ezarriko dira:

1. EAEko elikaduraren eta zuraren kateko sektoreetako erakundeetan I+G+B departamentuak sortzea eta garatzea indartzera eta haien presentzia handitzera bideratutako laguntzak. Laguntza-lerro horren barruan, honako ekintza hauek bultzatuko dira:

a) Departamentu berriak sortzea, banaka edo modu bateratuan zenbait erakunderen artean.

b) Dagoeneko badauden departamentuak indartzea eta hobetzea, balio eta ahalmen handiagoa emateko.

c) Jakintza transferitzea eta sektoreko erakunde eta eragileen artean partekatzea, sektorearen lehiakortasuna erraztuko duten produktu, teknologia edo baterako prozesu berrien etorkizuneko I+G+B proiektuak identifikatzeko.

EAEko enpresa-ehunean I+G+B kultura finkatzea da laguntza tipologia horren azken helburua; hori lortu nahi da ahalegin eta baliabide guztiak EAEko elikaduraren eta zuraren katearen eremuan I+G+B proiektuak sustatzera bideratuko dituzten departamentuak ad hoc sortuz eta I+G+B departamentuak garatuz.

2. Euskal Autonomia Erkidegoan aldez aurretik establezimendurik ez duten kanpoko enpresak erakartzea sustatzeko laguntzak, EAEn I+G+B zentroak instala ditzaten. Lerro horren barruan, honako ekintza hauek babestuko dira:

a) Beren I+G+B negozioa EAEn instalatzeko interesa izan dezaketenen alderantzizko misioak.

Aurreko tipologiarekin bat etorriz, laguntza honek helburu bera du: EAEko elikaduraren eta zuraren sektorean I+G+B jarduerak indartzea. Berezitasuna izango da azken horretara bideratutakoen helburua izango dela, berez EAEkoak ez izan arren, enpresak erakartzea, jada I+G+B arloan diharduten departamentuak integratuak dituztenak eta beren departamentu, zentro edo instalazioak Euskal Autonomia Erkidegoaren eremu geografikoan instalatzea erabaki dutenak.

Diruz lagun daitekeen lerro honen bidez, eskatzaileek zehaztu beharko dute ea beste de minimis laguntzarik jaso duten 2019, 2020 eta 2021eko ekitaldietan, 200.000 euroko muga egiaztatu ahal izateko.

Aurrekontuko zuzkidura

1.000.000 €

Prestazio ekonomikoa

Agindu honetan ezarritako laguntzak finantzatzeko, 2021eko eta 2022ko ekitaldietarako, 1.000.000 euro bideratuko dira. Kopuru hori Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura finantzatuko da, eta horietatik 500.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro, berriz, 2022rako konpromiso-kredituari. Honela banatuko da:

a) 800.000 euro I+G+B departamentuen sorrera eta garapena sustatzeko proiektuei esleitzen zaizkie; 300.000 euro 2021erako ordainketa-kredituari dagozkio, eta 500.000 euro 2022rako konpromiso-kredituari.

b) 200.000 euro, beren I+G+B zentroak EAEn instalatu nahi dituzten kanpoko enpresak erakartzeko proiektuetarako; 200.000 euro, berriz, 2021. urterako ordainketa-kredituari dagozkio.

Emango diren laguntzen zenbateko guztia ezingo da izan baliabide horiek baino handiagoa, ez eta baliabideok eguneratzean ateratzen den zenbatekoa baino handiagoa ere, indarrean dagoen legedia betez aurrekontu-aldaketak onartzen diren kasuetan. Gehikuntza hori gertatuz gero, deialdiaren ebazpena eman baino lehen egin beharko da, eta horren berri emango da Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordearen ebazpen baten bitartez. Ebazpen hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da.

Nori dago zuzenduta


EAEko arrantza-, elikadura- eta zur-produktuak eraldatzeko eta merkaturatzeko industriaren sektoreko hauetako edozein izan daiteke onuraduna.

A) Enpresak, edozein forma juridiko dutela ere. Hona sailkapena:

1) Enpresa txiki eta ertainak; mikroenpresen eta enpresa txiki eta ertainen definizioari buruzko Europako Batzordearen ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinaren arabera.

2) Enpresa handiak; alegia, enpresa txiki eta ertainen definiziotik kanpo geratzen direnak.

B) Elkarteak eta fundazioak.

C) Nortasun juridikorik gabeko pertsona fisiko edo juridiko pribatuen taldeak eta ondasun-erkidegoak. Parte hartzen duten enpresa guztiek bete beharko dituzte agindu honetan ezarritako betekizun eta baldintzak. Elkarteen eskabideek berariaz adierazi behar dituzte elkarteko kide bakoitzak proiektua gauzatzeko hartzen dituen konpromisoak eta bakoitzari aplikatu beharreko dirulaguntzaren zenbatekoa. Dena den, taldearen ordezkari edo ahaldun bakar bat izendatu beharko dute, zeinak nahikoa botere izango baitu, onuradun gisa, taldeari dagozkion egitekoak betetzeko, eta kide bat izendatu beharko dute funtsen hartzaile izateko, zeinak banatuko baitizkie funtsok taldeko gainerako kideei. Elkarteak ezin dira desegin Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 44. artikuluak, 32.m) artikuluarekin batera, finkatzen duen preskripzio-epea igarotzen den arte.

"Beren I+G+B negozioa EAEn instalatzeko interesa izan dezaketenen alderantzizko misioen" laguntza-lerroaren eskatzaileen kasuan, EAEko elikaduraren edo zuraren sektorekoak ez diren enpresak izan ahalko dira eskatzaileak, baldin eta EAEn instalatzeko interesa duen enpresaren baten benetako interesa egiaztatzen eta justifikatzen badute. Horretarako, enpresa horren adierazpen bat aurkeztu beharko dute, bai eta jarduketa-plan bat eta haren ezarpena deskribatzen dituen memoria bat ere.

Betekizunak

  • Diruz laguntzekoak diren jarduerak Euskal Autonomia Erkidegoaren lurralde-eremuan egitea.
  • Egunean izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntzaren onuradun den pertsona fisikoa edo juridiko pribatua ez egotea krisian den enpresatzat hartuta, estatuek krisialdian dauden enpresa ez-finantzarioak salbatzeko eta berregituratzeko ematen dituzten laguntzei buruzko zuzentarauen arabera (2014/C 249/01).
  • Inbertsioak ingurumenaren arloko eta arlo higieniko-sanitarioko arauak bete ditzala Euskal Autonomia Erkidegoan aplikatzekoa den berariazko araudiarekin bat (21/2013 Legea, abenduaren 9koa, ingurumen-ebaluazioari buruzkoa, eta 3/1998 Lege Orokorra, otsailaren 27koa, Euskal Herriko ingurugiroa babestekoa).
  • Egunean egotea itzulketa- edo zehapen-prozeduretako kantitate zehatzen ordainketari dagokionez, EAEko Administrazioak eta haren menpeko erakundeek emandako laguntzen edo dirulaguntzen esparruan. Betebehar horien ordainketak egunean dituztela ulertuko da zorrak geroratuta edo zatituta badaude, edo zor horiek etetea erabaki bada itzulketa-ebazpena dela-eta. Baldintza hori bete beharko da hala onuradun izateko nola izaera horri eusteko dirulaguntzaren likidazioa egin arte. Beraz, alde horretatik, egiaztapenak egingo dira bai dirulaguntza ematen denean bai ordainketak egiten direnean.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zehapen administratiborik edo penalik ez izatea, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-diskriminazioagatiko debekuak barnean hartuta, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean zehaztutakoari jarraikiz.
  • Konkurtso-deklarazioa eskatu ez izana, edozein prozeduratan kaudimengabetzat jo ez izana, konkurtsoan deklaratuta ez egotea, salbu eta horretan eraginkortasuna hartu badu hitzarmen batek, esku-hartze judizialaren pean ez egotea edo desgaitua ez izatea Konkurtsoari buruzko uztailaren 9ko 22/2003 Legearen arabera, konkurtsoaren kalifikazio-epaian ezarritako desgaitze-aldia amaitu gabe.
  • Dirulaguntzak lortzeko aukera galduta ez izatea ebazpen irmo baten bidez ezarritako zehapena dela-eta, edo honako delitu hauetakoren bat egin izanagatik: prebarikazioa, funtzionario-eroskeria, ondasun publikoak bidegabe erabiltzea, eragimen-trafikoa, iruzurrak eta legearen aurkako ordainarazpenak edo hirigintza-delituak.
  • Kausaren batean errudun deklaratua izateagatik, Administrazioarekin egindako edozein kontraturen amaiera irmoa ebatzita ez izatea.
  • Pertsona fisikoa, merkataritza-sozietateen administratzaileak edo beste pertsona juridiko batzuen legezko ordezkaritza dutenak ez egotea Kargu publikodunen jokabide-kodea eta haien interes-gatazkak arautzen dituen ekainaren 26ko 1/2014 Legean ezarritako kasuren batean, edo Hauteskunde Araubide Orokorraren ekainaren 19ko 5/1985 Lege Organikoan araututako hautapen bidezko karguren bat ez izatea, lege horretan ezarritako baldintzetan. Horrez gain, ez egotea hauetan aurreikusitako kasuren batean: Estatuko Administrazio Orokorreko goi-kargudunen jarduna arautzen duen martxoaren 30eko 3/2015 Legea eta Administrazio publikoen zerbitzura dauden langileen bateraezintasunen abenduaren 26ko 53/1984 Legea.
  • Erregelamenduz zerga-paradisu gisa kalifikatutako herrialde edo lurralde batean ez izatea zerga-egoitza.
  • Ezingo dira onuradun izan elkarte bateko kide diren eta oinarri honetan ezarritako betekizunak betetzen ez dituzten pertsonak.
  • Elkarteen kasuan, horiek elkartzeko eskubidea arautzen duen martxoaren 22ko 1/2002 Lege Organikoko 4. artikuluko 5. eta 6. apartatuetan aurreikusitako debekuen kausetan nahastuta ez egotea. Ez-zilegitasun penalaren zentzuzko zantzuak egoteagatik, administrazio-prozedura ez etetea, 1/2002 Lege Organikoaren 30.4 artikuluan xedatutakoari jarraikiz, betiere ebazpen judizial sendorik esleitzen ez bada, haren arabera, kasuan kasuko inskripzioa egin ahal izango baita dagokion erregistroan.
  • Berreskuratze agindu baten menpe ez egotea, Europako Batzordeak aurretiaz erabaki badu laguntza bat legez kanpokoa eta barne-merkatuarekin bateraezina dela.
  • Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritzari jakinaraztea idatziz xede bera betetzeko beste administrazio baten edo erakunde publiko zein pribaturen baten beste laguntza edo dirulaguntzaren bat lortu izana.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Elikagaien Kalitate eta Industriako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Elikagaien Kalitate eta Industrien Zuzendaritza

Marisa Fraile

Telefonoa: 945 01 63 14

E-maila: m-fraile@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1207101

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.

Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia EHAA argitaratzen den egunetik hasi eta 6 hilabeteko epearen barruan.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk