Atzerrian ingeleseko, frantseseko eta alemaneko ikastaroak egiteko plazak, Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoz finantzatzen diren ikastetxetan, DBHko 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat (2021-2022)

[HIZKUNTZA-ATZERRI]

Deskribapena


Xedea

Deialdiaren xedea da 548 plazatarako deialdia egitea, hain zuzen ere Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian eta Alemanian 3 asteko egonaldia eta ikastaroak egiteko, 2022ko udan, hurrengo taulan zehazten denaren arabera. Euskal Autonomia Erkidegoaren funts publikoez finantzatzen diren ikastetxeetan, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako 3. eta 4. mailetan eta Batxilergoko 1. eta 2. mailetan matrikulatutako ikasleentzat izango dira plaza horiek.


Herrialdea eta hizkuntza

1.       TARTEA

2.      TARTEA

PLAZAK GUZTIRA

 

DBH

BATX.

DBH

BATX.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

117

32

43

280

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

398

150

548

Aurrekontuko zuzkidura

847.038 euro

Prestazio ekonomikoa

Deitutako plazak baliatzeko eskubideak izango da baldin eta ikasleak berari dagokion ekarpen ekonomikoa egiten badu.

  • 1. tartea: 170 euro
  • 2. tartea: 680 euro

1. tartean sartuko dira eskabidea aurkeztu aurreko ikasturtean unibertsitatez kanpoko mailetako ikasleak eskolatzeko ikasketetarako laguntza eta beken deialdian beka jaso duten ikasleak. Ohiko beka ukatu zaien ikasleek eskabidearekin batera, epearen barruan, ukapenaren aurkako gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu dutela egiaztatzen badute, deialdi honen xede den laguntza-eskaeraren ebazpenak kontuan hartuko du aipatutako gora jotzeko errekurtsoaren ebazpenean xedatutakoa.

2.tartean, berriz, aurreko paragrafoan zehaztutako deialdian bekarik jaso ez duten ikasleak.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitatekoak ez diren mailetako ikasleak

Eskakizunak:

  • Aurreko ikasturtean 7,00 puntuko gutxieneko nota lortu izana eskatutako hizkuntzan/hizkuntzetan, eta 16,00 puntuko edo gehiagoko puntuazio osoa lortu izana aurreko ikasturteko batez besteko notaren eta eskatutako hizkuntzako notaren arteko baturan. Esleipena norgehiagoka bidezkoa izango da, eta, beraz, plaza esleitzeko ez da nahikoa izango gutxieneko nota horiek lortu izana. Beharrezkoa da, halaber, hurrenkera-zenbaki bat lortzea, eskatzailea tarte bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko, eta, Irlandaren eta Erresuma Batuaren kasuan, maila bakoitzean emango diren plazen barruan sartzeko.
  • Eskatzen den plazari dagokion/dagozkion hizkuntza/hizkuntzak eskabidearen aurkezpen-data baino lehenagoko bi ikasturteetan (2019-2020 eta 2020-2021) ikasi behar izan dira Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean, eta, horietatik, azken ikasturtea funts publikoen bidez finantzatutako Euskal Autonomia Erkidegoko Bigarren Hezkuntzako ikastetxe batean egin behar izan da.
  • Epe-barruan egitea plaza bakoitzaren tarteari dagokion diru-ekarpena (2.2. artikuluan jasota dagoen moduan).
  • Aurreko urteetan, Hezkuntza Sailak egindako deialdian plazarik eskuratu ez izana atzerrian hizkuntzak ikasteko; baldintza hau betetzetik salbuetsita daude Matematika Olinpiadetako sari gisa plaza lortu duten ikasleak.
  • Beranduenez 2022an betetzea 19 urte.

Betekizunak

  • Ezin izango dira dirulaguntzaren onuradun izan Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan xedatutako egoeraren batean dauden ikasleak. Besteak beste, honako egoera hauetakoren batean daudenak:
  • Ordaindu gabe izatea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari lotutakoak.
  • Ordaindu gabe izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.
  • Dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea galarazten duen zigor penal edo administratiborik ez izatea edo horretarako desgaitzen duen legezko debeku baten pean ez egotea.
  • Organo kudeatzaileak ofizioz egiaztatuko du ikasleak egunean daudela zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan. Hala ere, ikasleak berariaz uka dezake baimen hori, eta, kasu horretan, eskumena duen organoak emandako ziurtagiriak aurkeztu beharko ditu.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0098505

Eskabidea eta dokumentatzioa aurkeztea


Adin nagusiko ikasleak edo adingabe emantzipatuak egingo du eskaera; adingabe emantzipatu gabeen kasuan, berriz, aitak, amak edo legezko ordezkariak.

Eskaera modu hauetara egin ahal izango da:

Tramitazio elektronikoa:

  • Ziurtagiri digitalaren bidez sartuta (NAN, Izenpe txartela...) edo itsasontzien jokoa erabilita (B@kq).

Ziurtagiri digitala erabiltzeak aurkezpen telematikoa egin beharra dakar. Eskabidea elektronikoki sinatu beharko da. Orduantxe geratuko da hura erregistratuta. Ez da beharrezkoa aplikazio informatikoak sortutako inprimakia ikasketa-zentroan aurkeztea.

Tramitazio presentziala:

- Sisteman erregistratuta, helbide elektroniko baten bidez eta honako bide hauetako bati jarraituta:

● HNA (Hezkuntza Nortasun Agiria), jaiotegunarekin batera.

● Nortasun Agiri Nazionala (NAN), haren iraungitze-data zehaztuta. Eskatzailea atzerritarra baldin bada, atzerritarren identifikazio-zenbakia (AIZ) eta jaioteguna adierazi beharko ditu, eta, hala badagokio, atzerritarren identifikazio-txartelaren zenbakia (AIT). Kasu batean eta bestean, eskatzailearen nortasuna egiaztatu egingo da, datuak egiaztatzeko zerbitzuaren bitartez. Zerbitzu hori Administrazio Elektronikoari buruzko 21/2012 Dekretuaren bigarren xedapen gehigarrian jasota dago.

Sisteman helbide elektroniko baten bidez erregistratuta aurkezten bada eskabidea, nahitaezkoa izango da betetako eskabide-formularioa inprimatzea, izenpetzea eta dagokion ikastetxean aurkeztea, 6. artikuluan zehazten den epean. Ikastetxeak elektronikoki erregistratu behar du eskabidea, epe horretan bertan.

– Eskatzaileak, ez baldin badauka eskabide telematikoa egiteko bitartekorik, matrikulatuta dagoen ikastetxera joanda egin ahal izango du.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Ikaslearen eskabidea

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Ebazpen-proposamena: Eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo 20 egun baliodunetan. Erreklamatzeko epea: 10 egun, ebazpen-proposamena jakinarazi eta gero. Ebazteko epea: 6 hilabete, deialdiaren agindua argitaratzen denetik.

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Beste tramite batzuk