Hirigune, Hiri merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzera bideratutako laguntzen programa Covid-19aren aurrean 2021

[HIRIGUNE 2021]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da merkataritza-elkarteen jarduera bultzatzeko 2021eko laguntzak arautzea, COVID-19aren osasun-krisialdia arintzeko eta hiri-merkataritzaren lankidetza, dinamizazio eta lehiakortasuneko zonako estrategiak sustatzeko, modu horretan merkataritza-sektorea biziberri dadin.

Laguntza eskatzeko gida (PDF, 1 MB)

Aurrekontuko zuzkidura

1.770.000

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-mota

Diruz lagundu daitezkeen jarduketak lerro hauetan kokatuko dira, lehentasunez: 

  • Hurbileko Merkataritza dinamizatzera bideratuko azterlanak.
  • Hurbileko merkataritzari laguntzea.
  • Digitalizazioa eta teknologien erabilera.
  • Konpetentzia digitalei buruzko prestakuntza.

 

Aurrekontu-dotazioa


Emandako laguntzen zenbatekoa proiektuko diruz lagun daitekeen gastuaren % 100 izango da, jasotako eskaeren bolumen ekonomikoak ezarritako aurrekontu-zuzkidura gainditzen duenean eta hasierako zuzkidura handitzen ez denean izan ezik; kasu horretan, diruz lagun daitekeen ehunekoa % 80ra murriztu ahal izango da gutxienez, jasotako eskaeren kopuru handiagoari erantzuteko.


Udalerriko elkarteen multzorako dirulaguntzaren gehieneko muga eragiketa honen emaitza izango da: merkataritza-tartearen araberako dirulaguntza bider udalerriko merkataritza-dentsitatearen koefizientea


  . 45 denda baino gutxiago dituzten udalerriak: 12.000,00 euro

  . 46-150 denda dituzten udalerriak: 27.000,00 euro

  . 151-300 denda dituzten udalerriak: 35.000,00 euro

  . 301-750 denda dituzten udalerriak: 55.000,00 euro

  . 751-1.500 denda dituzten udalerriak: 70.000,00 euro

  . 1.501-3.000 denda dituzten udalerriak: 95.000,00 euro

  . 3.000 dendatik gora dituzten udalerriak: 125.000,00 euro

 

Ordainketa-modua:

Honela ordainduko dira laguntzak:

Emandako dirulaguntzaren %80 emakida-ebazpena eman ondoren ordainduko da, 18.a) artikuluan aurreikusitako epea igarota, ukorik izan ez bada.

Gainerako zenbatekoa agindu honen 15. artikuluan xedatutakoaren arabera gastuen justifikazioa likidatu ondoren ordainduko da.

Ordainketa horiek egingo dira, baldin eta onuradunak zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak egunean baditu,

 

Informazio gehigarria

Nori dago zuzenduta


Merkatarien Elkarteak eta Elkarte Mistoek

Betekizunak

  • Eskatzaileek aurkeztu beharreko agiriak:

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa > Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Merkataritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Aplikazio informatikari buruzko kontsulta teknikoak:

Beste kontsulta motak:

  • Beste pertsona baten bidez pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalordea
  • Beharreko dokumentazioa
  • Teletramitazio prozedura
  • Laguntza-programaren edukiak 

ZUZENEAN

TFNO.: 012 Y 945018000

Arabako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa
Samaniego, 2

01008 Vitoria-Gasteiz

Tlf.: 945 01 70 54 

 

Bizkaiko Turismo eta  Merkataritza Lurralde Bulegoa

General Concha, 23

48010 Bilbao

Tlf. 944 03 14 26 

Gipuzkoako Turismo eta Merkataritza Lurralde Bulegoa

Easo, 10

20006 Donostia-San Sebastián

Tlf. 943 02 25 65

 

 

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1015608

Eskabidea


Eskabideak aurkezteko epea 2020ko uztailaren 21ean hasiko da, eta 2020ko irailaren 10ean amaituko da.

 

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

6 hilabete

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

Beste tramite batzuk