2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteetarako hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztiarra modu global, sistematiko eta integratuan lantzeko jarduera-proiektuak (L2. Hezkuntza inklusiboa eta aniztasunaren arreta).

[HEZKIDETZA-50]

Deskribapena


Xedea

EAEko Haur Hezkuntza, Lehen Hezkuntza, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza eta Batxilergoa ematen duten itunpeko ikastetxeei dei egitea, 2021-2022 eta 2022-2023 ikasturteak barne hartuko dituen jarduera-proiektu bat egin dezaten. Proiektu horrek ahalbidetu behar die ikastetxean lantzea hezkidetza eta emakumeen aurkako indarkeriaren prebentzioa eta detekzio goiztarra  modu global, sistematiko eta integratuan.

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Hautatutako ikastetxe bakoitzari bi mila (2.000) euroko diru-ekarpena egingo zaio deialdi honetan aipatzen diren bi ikasturteetarako, irakasleak zein eskola-komunitatea trebatzeko eta proiektua koordinazio- eta zabalkunde-jardueretarako. Proiektuak bi ikasturteko iraupena badu ere, lehenengo ikasturtean egindako gastuak soilik hartuko dira aintzat.

Ordainketa-modua:

Dirulaguntza bi zatitan ordainduko da:
a) Lehenengo ordainketa emandako laguntzaren % 60koa izango da, esleitutako dirulaguntza onartu eta gero egingo da.

b) Gainerakoa –dirulaguntza osoaren % 40a– «Hezkidetza – Dirulaguntzaren justifikazioa» agiria (V. eranskina) aurkeztu ondoren ordainduko da; 2021ko ekainaren 30a baino lehen aurkeztu behar da agiri hori, behar bezala beteta. Agiri hori eta dagozkion fakturak eta ordainagiriak bitarteko elektronikoen bidez aurkeztu behar dira.

Nori dago zuzenduta


Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitateaz kanpoko ikastetxe pribatu edo itunpekoak

Eskakizunak:

  • EAEko Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko itunpeko ikastetxea izatea.
  • Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.

  • Dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak ordainduta izatea

Betekizunak

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 3. artikuluetan jasotako debekurik ez izatea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ezin izango du dirulaguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten dion zehapen administratiborik edo penalik jaso, ezta horretarako legezko inolako debekurik ere, sexu-bereizkeriagatiko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedatutakoarekin bat etorriz.

  • Helburu bererako administrazio edo erakunde publiko nahiz pribatuetatik inolako dirulaguntzarik jasotzen ez aritzea.
  • Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren erakunde autonomoek emandako izaera bereko beste laguntza edo dirulaguntza batzuen esparruan, dirulaguntza horien itzulketa- edo zehapen-prozeduraren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozedura hori amaitu egin beharko da onuradunei laguntza hauek emateko, edo, hala badagokio, ordaindu ahal izateko.

  • Aurreko deialdietan finantzaketa lortu duten ikastetxeek berriz ere parte hartu ahal izango dute, baldin eta parte hartu zuten deialdiko ikastaroen epea amaitu bada.
  • Proiektuaren azalpen teknikoak egitea

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Ikaskuntzaren eta Hezkuntza Berrikuntzaren Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

1015407

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean argitaratuko da behin betiko ebazpena

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Lehenengo justifikazioa (2021-2022)


2022ko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Bigarren justifikazioa (2022-2023)


2023ko ekainaren 30a baino lehen.

  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Beste tramite batzuk