Hazitek 2021. Enpresa I+G bultzatzeko programa
[Hazitek 2021]
- Erakundea:
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntza-erregimen hau itzuli beharrik gabeko diru-laguntzak ematean datza Ikerketa Industrialeko edo Garapen Esperimentaleko Proiektuak egin daitezen, lehia arloan bezala estrategia arloan ere, Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa-sektorean, bai eta 2020rako Euskadiko Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Planaren barruko espezializazio esparruetan ere.
Laguntza hauek Eskualde Garapenerako Europako Funtsarekin batera (EGEF) finantzatzen dira.
Aurrekontuko zuzkidura
91.300.000,00 €Prestazio ekonomikoa
Prestazio ekonomikoa
- Lehiakortasun proiektuak
- 43.300.000,00 €
- Proiektu estrategikoak
48.000.000,00 €
- 14.000.000 € 2021 urterako,
- 18.000.000 € 2022 urterako eta
- 16.000.000 € 2023 urterako.
Diruz laguntzeko moduko proiektuak
Izaera lehiakorreko I+G proiektutzat joko dira ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektu-tipologia hauek:
- Produktu berriak garatzeko proiektuak.
- Zientzian eta teknologian oinarritutako enpresa berriak sortzeko proiektuak.
Izaera lehiakorreko I+G proiektuentzako laguntzak jaso nahi dituzten proiektuek I+G+B jarduera-multzo koherentea azaldu beharko dute, produktu originalak eta existitzen direnak baino hobeak garatzera argiro bideratuak. Horien helburua merkatuaren eta gizartearen eskaria hobeto asetzea izan behar da, edo merkatura daitekeen ezagutza erabili edo sortzera argiro egon behar dira bideraturik, honako elementu hauek uztartzen dituzten enpresak sortzeko asmoarekin:
- Ezagutza zientifiko edo teknologiko maila altua eskatzen duten produktu eta zerbitzuekin zerikusia duten jarduera edo komertzioaren garapena.
- I+G+B jarduera ugariren garapena.
- Jabetza intelektualari buruzko eskubideen erabilera, bai enpresak berak sortuak, bai negozioko gako-abantaila lehiakortzat esklusibotasun-lizentzien bitartez eskuratuak.
- Enpresaren garapenean, goi-mailako prestakuntza zientifiko eta teknologikoa duen langileriaren partaidetza aktiboa.
Ez dira «proiektu berriak garatzeko proiektutzat» hartuko lehendik dauden produktuak hobetzeko proiektuak edo produktua berritzat jotzeko moduko berrikuntza-mailarik ez daukatenak. Ez dute diru-laguntzarik jasoko produktuen, ekoizpen-lerro eta -prozesuen, existitzen diren zerbitzuen eta beste operazio arrunt batzuen ohiko edo aldizkako aldaketa normalek, aldaketa horiek hobekuntzak ekar baditzakete ere.
Sektore estrategikoetako ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuak.
Diruz lagundu ahal izango dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan jasotako izaera estrategikoko ikerkuntza industrial eta garapen esperimentaleko proiektuak. Proiektu horiek, teknologia- eta berrikuntza-esparruetako ikerkuntza eta garapenean, sektore publiko eta pribatuaren arteko lankidetza sustatu behar izango dute, Euskadiko ekonomian trakzio-efektua eraginez eta ETEen esku-hartzeari eta 2020 Ostertza Programari mesede eginez (http://www.eshorizonte2020.es/).
Diruz lagunduko dira Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskadi 2020 Planeko espezializazio-esparruetan ezarritako izaera estrategikoko ikerkuntza industrialeko eta garapen esperimentaleko proiektuei dagozkien I+G+B jarduerak. Produktu, prozesu edo zerbitzu berri edo hobeak lortzeko ezagutza erabilgarriak sortzera bideratu beharko dira jarduera horiek, eta izaera estrategikoko teknologia berriak integratu beharko dituzte, bai eta patente berriak sortu eta oinarri zientifiko eta teknologikoko enpresa berriak integratu ere. Hori guztia lanpostuak sortzera eta euskal enpresa-ehundura dibertsifikatzera bideraturik egon beharko da, bai eta enpresa-lehiakortasuna hobetzera ere.

Nori dago zuzenduta
Onuradunak
- Enpresak: enpresa handiak eta ETEak
- Enpresa-taldeak eta enpresa-elkarteak, legezko forma bat edo beste badute ere.
- Oinarri zientifiko eta teknologikoa duten enpresa berriak merkaturatzeko proiektuen kasuan, Zientzia, Teknologia eta Berrikuntzarako Euskal Sareko Agenteak ekainaren 23ko 109/2015 Dekretuaren arabera akreditatuak, ere onuradunak izan daitezke.
Betekizunak
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan izatea egoitza edo ekoizpen-instalazio bat.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetan gauzatzea.
Erakunde onuradunek bere nortasun juridikoa eta bere kabuz jarduteko gaitasuna izan behar dituzte nahitaez, eta ez dute izan behar debekurik edota gaitasun-gabetzerik diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Diru-laguntza eskaera bat aurkezten baldin bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta gizarte-segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
Ezin izango dira erakunde onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
Diru-laguntzen onuradun izan ahal izateko, eskabidea egiten duten enpresak ezin dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, baldintzek bere horretan iraun behar dute onartutako diru-laguntzaren likidaziora arte.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena > Teknologiako, Berrikuntzako eta Eraldaketa Digitaleko Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
SPRI
Tfno.: 94 403 70 43
e-mail: mgarcia@spri.eus
Tfno: 94 403 70 30
e-mail: mhernandez@spri.eus
GOBIERNO VASCO
Tfno: 945 01 82 08
e-mail: l-segurola@euskadi.eus
Tfno: 945 01 65 70
e-mail: ja-martinez@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
1030806Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Deialdia argitaratu eta biharamuneko 09:00etan hasiko da proiektuak onartzeko et hautatzeko eskaerak aurkezteko epea eta 2021ko martxoaren 12an amaituko da, 12:00etan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
I. FASEA: PROIEKTUAK HAUTATU ETA ONARTZEA
Proiektuak hautatzeko eta onartzeko eskabideak eta gainerako agiri osagarriak euskarri elektronikoan beteko dira, adierazitazo egoitza elektronikoan, eta han eskura daitekeen ereduaren arabera.
http://www.industria.ejgv.euskadi.net/r44-teletram/eu/ (euskara)
Lankidetza proiektuetan, erakunde interesdunek eskaera bateratu bakarra aurkeztu behar dute proiektu bakoitzerako. Ondorioz, proiektuaren garapenaz eta kudeaketaz arduratzeko asmoz, proiektuko partaide diren enpresetako batek hartu behar izango ditu bere gain administrazioarekiko elkarrizketa- eta harreman-funtzio guztiak, bai interes teknologikoagatik, edo bai kontratista nagusia delako eta proiektuaren garapenean protagonismo handiagoa duelako. Hala, proiektua bide onetik doala bermatuko du, eta berorren zuzendari eta partzuergoaren ordezkari izango da eta, beraz, proiektuko enpresa liderra ere izango da. Proiektuaren garapenean protagonismo handiena izateagatik lider den erakundearen legezko ordezkariaren izenpe elektronikoa duela aurkeztuko da eskabidea.
Egoera hau berariaz adierazi behar izango du enpresa liderrak eskaeran eta, beraz gain, gainerako enpresa partaideek ere izenpetu behar izango dute. Gainera, bai enpresa liderrari eta bai gainerako enpresa partaideei ere, ahalorde-eskrituraren kopia eskatuko zaie. Proiektu horretan, enpresa partaide bakoitzak izango dituen funtzio eta aurrekontuak zehaztuko dira.
Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako enpresek beste erakunde europar batzuekin burututako estatuz haraindiko lankidetzako ERANET proiektuen kasuan, EAEn kokatutako enpresek izango dute eskaera eta dagozkion agiriak aurkezteko ardura.
Proiektu bakoitzeko eskabide bat aurkeztu beharko da. Eskabidearekin zenbait fitxategi aurkeztu beharko dira, honako agiri hauen kopia digitalizatua dutela:
Eskabide-inprimakia, proiektuaren lider den erakundeak sinatuta, honako hauek barne hartuko dituena: proiektuan parte hartzen duten erakundeen datuak eta haietako bakoitzak egingo dituen jarduerak eta izango duen aurrekontua. ERANET proiektuen kasuan, Euskal Autonomia Erkidegoak kokatutako enpresak/ek euren bakarrik sinatuko dute.
Proiektuaren memoria teknikoa eta ekonomikoa.
Enpresa parte-hartzaile bakoitzaren jarduerari buruzko oinarrizko datuen deskribapen-memoria.
Lankidetza-proiektuei dagokienez, enpresa parte-hartzaile guztiek izenpetutako lankidetza-hitzarmenaren kopia digitalizatua. Partzuergoa eratzeko hitzarmena; hartan, gutxienez, aspektu hauek hartuko dira kontuan: jardueren banaketa eta aurrekontua, konfidentzialtasun-hitzarmenak, emaitzen jabetza, jabetza industrial eta intelektualaren babes legala (patenteak), emaitzen etorkizuneko ustiapen komertziala eta emaitzen hedapen publikoa.
Enpresa parte-hartzaile bakoitzeko pertsona eskatzailearen ordezkaritza-ahalmenaren kopia digitalizatua.
II. FASEA: LAGUNTZAK EMATEA
I. fasean onartutako/hautatutako proiektuetarako baino ezingo dira aurkeztu laguntza-eskabideak, agindu honetako 19. artikuluan xedatutakoari jarraituz, eta, haiekin batera, agiri hauek aurkeztuko dira:
Laguntza-eskabidearen inprimakia, proiektuaren lidergoa duen enpresak izenpetuta, eta gainerako parte hartzaileek sinatuta (onartuta).
Enpresa parte hartzaileek izenpetutako akordioaren kopia digitalizatua; akordio horren bidez, enpresa liderrari lagatzen diote ordezkaritza, beren izenean laguntza eskatu dezan.
Proiektuan parte hartzen duten enpresetako bakoitzak – liderra barne– honako agiri digitalizatu hauek aurkeztuko ditu:
Erakunde eskatzailearen identifikazio fiskaleko txartelaren fotokopia.
Erantzukizunpeko adierazpena, honako hauek ziurtatzeko:
ETEa bada, haren ezaugarriak bat datozela ETEaren definizioarekin, Europako Erkidegoko arauekin bat etorriz. Enpresa txiki edo ertaintzat hartuko dira, 651/2014 salbuespeneko Erregelamendu Orokorreko I. eranskina aintzat hartuz, 250 baino langile gutxiago dituzten enpresak, negozio-bolumena gehienez 50 milioi eurokoa edo txikiagoa dutenak, edota urteko balantze orokorra 43 milioi eurotik gorakoa ez dutenak. Enpresa txikitzat joko dira, berriz, 50 langile baino gutxiago izanik urteko negozio-bolumenean edota urteko balantze orokorrean 10 milioi euroko zenbatekoa gainditzen ez dutenak. Kasu bietan, elkartutako edo uztartutako enpresen langile eta mugen zenbatespena, 651/2014 Salbuespeneko Erregelamendu Orokorraren I. eranskineko 4, 5 eta 6. artikuluetan ezarritakoaren arabera gauzatuko da.
Ez daudela administrazio publikoekin lotuta edo haien mende, eta ez direla administrazio instituzionalekoak.
Enpresa handi edo ertaina baldin bada, ezin da egon berregituratze-aldian, eta, hala badago, jasotzen duen berregituratze-laguntzaren berri izan behar du Europako Batzordeak.
Beste instituzio publikoetan edo pribatuetan, proiektu berarentzat eskatutako eta/edo emandako laguntzak.
Enpresa handia bada, Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Eragingarrirako martxoaren 22ko 3/2007 Lege Organikoaren 45.2. artikuluan ezarritakoa betetzen duela.
Erakunde eskatzaileak diru-laguntza edo laguntza publikoak eskuratzea eragozten duen zigor administratiborik edo penalik ez izatea, eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere ez egotea, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
Erakunde eskatzailea ez izatea berreskuratze-agindu baten zain dagoen enpresa edo erakunde bat, Europar Batasunak diru-laguntza bat legez kontrakoa eta merkatu komunarekin bateraezina dela adierazi duen aurretiazko erabaki baten ondoren.
Laguntzaren eragin sustagarriaren adierazpena.
-
Onuradunak ahal izateko, entitateek hurrengo baldintzak bete behar dituzte:
Euskal Autonomia Erkidegoan izatea egoitza edo ekoizpen-instalazio bat.
Diruz lagun daitezkeen jarduerak zuzenean Euskal Autonomia Erkidegoan kokatutako instalazioetan gauzatzea.
Erakunde onuradunek bere nortasun juridikoa eta bere kabuz jarduteko gaitasuna izan behar dituzte nahitaez, eta ez dute izan behar debekurik edota gaitasun-gabetzerik diru-laguntza publikoak eskuratzeko edo Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioarekin nahiz beste edozein erakunde publikorekin kontratuak egiteko.
Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorrak edo haren mendeko erakunde autonomoek ezaugarri bereko beste laguntza edo diru-laguntzaren batzuk eman izana dela-eta horiek itzultzeko edo zigortzeko prozesuren bat oraindik ere izapidetzen ari bada, prozesu hori amaitu egin beharko da erakunde onuradunei diru-laguntzak edo laguntzak eman eta ordaindu ahal izateko.
Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea. Diru-laguntza eskaera bat aurkezten baldin bada, ekintza horren bidez eskatzaileak baimena emango dio organo emaileari zuzenean eskura ditzan zerga-betebeharren eta gizarte-segurantzarekiko betebeharren gaineko egiaztapenak. Hala ere, erakunde eskatzaileak berariaz uka dezake baimen hori, eta, halakorik egiten baldin badu, betebehar horiek betetzen dituela egiaztatzen duten agiriak aurkeztu beharko ditu.
Ezin izango dira erakunde onuradun izan Diru-laguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan zehazten diren egoeretako batean dauden erakundeak.
Diru-laguntzen onuradun izan ahal izateko, eskabidea egiten duten enpresak ezin dira egon behar zigor- eta administrazio-arloan diru-laguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzearekin zigortuta, ez eta hartarako ezgaitzen duen legezko debekuaren eraginpean ere, sexu-diskriminazioaren ondoriozko debekuak barne, 4/2005 Legearen (otsailaren 18koa, Emakumeen eta Gizonen arteko Berdintasunerakoa) azken xedapenetatik seigarrenean xedaturikoari jarraikiz.
Laguntza hauek eskuratu ahal izateko, baldintzek bere horretan iraun behar dute onartutako diru-laguntzaren likidaziora arte.
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste formatu batean -PDF -), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Ebazpena eta errekurtsoak
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak