Gipuzkoak dituen etorkizuneko erronkei erantzuna emateko planteatzen diren proiektu berritzaileak, eragile ekonomiko eta sozialek bultzatutakoak. 1921
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Oinarri hauen arabera arautzen diren dirulaguntzen helburua, Etorkizuna Eraikiz ekimenaren barruan, herritarrek sustatutako proiektuen finantziazioa da. Gipuzkoaren eraldaketa sozial eta ekonomikorako herritarren dinamizazio prozesua aktibatzea da kontua, zenbait esparrutan eragingo duten proiektu praktikoei laguntza emanez, izaera berritzailea izanik erreferentzia izan daitezkeenak eta eragin biderkatzailea izango dutenak.
ESKABIDEEN AURKEZPEN EPEA: 2021/03/09- 2021/04/08 (12:00 orduak)
ZEMBATEKOA: 590.000,00 euroak
ONURADUNAK:
Oinarri hauetan araututako diru laguntzak eskatu ahal izango dituzte elkarteek, fundazioek, enpresa publiko eta pribatuek, udalek, mankomunitateek edota interes ekonomikoa-AIE duten taldeek, bakarka zein taldeka, Gipuzkoako Lurralde Historikoan proiekturen bat sustatzen dutenak, aurreko puntuan jasotzen diren jarduera eremuren batean.
INFORMAZIO: