Gazte enplegurako 2014-2020 programa operatiboaren esparruan, gazteak kontratatzeko diru-laguntzen deialdia argitaratzen duena, 2021. urterako
[GEL-2021]
- Erakundea:
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Deialdi honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan eta Gazteen Bermeko Sisteman izena emanda dauden gazte langabeak kontratatzeagatik emango zaizkien laguntzen oinarriak ezartzea eta laguntza horiek arautzea, lanbide-eskarmentua eskuratu eta gazte horien enplegagarritasuna sustatzeko neurriak baitira kontratazioak.
Aurrekontuko zuzkidura
6.500.000 eurosPrestazio ekonomikoa
Lurralde-eremu bakoitzean gehienez banatu daitekeen aurrekontua hurrengo dokumentuan ezarri da (deialdi honetako I Eranskina):
Ordainketa-modua:
Emandako dirulaguntza ordainketa bakar batean ordainduko da, diruz lagundutako azken kontratazioa abiatu aurreko 5 egun balioduneko epean, eta honako dokumentazio hau aurkeztu ondoren:
- Kontratatutako langileen zerrenda, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak dirulaguntza emateko ebazpenarekin batera emandako eredu normalizatuan.
- Lan-kontratuen kopia eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuari egindako komunikazioa.
- Kontratatutako pertsona bakoitzaren Kotizaziorako Datuen Txostena (KDT).
- Kontratatutako pertsonen hautaketari dagokion akta eta Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuak edo bere erakunde laguntzaileak igorritako pertsona langabeen zerrenda. Aktak egiaztatu behar du hautaketa-prozesuan gutxienez emakume batek parte hartu duela. Emakumerik parte hartzen ez baldin badu, ezinezkoa zela justifikatzeko arrazoiak azaldu behar dira.
- Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguko Ekimenaren baterako finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari.
- Erakundearen ordezkariaren adierazpena, kontratazioek 4.4 artikuluak araututako baztertze-kausarik ez dutela azaltzen duena.

Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoko udalerriak
Garapen-agentziak
Udalerrien mendeko toki-garapeneko agentziek, baldin eta nortasun juridiko propioa baldin badute
Betekizunak
-
Langabezia-tasa handiak dituzten udalerriak dira; zehazki, 2021eko martxoaren datuei begiratuta, 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 22,30ekoa edo handiagoa duten udalerriak, baldin eta hil horretan adin-tarte horretako 10 pertsona edo gehiago baldin bazeuden langabezia-egoeran udalerri horietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-eskatzaileen estatistika fitxategiaren datuen arabera. Udalerri horiez gainera, onuradun dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak.
Erakunde bakar bat izan daiteke onuradun udalerri bakoitzean, hau da, udala lehentasunez, edo toki-garapeneko agentzia. Toki-garapeneko agentziaren jarduera-eremua udalerri bat baino gehiagokoa baldin bada, dirulaguntzen onuradun izan daiteke udalerri horietan erroldatutako pertsonei egindako kontratuengatik eta udalerri bakoitzari esleitu zaion aurrekontuaren mugaraino, baldin eta udalek ez baldin badute dirulaguntzarik eskatu.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne

Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez

Kontratatukoen betebeharrak
- 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizitzea, zehazki dirulaguntzaren eskabidean adierazitakoan.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
- Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea kontratua sinatu aurreko egunetik hasita, gutxienez.
- Toki-erakunde berak honako deialdi hauetan kontratatua ez izatea: Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2019ko edo 2020ko deialdiak; enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2019ko edo 2020ko deialdiak, edo bereziki egoera ahulean dauden eremu eta udalerrietan enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2019ko deialdia. (Tokiko erakundeak bere erregistroetan egiaztatzea aurreko deialdietan pertsona gaztea kontratatu ote den)
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Ebazten duen erakundea
- Lanbide - Euskal Enplegu Zerbitzua > Lanbideko Zuzendari Orokorra - Euskal Enplegu Zerbitzua
Kontaktu-informazioa
Posta elektronikoa: tokikolaguntzak@lanbide.eus
Enplegua Sustatzeko Zerbitzua: 945 062 413
Arabako Lurralde Bulegoa: 945 062 407
Bizkaiko Lurralde Bulegoa: 944 986 065 / 944 986 067
Gipuzkoako Lurralde Bulegoa: 943 596 217
Kodea
1073704Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Deskargatu eta bete eskabidea.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Igo eskabidea, beharrezko dokumentazioarekin batera, Egoitza Elektronikoaren bidez.
-
- Deialdiaren betekizunak betetzen direla egiaztatzeko aski informazio eskaini behar du kontratazio-planak, eskabide-ereduan zehaztutako moduan.
- Kontratu baterako baino gehiagotarako eskatzen baldin bada dirulaguntza, haien arteko lehentasun-hurrenkera bat ezarriko da.
-
Langabezia-tasa handiak dituzten udalerriak dira; zehazki, 2021eko martxoaren datuei begiratuta, 30 urtetik beherako gazteen langabezia-tasa % 22,30ekoa edo handiagoa duten udalerriak, baldin eta hil horretan adin-tarte horretako 10 pertsona edo gehiago baldin bazeuden langabezia-egoeran udalerri horietan, Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuaren enplegu-eskatzaileen estatistika fitxategiaren datuen arabera. Udalerri horiez gainera, onuradun dira hiru lurralde historikoetako hiriburuak.
Erakunde bakar bat izan daiteke onuradun udalerri bakoitzean, hau da, udala lehentasunez, edo toki-garapeneko agentzia. Toki-garapeneko agentziaren jarduera-eremua udalerri bat baino gehiagokoa baldin bada, dirulaguntzen onuradun izan daiteke udalerri horietan erroldatutako pertsonei egindako kontratuengatik eta udalerri bakoitzari esleitu zaion aurrekontuaren mugaraino, baldin eta udalek ez baldin badute dirulaguntzarik eskatu.
-
Zerga-betebeharretan eta Gizarte Segurantzarekikoetan egunean egotea
Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzari dagozkionak eguneratuta daudela, behar diren bezain beste aldiz automatikoki egiaztatuko du kudeatzaile organuak, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 28.2 artikuluan ezarritakoaren arabera eta esanbidez aurkakorik adierazten ez bada.
-
Dirulaguntzak itzultzeko dagozkion ordainketa guztiak eginak izatea
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Zigor- edo administrazio-arloan dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzeko zigorrik ez jaso izana, ezta horretarako ezgaitzen duen legezko debekurik ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legearen arabera edo emakumeen eta gizonen benetako berdintasunerako martxoaren 30eko 3/2007 Lege Organikoaren arabera sexu-diskriminazioarengatik gertatutakoak barne
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 artikuluan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko baldintzei dagokienez
Erantzukizunpeko adierazpena eskabidean.
-
Kontratatukoen betebeharrak
- 16 urtetik gorakoak eta 30 urtetik beherakoak izatea.
- Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean bizitzea, zehazki dirulaguntzaren eskabidean adierazitakoan.
- Lanbide-Euskal Enplegu Zerbitzuan lan-eskatzaile gisa izena emanda eta alta-egoeran egotea, eta kontratua hasteko bezperan langabea izatea eta bete behar duten lanpostuari dagokion hezkuntza-maila izatea.
- Gazte Bermea Sisteman izena emanda egotea kontratua sinatu aurreko egunetik hasita, gutxienez.
- Toki-erakunde berak honako deialdi hauetan kontratatua ez izatea: Gazte Enplegurako 2014-2020 Programa Operatiboaren esparruan gazteak kontratatzeko 2019ko edo 2020ko deialdiak; enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2019ko edo 2020ko deialdiak, edo bereziki egoera ahulean dauden eremu eta udalerrietan enplegua sustatzeko toki-ekintzak egiteko 2019ko deialdia. (Tokiko erakundeak bere erregistroetan egiaztatzea aurreko deialdietan pertsona gaztea kontratatu ote den)
Datu Pertsonalen Babesari eta eskubide digitalen bermeari buruzko abenduaren 5eko 3/2018 Lege Organikoaren zortzigarren xedapen gehigarrian ezarritakoaren arabera, jakinaren gainean jartzen zaitugu, Lanbidek, bere eskumenak egikarituz, eskabide honetan ageri diren eta administrazio publikoen esku dauden datu pertsonalen zehaztasuna bermatzeko behar diren egiaztapenak egingo dituela.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
6 hilabete eskaera egin denetik
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Aukerako berraztertzeko errekurtso bat kanal elektronikoaren bidez jartzeko, Nire karpeta -en dagoen inprimakia bete behar duzu.
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio berak emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Aukerako errekurtsoa denez, interesatuek errekurtso hau jartzeko aukera dute ala, nahiago badute, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen dioten egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- Noiznahi, presuntziozko egintza gertatu eta biharamunetik aurrera.
Zer epe dauka administrazioak ebazteko?
- Hilabete: Epe horretan ez bazaizu ebazpena jakinarazten, errekurtsoa ezetsitzat joko da.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
Aukerako berraztertzeko errekurtsoa jartzen bada, Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar daiteke gero, bide judizialetik.
Dena dela, aukerako errekurtsoa denez, interesatuek Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezakete zuzenean.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua. Administrazio-errekurtsoak.
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Informazio gehiago nahi izatekotan, begiratu hemen:
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Europako Gizarte Funtsaren eta Gazte Enpleguko Ekimenaren baterako finantzazioaren berri eman izana kontratatutako langileari
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Kontratatutako langileen zerrendaren komunikazioa
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Justifikazioa eta amaierako likidazioa