Gazte-emantzipaziorako tokiko planak egiteko eta ekimenak diseinatzeko dirulaguntzak 2021

[Gazte-emantzipazioko planak 2021]

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da Euskal Autonomia Erkidegoko toki-erakundeei dirulaguntzak emateko oinarriak ezarri eta deialdia egitea, 2021. urtean honako jarduera hauek sustatzeko: diagnostiko-azterketak egitea, gazte-emantzipazioko planak eta gazte-planak egitea, plan horien jarraipena edo ebaluazioa egitea, eta toki-mailako beste ekimen batzuk egitea, baldin eta horien helburua gazteen emantzipazio-prozesuan laguntzea bada edo helburu horretarako lehendik egin diren ekimenak sistematizatu eta ebaluatuko badira.

Deialdi honen ondorioetarako, gazte-emantzipazioa honela ulertzen da: gazteak gizartean osorik integratzea lortzea, aukera-berdintasunean, modu autonomoan eraiki ahal izateko beren bizi-proiektua eta guztiz baliatu ahal izateko beren eskubide guztiak, zaurgarriagoak diren gazteen artean arreta berezia jarrita.

Agindu honen bidez diruz lagunduko diren jardueren xede diren gazteen artean sartzen dira 18 eta 34 urte bitarteko pertsonak, bi adin horiek barne.

Aurrekontuko zuzkidura

1.150.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Diruz lagunduko diren jardueren kostuaren % 100era arte lagundu ahalko da diruz, nahiz eta erakunde onuradun bakoitzari emandako dirulaguntzen zenbateko osoa ezin izango den izan 60.000 eurotik gorakoa.

- Dirulaguntza jaso dezaketen gastuak

  1. Dirulaguntza jaso dezaketen gastutzat hartuko dira behar-beharrezkoak direnak, diruz lagundutako jardueraren izaerari zalantzarik gabe erantzuten diotenak eta proiektua gauzatzeko aurreikusitako epea amaitu baino lehen egiten direnak; nolanahi ere, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikuluan ezarritakoa errespetatu beharko da.
  2. Agindu honen aplikazio-eremutik kanpo gelditzen dira honako gastu hauek:
    1. Diruz lagundutako jarduera sustatzen du(t)en toki-erakunde(ar)en plantilla organikoko langileen gastuak.
    2. Inbertsio-ondasunen gaineko gastuak.
    3. Erakunde eskatzaileen egituraren gastuak edo zeharkako gastuak.
  3. Zergei loturiko diru-zenbatekoak dirulaguntza jasotzeko modukotzat joko dira, baldin eta dirulaguntzaren onuradunak berak benetan ordaintzen baditu eta ezin badira errekuperatu edo konpentsatu.
  4. Ez laguntzeko moduko gastutzat jotzen diren horiek agertzen badira erakunde eskatzaileak aurkezten duen aurrekontuan, edota laguntzeko modukoak izanik ere ezarritako muga gainditzen badute, ezabatu edo araztu egingo dira gastuok, dirulaguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko beharrezkoa den oinarrizko gastu-aurrekontua zehaztu ahal izateko.

- Diruz lagundutako jarduera betearazteko azpi-kontratazioa.

Diruz lagundutako jardueraren % 100era arte azpikontratatu ahalko du erakunde onuradunak. Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan ezarritakoa betez, erakunde onuradunak azpikontratatu egiten duela ulertuko da, baldin eta hirugarren pertsonekin ituntzen badu diruz lagunduko den jarduera osorik edo partzialki gauzatzea. Kontzeptu horretatik kanpo gelditzen dira pertsona onuradunak dirulaguntza jaso duen jarduera bere kontura gauzatu ahal izateko egin behar dituen gastuak.

Ordainketa-modua:

Ordainketa bakarra egingo da, emandako dirulaguntzaren zenbatekoan, dirulaguntzaren erabilera Gazteria Zuzendaritzan justifikatu ondoren, hurrengo artikuluan aurreikusitako baldintzetan.

Nori dago zuzenduta


Euskadiko Autonomia Erkidegoko Toki-erakundeak

Agindu honetan aurreikusten diren dirulaguntzak eskuratu ahal izango ditu nortasun juridiko propioa duen Euskal Autonomia Erkidegoko edozein toki-erakundek, hau da: udalerriek, kontzejuek, eta udalerria baino eremu baxuagoko beste toki-erakunde batzuek, lurralde bakoitzeko foru-araudiaren arabera eta tokiko araubidearen oinarrizko legedian ezarritakoaren arabera; Arabako Lurralde Historikoko kuadrillek; mankomunitateek eta udalerriaz gaindiko beste erakunde batzuek, nortasun juridiko propioa dutenek, indarreko legediaren arabera eratuta. Horiek guztiek, beren estatutuetan xedatutakoaren arabera, gaitasun eta helburu egokiak eduki beharko dituzte beren jarduera-eremuaren barruan garatu ahal izateko kasuan kasuko jarduerak.

Eskakizunak:

  • Berariazko betekizunak

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politikak / Berdintasun, Justizia eta Gizarte Politiketako Sailburua > Gazteria Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


gazteria-dirulaguntzak@euskadi.eus

Izapidetze elektronikoan arazorik izanez gero, harremanetan jar zaitezke erabiltzaileen arretarako zentroarekin 945 016 838 telefono-zenbakiaren bidez.

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1201801

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Dirulaguntzak emateko ebazpena erakunde interesdun guztiei jakinaraziko zaie, gehienez ere sei hilabeteko epean, deialdiaren agindua argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Justifikazioa


Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.

  1. Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
  2. Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu Nire karpeta aplikaziora.

Beste tramite batzuk