Gaueko aisialdiko establezimenduetarako laguntza-programa 2021
[gauost]
- Erakundea:
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.
Aurrekontuko zuzkidura
12.600.000Prestazio ekonomikoa
Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta eskuragarri dagoen kredituaren arabera.
Onuradun izateko eskatzen diren eskakizunak betetzen direla kontuan hartuta emango dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.
Ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ezetsi egingo dira ebazteke dauden eskabideak. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.
Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu izanagatik laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.
Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edota informazio osagarria eskatu ahal izango dute edozein unetan.
Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.
Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, eskabideari dagokion establezimenduan 2021eko ekainaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat, ondoren zehazten den moduan:
a) III. taldeko establezimenduak. Pubak eta taberna bereziak; itxiera-ordua, 02:30ean.
- 10 langile baino gutxiago: 10.000 euroko laguntza.
- 10 langile edo gehiago: 15.000 euroko laguntza.
b) IV. taldeko establezimenduak. Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak; itxiera-ordua, 04:30ean.
- 10 langile baino gutxiago: 15.000 euroko laguntza.
- 10 langile edo gehiago: 35.000 euroko laguntza.
Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik, soldatapekoak ere sartuko dira, barne hartuta jardunean daudenak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean daudenak, lan-harremana etenda daukatenak eta jarduera utzita daudenak. Langile berak lantoki bakarrean egon ahalko du atxikita.
Dirulaguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak, zerga arautzen duen araudia aplikatuta dagozkionak. Era berean, emandako dirulaguntza guztien berri emango zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta ondorioetarako.
Ordainketa-modua:
Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Nori dago zuzenduta
Enpresaburu indibidual edo autonomoa
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:
EJSN kodea | EJZ epigrafea | Epígrafearen testua |
5630 | 16731 | Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak. |
5630 | 16732 | Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak. |
5630 | 16746 | Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita. |
9329 | 19691 | Dantza-aretoak eta diskotekak |
Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:
a) III. taldea: ixteko ordua, 02:30ean.
- Pubak eta taberna bereziak
b) IV. taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.
- Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.
ETEak (enpresa txiki eta ertainak)
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:

Entitate horiek mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko beharrezkoak diren baldintzak betet behar dituzte:
1) Lana ematea 250 pertsonari baino gutxiagori, eta 2020ko abenduaren 31n gehienez ere 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena edukitzea, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra edukitzea.
2) 250 langile edo gehiago dituen eta 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena duen enpresa batek ez izatea kapitalaren % 25eko edo gehiagoko partaidetzarik.
Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak
Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:
EJSN kodea | EJZ epigrafea | Epígrafearen testua |
5630 | 16731 | Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak. |
5630 | 16732 | Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak. |
5630 | 16746 | Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita. |
9329 | 19691 | Dantza-aretoak eta diskotekak |
Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:
a) III. taldea: ixteko ordua, 02:30ean.
- Pubak eta taberna bereziak
b) IV. taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.
- Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.
Betekizunak
- Pertsona edo erakunde eskatzaile guztiek bete beharreko betekizunak::
- a) Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartutako establezimendu baten titularra izatea gutxienez aurreko tauletan jasota dagoen moduan.
- b) Laguntza eskatzen den establezimenduan jarduteko edo irekitzeko lizentzia edukitzea 2021eko urtarrilaren 1ean.
- c) Aurreko tauletan jasotako jardueraren batean aritzea 2021eko ekainaren 1ean.
- d) Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea, hori guztia 2021eko ekainaren 1ean.
- e) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko ekainaren 1ean.
- f) EJSN kodean sartuta egotea edo EJZn alta emanda egotea, aurreko tauletan jasota dagoen moduan, 2021eko ekainaren 1ean.
- g) Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaeraren xede den establezimenduan langileak baditu, 2021eko ekainaren 1ean alta-egoeran egon beharko dute.
-
h) Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea
Pertsona edo erakunde eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon beharko du (banku-datuek erregistro horretan agertu behar dute). Pertsona edo erakunde eskatzaileak, eskaera egitean, alta eman ahal izango du edo aurretik gehitutako informazioa aldatu ahal izango du, dagokionaren arabera, modu telematikoan, www.euskadi.eus/hirugarrenenalta-jarraibideak helbidean dauden jarraibideen arabera.
Nolanahi ere, Hirugarrenen Erregistroan alta ematea edo datuak aldatzea eskatzaileak berak egin beharko du bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek haren izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ahalordetzeen erregistro elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
- i) Egunean edukitzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. (baldintza hori bi unetan bete beharko da: laguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaindu aurretik).
- j) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
- k) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
- l) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
- m) Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako eskakizunak betetzea. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
- Galdera honetako a), b), c), d), e) eta f) letretan jasotako betekizunei eutsi egin beharko zaie, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik (2021eko urriaren 7a) hurrengo lau hilabeteetan.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Eusko Jaurlaritza > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa
Ebazten duen erakundea
- Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza
Kontaktu-informazioa
945-062130 telefonoan
E-posta:ayudas_gauost@euskadi.eus
Duda galdetuenak honako dockumentu honetan kontsulta ditzakezu:Ohiko galderak (PDF, 409 KB)
Kodea
1204401Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 6an, gaueko 23:59etan amaituko da.
Eskatzailea gaueko aisialdiko hainbat establezimenduren titularra bada, eskabide bat aurkeztu beharko du horietako establezimendu bakoitzeko (eskabide bat establezimendu bakoitzeko).
Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.
Eskabidea eta gainerako inprimakiak oso-osorik bete behar dira.
Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.
Oharrak:
- Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
- Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.
- establezimenduan jarduteko edo irekitzeko lizentzia 2021eko urtarrilaren 1ean
- Kotizazio-kontuaren kodeari dagokion lan-bizitzaren txostena 2021eko ekainaren 1ean kontratatuta zeuden langileak egiaztatzeko
- / Plantillan langile autonomo laguntzailerik balego, laguntza eskatzen den gaueko aisialdiko establezimenduarekin duen lan-lotura egiaztatzen duen agiria aurkeztu beharko da
- Pertsona juridikoen kasuan, ordezkaritza-ahalordearen kopia, edo ahalorde-emailea erakunde ordezkaritza-emailearen legezko ordezkari gisa legitimatzen duen legezko zeinahi dokumentu.
- Ondasun-erkidego eta sozietate zibilen kasuan, taldeari onuradun gisa dagozkion betebeharrak betetzeko ahalmen nahikoa duen taldearen ordezkaria izendatu dela egiaztatzen duen agiria.
- Pertsona edo erakunde eskatzaile guztiek bete beharreko betekizunak::
- a) Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartutako establezimendu baten titularra izatea gutxienez aurreko tauletan jasota dagoen moduan.
- b) Laguntza eskatzen den establezimenduan jarduteko edo irekitzeko lizentzia edukitzea 2021eko urtarrilaren 1ean.
- c) Aurreko tauletan jasotako jardueraren batean aritzea 2021eko ekainaren 1ean.
- d) Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea, hori guztia 2021eko ekainaren 1ean.
- e) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko ekainaren 1ean.
- f) EJSN kodean sartuta egotea edo EJZn alta emanda egotea, aurreko tauletan jasota dagoen moduan, 2021eko ekainaren 1ean.
- g) Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaeraren xede den establezimenduan langileak baditu, 2021eko ekainaren 1ean alta-egoeran egon beharko dute.
-
h) Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea
Pertsona edo erakunde eskatzaileak Ekonomia eta Ogasun Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren Hirugarrenen Erregistroan inskribatuta egon beharko du (banku-datuek erregistro horretan agertu behar dute). Pertsona edo erakunde eskatzaileak, eskaera egitean, alta eman ahal izango du edo aurretik gehitutako informazioa aldatu ahal izango du, dagokionaren arabera, modu telematikoan, www.euskadi.eus/hirugarrenenalta-jarraibideak helbidean dauden jarraibideen arabera.
Nolanahi ere, Hirugarrenen Erregistroan alta ematea edo datuak aldatzea eskatzaileak berak egin beharko du bitarteko elektronikoen bidez, edo ordezkari batek haren izenean, baldin eta ordezkari hori alta emanda badago Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoan eskuragarri dagoen ahalordetzeen erregistro elektronikoan (https://www.euskadi.eus/ordezkariak).
- i) Egunean edukitzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. (baldintza hori bi unetan bete beharko da: laguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaindu aurretik).
- j) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
- k) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
- l) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
- m) Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako eskakizunak betetzea. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
- Galdera honetako a), b), c), d), e) eta f) letretan jasotako betekizunei eutsi egin beharko zaie, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik (2021eko urriaren 7a) hurrengo lau hilabeteetan.
Eskaera egin aurretik:
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Beharrezko dokumentuak formatu digitalean prestatu (PDF formatua edo onartutako beste formatua).
Ondoren, zerbitzu elektronikora sartu zaitez eta 4 urrats hauek jarraitu:
- Eskabidea bete.
- Aurretik prestatutako dokumentuak erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Eskabidea eta erantsitako dokumentuak bidali.
Jarraian, hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan (hartu-agiria).
Ondoren, espedientearen egoeraren jarraipena Nire karpeta aplikazioan egin dezakezu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez sei hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketarik gabe
Isilbidearen ondorioak
Gaitzetsiak
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
Aplikaziora sar zaitez botoi honen bidez: Hirugarrenen Erregistro Telematikoa
EAEko Administrazioaren eta bere erakunde autonomoen ordainketa kudeatzeko hirugarrenen erregistroa kudeatzen duen aplikazioa da hau.
Aplikazio honek aukera ematen die erabiltzaileei bankuko datuei alta emateko eta datuok kontsultatu eta aldatzeko, betiere finantza-erakundea sistemari atxikita badago.
Ordainketa-sistemak bankuko kontu bakarra onartzen du pertsona fisiko edo juridiko bakoitzeko.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Dokumentazioa aurkezteko, sartu Nire karpetara (identifikazio elektronikorako bitartekari bat behar da):
Zuk beharrezko iruditzen zaizkizun agiriak eman ditzakezu, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa bada, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu dokumentazio berria aurkezteko. Ezer aurkezten ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaeraren tramitazioarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Dokumentazioa aurkezteko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Eskaerak edo komunikazioak informazioa gehitzea beharrezkoa badu, organo eskudunak 15 eguneko epea emango dizu informazioa gehitzeko. Gehitzen ez baduzu, Administrazioak komunikazio edo eskaerarekin aurrera jarraituko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta dokumentazio gehitzeko errekerimendua jakinarazi badizu.