Turismo, Merkataritza eta Kontsumo Saila

Gaueko aisialdiko establezimenduetarako laguntza-programa 2021

[gauost]

Deskribapena


Xedea

Laguntzen agindu honen xedea da oinarriak ezartzea EAEko gaueko aisialdiko establezimenduen titular diren norberaren konturako langileak edo autonomoak, mikroenpresak eta enpresa txiki eta ertainak babesteko eta zuzenean laguntza ekonomikoa emateko, guztia ere COVID-19aren hedapena geldiaraztera bideratuta hartutako neurrien inpaktua minimizatzeko eta jarduerari ahalik eta lasterren berrekitea ahalbidetzeko.

Aurrekontuko zuzkidura

12.600.000

Prestazio ekonomikoa

Dirulaguntzen eskabideei erantzungo zaie, baldin eta zuzenketa eskatu behar ez bada, aurkezpenaren eguna eta ordua erreferentziatzat hartuta. Zuzenketa egin behar bada, eskabidea osatzeko behar den dokumentazioa aurkeztu den eguna eta ordua hartuko dira erreferentziatzat, eta, kasu guztietan ere, deialdirako kreditu erabilgarriaren mugara arte eta eskuragarri dagoen kredituaren arabera.

Onuradun izateko eskatzen diren eskakizunak betetzen direla kontuan hartuta emango dira, eta ez da beharrezkoa izango eskabideen arteko alderaketarik egitea, ezta eskabideen arteko lehentasun-hurrenkera ezartzea ere.

Ezarritako aurrekontu-zuzkidura agortzen bada, utzi egingo zaio laguntza berriak emateari, eta ezetsi egingo dira ebazteke dauden eskabideak. Hori horrela, ebazpena eman duen organoak kreditua agortu dela jakinaraziko du, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko den ebazpen baten bidez.

Hasierako zuzkidura areagotzen bada, berriro ekingo zaio laguntzak emateari, eta hasierako zuzkidura agortu izanagatik laguntzarik gabe geratu direnek izango dute lehentasuna, dagokien ordenaren eta sistematika beraren arabera.

Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritzako langileei dagokie aurkeztutako eskabideak aztertzea eta ebaluatzea. Eskabide horiek egoki ulertu eta ebaluatzeko, beharrezkotzat jotzen duten dokumentazio edota informazio osagarria eskatu ahal izango dute edozein unetan.

Agindu honetan aurreikusitako laguntzak itzuli beharrik gabeko dirulaguntzen bidez gauzatuko dira.

Pertsona edo erakunde onuradunari eman beharreko laguntzaren zenbatekoa ezartzeko, eskabideari dagokion establezimenduan 2021eko ekainaren 1ean alta-egoeran zeuden langileen kopurua hartuko da aintzakotzat, ondoren zehazten den moduan:

a) III. taldeko establezimenduak. Pubak eta taberna bereziak; itxiera-ordua, 02:30ean.

- 10 langile baino gutxiago: 10.000 euroko laguntza.

- 10 langile edo gehiago: 15.000 euroko laguntza.

b) IV. taldeko establezimenduak. Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak; itxiera-ordua, 04:30ean.

- 10 langile baino gutxiago: 15.000 euroko laguntza.

- 10 langile edo gehiago: 35.000 euroko laguntza.

Kasu guztietan ere, langile guztien zenbaketan autonomoak ez ezik, soldatapekoak ere sartuko dira, barne hartuta jardunean daudenak, aldi baterako enplegu-erregulazioko espedientean daudenak, lan-harremana etenda daukatenak eta jarduera utzita daudenak. Langile berak lantoki bakarrean egon ahalko du atxikita.

Dirulaguntzaren zenbatekotik kendu egingo dira pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren (PFEZ) konturako atxikipenak, zerga arautzen duen araudia aplikatuta dagozkionak. Era berean, emandako dirulaguntza guztien berri emango zaie zerga-agintariei, indarrean dagoen zerga-araudian ezarritako baldintzetan eta ondorioetarako.

Ordainketa-modua:

Onuradunei ordainketa bakarrean ordainduko zaie dirulaguntza, ematea erabaki eta eskatzaileak onartu ondoren. Dirulaguntza onartutzat joko da, jakinarazpena egin eta hamar eguneko epean interesdunak berariaz uko egiten ez badio.

Nori dago zuzenduta


Enpresaburu indibidual edo autonomoa

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte beren konturako langileek edo langile autonomoek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:

EJSN kodea

EJZ epigrafea

Epígrafearen testua

5630

16731

Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak.

5630

16732

Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak.

5630

16746

Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita.

9329

19691

Dantza-aretoak eta diskotekak

Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:

a) III. taldea: ixteko ordua, 02:30ean.

            - Pubak eta taberna bereziak

b) IV. taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.

            - Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

ETEak (enpresa txiki eta ertainak)

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:

EJSN kodea

EJZ epigrafea

Epígrafearen testua

5630

16731

Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak.

5630

16732

Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak.

5630

16746

Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita.

9329

19691

Dantza-aretoak eta diskotekak

 

Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:

a) III. taldea: ixteko ordua, 02:30ean.
- Pubak eta taberna bereziak

b) IV. taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.
- Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

Entitate horiek mikroenpresatzat edo enpresa txiki edo ertaintzat hartzeko beharrezkoak diren baldintzak betet behar dituzte:

1) Lana ematea 250 pertsonari baino gutxiagori, eta 2020ko abenduaren 31n gehienez ere 50 milioi euroko urteko negozio-bolumena edukitzea, edo, gehienez ere, 43 milioi euroko urteko balantze orokorra edukitzea.

2) 250 langile edo gehiago dituen eta 50 milioi euro baino gehiagoko negozio-bolumena duen enpresa batek ez izatea kapitalaren % 25eko edo gehiagoko partaidetzarik.

 

Ondasun-erkidegoak eta sozietate zibilak

Agindu honetan jasotako laguntzak eskuratu ahal izango dituzte ondasun erkidegoek, sozietate zibilek eta nortasun juridikorik gabeko unitate ekonomiko edo ondare banandu bat osatzen duten pertsona fisiko edo juridikoen elkarteek, betiere Euskal Autonomia Erkidegoan badago haien egoitza fiskala eta soziala, bai eta lantokia ere. Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartzen dira Jendaurreko ikuskizunen eta jolas-jardueren legea garatzeko erregelamendua onartzen duen otsailaren 5eko 17/2019 Dekretuaren 32.2 artikuluko III. Taldean sailkatutako pubak eta taberna bereziak (aisialdi erotikoko establezimenduak laguntza horietatik kanpo geratzen dira) eta IV. taldean sailkatutako dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak, betiere haren jarduerak inpakturik pairatu badu COVID-19ak eragindako osasun-krisialdiarengatik eta alta emanda dagoen horien EJSN kodea edo Agindu honen ondorioetarako baliokidea den EJZren epigrafea hurrengo apartatuan adierazitakoarekin bat badatoz:

EJSN kodea

EJZ epigrafea

Epígrafearen testua

5630

16731

Kafetegi eta tabernetan. Kategoria berezikoak.

5630

16732

Kafetegi eta tabernetan. Bestelako kafetegi eta tabernak.

5630

16746

Kafetegi eta tabernetan. Antzokietan eta gainerako ikuskizunetan ezarritako zerbitzuak, zeinak ikuskizunaren orduetan bakarrik egoten baitira irekita.

9329

19691

Dantza-aretoak eta diskotekak

 

Eta ixteko ordutegiak honako hauek badira, betiere:

a) III. taldea: ixteko ordua, 02:30ean.

            - Pubak eta taberna bereziak

b) IV. taldea: itxiera-ordua, 04:30ean.

            - Dantzarako eta dibertsiorako establezimenduak.

Betekizunak

  • Pertsona edo erakunde eskatzaile guztiek bete beharreko betekizunak::
  • a) Gaueko aisialdiko establezimendutzat hartutako establezimendu baten titularra izatea gutxienez aurreko tauletan jasota dagoen moduan.
  • b) Laguntza eskatzen den establezimenduan jarduteko edo irekitzeko lizentzia edukitzea 2021eko urtarrilaren 1ean.
  • c) Aurreko tauletan jasotako jardueraren batean aritzea 2021eko ekainaren 1ean.
  • d) Laguntza eskatzen den establezimenduaren egoitza soziala eta fiskala EAEn izatea eta establezimendua bertan egotea, hori guztia 2021eko ekainaren 1ean.
  • e) Norberaren konturako langileen edo autonomoen kasuan, Langile Autonomoen Araubide Berezian alta emanda egotea 2021eko ekainaren 1ean.
  • f) EJSN kodean sartuta egotea edo EJZn alta emanda egotea, aurreko tauletan jasota dagoen moduan, 2021eko ekainaren 1ean.
  • g) Laguntzaren zenbatekoa kalkulatzeko, eskaeraren xede den establezimenduan langileak baditu, 2021eko ekainaren 1ean alta-egoeran egon beharko dute.
  • h) Hirugarrenen Erregistroan alta emanda egotea

  • i) Egunean edukitzea zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekikoak. (baldintza hori bi unetan bete beharko da: laguntza emateko ebazpena eman aurretik eta hura ordaindu aurretik).
  • j) Egunean izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharren ordainketa.
  • k) Ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak jasotzea eragozten duen zehapen penal edo administratiborik, eta ez izatea horretarako desgaitzen duen lege-debekurik (sexuagatiko diskriminazioagatik sortutakoak barne).
  • l) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluaren 2. eta 3. apartatuetan aurreikusitako gainerako egoeren eraginpean, dirulaguntzen onuradun izateko betekizunei dagokienez.
  • m) Batzordearen 2014ko ekainaren 17ko 651/2014 (EB) Erregelamenduaren I. eranskinean ezarritako eskakizunak betetzea. Erregelamendu horren bidez egiaztatzen da laguntza-kategoria jakin batzuk bateragarriak direla barne-merkatuarekin, Tratatuaren 107. eta 108. artikuluak aplikatuta.
  • Galdera honetako a), b), c), d), e) eta f) letretan jasotako betekizunei eutsi egin beharko zaie, gutxienez, laguntza eskatzeko epea amaitu eta hurrengo egunetik (2021eko urriaren 7a) hurrengo lau hilabeteetan.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Eusko Jaurlaritza > Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa

Ebazten duen erakundea

  • Turismoa, Merkataritza eta Kontsumoa / Turismo eta Merkataritza Sailburuordetza > Turismo eta Ostalaritza Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


945-062130 telefonoan

E-posta:ayudas_gauost@euskadi.eus

Duda galdetuenak honako dockumentu honetan kontsulta ditzakezu:Ohiko galderak (PDF, 409 KB)

Kodea

1204401

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Eskabideak aurkezteko epea 2021eko urriaren 6an, gaueko 23:59etan amaituko da.

Eskatzailea gaueko aisialdiko hainbat establezimenduren titularra bada, eskabide bat aurkeztu beharko du horietako establezimendu bakoitzeko (eskabide bat establezimendu bakoitzeko).

Erakunde eskatzaileek eskabidea eta xede horretarako aurreikusitako gainerako inprimakiak bete beharko dituzte.

Eskabidea eta gainerako inprimakiak oso-osorik bete behar dira.

 

Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Gehienez sei hilabeteko epean ebatziko ditu eskabideak bata bestearen jarraian, eskabidea osorik formalizatzen den uneari erreparatuta.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk