Mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleen garraio-gastuak ordaintzeko diru-laguntzak (2021-2022).

[GARRAIO EGOKITUA]

Deskribapena


Xedea

Hauxe da deialdi honen xedea: beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei Euskal Autonomia Erkidegoko ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzeko dirulaguntzak ematea, baldin eta ikasle horiek 2021-2022 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte. Eta, betiere, baldin eta garraiobide publikoak, haien ezaugarriei egokituta, ezin badituzte erabili; edo garraiobide publikoak erabiltzeko, beste pertsona baten laguntza behar badute, 4. artikuluan ezarritako betekizunak beteta.

 

 

Aurrekontuko zuzkidura

100.000 euros

Prestazio ekonomikoa

Onartzen den aurrekontu guztia (% 100) finantzatu ahal izango da, eta eskaera bakoitzeko, gehienez, 12.000 euro emango dira, horretarako ezarritako diru-kopurua agortu arte.

Ordainketa-modua:

Bekak emateko ebazpena jakinarazi ondoren, bekak aldez aurretik ordainduko dira, ordainketa bakarrean eta hilabeteko epean.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate mailako ikasleak

Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleak, baldin eta ikasle horiek 2021-2022 ikasturtean unibertsitate-ikasketak, goi-mailako arte-, erlijio- eta militar-ikasketak Euskal Autonomia Erkidegoan egiten badituzte.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko udalerri batean erroldatuta egotea eskabidea aurkezten den egunean, eta justifikatzea gutxienez urtebetez EAEn erroldatuta egon direla, eskabideak aurkezteko epe orokorra amaitzen denean.
  • Foru Aldundiaren Balioespen eta Orientazio Unitateak ziurtatuta edukitzea, eskaera bakoitzaren motaren arabera:

  • Matrikula egitea eta 2021-2022 ikasturtean modu presentzialean egitea honako ikasketa hauetako bat:

  • Txosten justifikatu baten bitartez ziurtatzea, garraiobide publiko kolektiboak ez direla egokiak eskatzailearen beharretarako, eta ikastegira lekualdatzeko bide osoan edo zati batean garraio-neurri bereziak behar dituela.
  • Ikasleek ez izatea bekarekin egin nahi dituzten ikasketen maila bereko edo handiagoko titulurik, eta ez betetzea horrelako tituluren bat eskuratzeko legezko betekizunak. Ondorio horietarako, Diplomatura, Ingeniaritza Teknikoko edo Arkitektura Teknikoko titulazioa lortzeko moduan daudenek edo jada lortu dutenek ez dute bekarik lortuko gradu-ikasketak egiteko
  • Beren ezaugarri fisikoak edo psikikoak direla-eta, mugitzeko zailtasun bereziak dituzten ikasleei ikastegietara lekualdatzeko garraio-gastuak ordaintzen laguntzeko dirulaguntzarekin bateragarria ez den beste beka edo dirulaguntza bat ez jasotzea.

Betekizunak

  • Administrazioak laguntzak eta dirulaguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Sailaren Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean egon behar du eskatzaileak

  • Eskatzaileak egiaztatu behar du ez dagoela laguntza edo dirulaguntza publikoak jasotzea eragozten dion zehapen administratibo edo penal baten pean, edo ez daukala horretarako legezko debekurik.

  • Helburu bererako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo beste baliabide batzuk eskatu, eta, hala badagokio, jaso direla adierazi behar du erakunde eskatzaileak, edozein administraziotatik edo erakunde publiko zein pribatutatik etorriak direla ere.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetza > Unibertsitate Politika eta Koordinazioko Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

0175508

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


1.- Uztailaren 1ean hasiko da eskaerak aurkezteko epea, eta uztailaren 30ean bukatuko da, egun hori barne.

2.– Salbuespen gisa, eskatzaileek 1. puntuan adierazitako epea amaitu ondoren hasten den matrikula-epea duten ikasketak egiten badituzte, matrikula-dataren ondorengo 5 egun baliodunetan egin ahal izango dute beka-eskaera. Ez da inola ere onartuko 2021eko abenduaren 31tik aurrerako beka-eskaerarik.

Eskaerak aurrez aurre aurkeztu ahal izango dira Herritarrentzako Arreta Bulegoetan, Zuzenean zerbitzuan. Aurrez hitzordua eskatu beharko da, honako helbide honetan: https://www.euskadi.eus/cita-previa-zuzenean; edo bestela, aurrez hitzordua eskatu edo baliogabetzeko telefono esklusiboaren bidez: 945019000.

Eskabideak aurkezteko lekuak izango dira, halaber, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Orokorraren eta bere erakunde autonomiadunen erregistroen sorrera, antolaketa eta funtzionamenduari buruzko apirilaren 29ko 72/2008 Dekretuak zehaztutako egoitzetako edozein edo Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 16. artikuluan adierazten diren tokiak. Era berean, Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioari zuzendutako idazkiak udal-erregistroetan aurkezteko, Eusko Jaurlaritzarekin lankidetza-hitzarmena izenpetu duten udaletara ere jo daiteke.

  • Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  • Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  • Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdi honetan arautzen den prozedura ebazteko eta jakinarazteko epea, gehienez ere, sei hilabetekoa da. Epe hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasiko da.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketarik gabe

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


2022ko abuztua baino lehen.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Beste tramite batzuk