2021-2022ko Flandria/Gales/Korsika eskualdeetan kooperazio tekniko proiektu laguntzak
[Flandes, Gales eta Korsika kooperazio proiektu laguntzak]
- Erakundea:
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Ebazpen honen xedea da Flandriako, Galesko eta Korsikako Europako Eskualde Estrategikoetako pertsona juridikoekin egiten diren alde biko jarduketa- eta lankidetza-proiektuak finantzatzeko 2021-2022ko laguntzen deialdia egitea, honako gai hauetan:
A) Euskadik eta Flandesek 2015eko ekainaren 1ean sinatutako asmoen adierazpena. Honako hauek dira:
· Ikerketa, garapena eta berrikuntza (industria eta teknologia, osasuna, gizarte-politikak, genero-berdintasuna, sektore publikoaren kudeaketa, azpiegiturak eta garraioa)
· Lan-merkatua eta politika ekonomikoa (lanbide-heziketa, produktibitate- eta lehiakortasun-politikak)
· Ingurumena (klima-aldaketa, uren, materialen eta hondakinen tratamendua, eta ingurumenarekin eta energia berriztagarriekin bateragarriak diren teknologiak)
· Osasuna (batez ere, zaintza kronikoak)
· Kultura- eta sormen-sektoreak
· Gizarte multikultural eta tolerantea sustatzea (bakea eraikitzea eta giza eskubideak errespetatzea)
· Eskualdeek Europan duten eginkizuna indartzeko ekimenak eta aliantzak
B) Euskadik eta galesek 2018ko uztailaren 12an sinatutako elkar aditzeko memoranduma. Honako hauek dira:
· Mugikortasuna eta Garraioak (batez ere, trenbide-azpiegitura eta -zerbitzuak)
· Ingurumena eta klima-aldaketa
· Teknologia, Berrikuntza eta Lehiakortasuna
· Itsas energiak
· Nekazaritzako elikagaien industria
· Hezkuntza eta Prestakuntza
· Estrategia eta Zerga Politika, Zerga Administrazioko Politika, Aurrekontuen Kudeaketa eta Gizarte Zerbitzuak
· Osasuna eta gizarte-laguntzako zerbitzuak, balioetan oinarritutako arreta medikoa eta zahartze aktibo eta osasungarria
· Negozio-aukerak
· Gizarte multikultural eta tolerantea sustatzea (batez ere, hizkuntza-politikaren eta kultura-sektorearen sustapenaren arloan)
C) Euskadik eta Korsikak 2021eko apirilaren 13an sinatutako elkar ulertzeko memoranduma. Honako hauek dira:
Euskararen eta korsikeraren hizkuntza-normalizaziorako politikak.
Kanpoan bizi den diasporarekin edo kolektibitatearekin harremanak eta loturak izateko politikak.
Lankidetza garatzea Europako gaien esparruan.
Beste lankidetza batzuk interes komuneko eremuetan, hala nola kulturan, turismoan, politika ekonomikoan edo ingurumenean.
Aurrekontuko zuzkidura
40.000Prestazio ekonomikoa
Proiektu bakoitzeko jasoko den diru-laguntzaren zenbateko osoa ezin izango da 5.000 eurotik gorakoa izan.
Honako kontzeptu hauek lagundu ahal izango dira diruz:
a) Diruz lagundu daitezkeen proiektuen arabera Flandria/Gales/ Korsikako Eskualde Estrategikora joaten diren EAEko pertsonen bidaia- eta egonaldi-gastuak:
- Nazioarteko garraio-gastuak proiektu bakoitzeko: hegazkin-txartelen benetako kostua, gehienez 1.000 eurokoa.
- Ostatu eta bazkari gastuak proiektu bakoitzeko: 180 euro eguneko, gehienez 7 eguneko iraupenarekin.
b) Aldebiko proiektuak gauzatzeko, sustatzeko eta hedatzeko gastuak, harik eta proiektu bakoitzeko jaso beharreko diru-laguntzaren gehieneko zenbatekoa (5.000 euro) osatu arte, deialdi honen 3.2 artikuluan ezarritakoaren arabera.
Ordainketa-modua:
Laguntzen gehieneko zenbatekoa proiektuaren kostuaren% 50 izango da erakunde eskatzailearentzat.
Diru-laguntzak honela ordainduko dira:
- Lehenengo ordainketa% 40koa izango da, diru-laguntzaren onarpena sinatu ondoren.
- Bigarren ordainketa,% 60, proiektua amaitu eta gastu guztiak justifikatu ondoren.

Nori dago zuzenduta
Pertsona juridiko pribatuak
Eskakizunak:
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Betekizunak
- Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek, baldin eta Flandria/Gales/Korsikako eskualdeetako bazkide batek parte hartzen duen alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Ebazten duen erakundea
- Jaurlaritzaren Lehendakaritza > Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusia
Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Zuk edo zure erakundeak EAEko ogasunetako batean ordaintzen baditu zergak, Administrazioak ofizioz egiaztatuko du hori.
Zuk edo zure erakundeak ez baditu zergak EAEko ogasunetako batean ordaintzen , dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zure zerga-bulegoak emandako ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafearen ziurtagiriaren kopia eskaneatua (pdf formatuan).
Oharra: Zure zerga-bulegoak zerbitzu elektronikoa badu, dokumentu elektroniko gisa deskargatu dezakezu ekonomia-jardueren gaineko zergaren epigrafea.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
Zergak Nafarroako Foru Komunitatean ordaintzen badituzu, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Zerga-betebeharrak betetzen dituzulako Foru Ogasunak egindako ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan).
-
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatzeko, eta ez bazaude alta egoeran Ordezkarien Erregistro Elektronikoan:
- Entitatearen legezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Dokumentu publikoaren edo pribatuaren kopia eskaneatua, notarialki legitimatutako sinadura duena (PDF formatuan).
- Borondatezko ordezkaritzarako, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakunde publiko baten izenean jarduteko, eranskin hau bete beharko duzu, edo beste dokumenturen bat aurkeztu, ziurtatzeko baimena duzula prozedura honetan eskabidea egiteko edota prozedura honek eskatzen duen kudeaketan parte hartzeko:
Era berean, ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota ez badago, ordezkapena eskuratu izanaren agiriaren kopia eskaneatua aurkeztu beharko duzu, entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara, ziurtagiriaren titularra den entitatearen izenean tramitatzeko ez duzu ordezkaritza-ahalorde nahikoa daukazula egiaztatu beharrik.
Pertsona fisikoaren identifikazio elektronikoaren bitarteko baten bidez identifikatzen bazara, entitate baten izenean edo bitartekoaren titularra ez den beste pertsona fisiko baten izenean tramitatu ahal izateko Ordezkarien Erregistro Elektronikoan alta egoeran egon beharko duzu.
Ordezkapena Ordezkarien Erregistro Elektronikoan jasota egon beharko da ere, Entitate-ziurtagiri elektroniko batekin identifikatzen bazara pertsona fisiko baten izeanean edo ziurtagiriaren titularra ez den beste pertsona juridikoaren izenean tramitatzeko.
-
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Eratze-eskrituraren eta estatutuen kopia eskaneatua (PDF formatuan).
Zure erakundea legez eratuta dagoela egiaztatzeko, dokumentu hauek aurkeztu behar dituzu:
- Erakundea inskribatuta dagoen erregistro ofizialaren ziurtagiriaren kopia eskaneatua (PDF formatuan), erakundeak erregistroan inskribatuta jarraitzen duela egiaztatzeko.
Zure erakundea Euskal Autonomia Erkidegoko erregistro batean inskribatuta baldin badago, Administrazioak ofizioz kontsultatuko ditu haren datuak.
-
Administrazioak ofizioz kontsultatuko du betekizun hau betetzen duzun ala ez.
- Laguntza hauek jaso ahal izango dituzte egoitza soziala Euskal Autonomia Erkidegoan duten pertsona juridiko pribatuek, baldin eta Flandria/Gales/Korsikako eskualdeetako bazkide batek parte hartzen duen alde biko jarduera- edo lankidetza-proiektu bat aurkezten badute.
- Ekonomia-jardueren epigrafean inskribatuta egotea
-
Zerga-betebeharrak egunean ordainduta izatea
Laguntza hau eskuratzeko, zerga betebeharrak betetzen dituzula ziurtatu behar duzu.
Oharra: Azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
-
Ordezkari izateko ahalmen nahikoa izatea
Merkataritza-sozietateetan (SA eta SM), kooperatiba, elkarte eta fundazioen kasuetan legezko ordezkariak justifikatu egin behar du ordezkari izateko ahalmen nahikoa duela.
-
Legez eratuta egotea
Erakundeek hau egin behar dute:
- Legez eratuta daudela egiaztatu.
- Ordezkariaren nortasuna egiaztatu.
- Ordezkari izateko ahalmen nahikoa egiaztatu.
- Daukaten forma juridikoaren arabera dagokien erregistroan inskribatuta egon.
-
Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean ordainduta izatea.
Laguntza hau eskuratzeko, Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak betetzen dituzula egiaztatu behar duzu.
Oharra: 1/1997 Legegintzako Dekretuan dago ezarrita nor izan daitekeen diru-laguntza eta laguntza publikoen onuraduna (50. artikuluko 30. idatz-zatian).
Diru-laguntza eskatzeko, honako hauek egin behar dituzu:
- identifikazio elektronikoaren bitarteko bat izan
- dokumentazioa bete, PDF formatuan (edo onartutako beste batean), eskaneatu eta ordenagailuan gorde
- inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- eskabidea bete
- dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi
- eskabidea sinatu
- bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako emandako Dokumentazioa atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen segimendua Nire karpetaen egin dezakezu.
OHARRA: ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu. Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Gehienez 6 hilabeteko epean eman eta jakinarazi beharko da, eskabideak aurkezteko epea amaitu eta hurrengo egunetik kontatzen hasita
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren aurrean.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa Ogasun eta Finantza Saileko erregistroan
Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Finantza Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza Onartzea
Emandako laguntzarekin konforme baldin bazaude, inprimakia betez onar dezakezu. Administrazioak ordainketa egiteko egin beharreko izapideekin jarraituko du.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Laguntza kanal elektronikoaren bidez onartzeko, Nire karpetaen dagoen inprimakia bete behar duzu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Justifikazioa
Ezarritako baldintzak betetzen dituzula eta aurreikusitako helburuak lortzen dituzula justifikatzeko, beharrezko dokumentazioa aurkeztu beharko duzu adierazitako lekuetan.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
-
Diru-laguntza emateko egintzan ezarritako baldintzak betetzen direla eta bertan aurreikusitako helburuak lortu direla justifikatzea.
Diru-laguntzaren justifikazioa
Diru-laguntzen onuradunek, diruz lagundutako jarduera amaitu eta hurrengo bi hilabeteetan, egikaritze-memoria aurkeztu beharko dute. Memoria horretan gastuak eta diru-sarrerak zehaztuko dira, bai eta proiektuaren garapenaren deskribapena eta proiektua gauzatzeko egindako gastuen jatorrizko fakturak edo kopia konpultsatuak ere.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpetaen aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua