Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako guraso-elkarteen Federazioentzako eta Konfederazioentzako dirulaguntzak (2021).

[FEDEKONFE]

Deskribapena


Xedea

Xedea da dirulaguntza-deialdi bat iragartzea unibertsitateaz kanpoko ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazioen eta konfederazioen gastuei aurre egiteko. Gastuok agindu honen 2. artikuluan zerrendatzen diren jarduera diruz lagungarrien ondoriozkoak izan behar dute, eta 2021ean egindakoak edo egiteko direnak.

Aurrekontuko zuzkidura

350.000 (euro)

Prestazio ekonomikoa

Baliabide ekonomikoak arlo edo lurralde-eremu hauen arabera banatuko dira:
1.–70.000 euro, Euskal Autonomia Elkartearen mailako konfederazioentzat.
2.–170.000 euro, ikastetxe publikoetakoak diren elkarteak biltzen dituzten eta lurralde historiko batean diharduten federazioentzat.
3.–110.000 euro, gainerako irakaskuntza-elkarteetako federazioentzat, elkarteak nahiz kooperatibak izan.


Deialdi hau lehiaketa-prozedura bidez ebatziko da, eta arlo edo lurralde-esparru horietakoren batek esleitutako aurrekontua agortuko ez balu − eskatutako baldintzak betetzen dituzten proiektu nahikoak ez daudelako edo emandako diru-kantitateak ezarritako gehieneko kopuruak baino txikiagoak direlako −, soberan geratu den kantitatea gainerako arlo edo lurralde-esparruetara bideratuko da, hasierako esleipenaren araberako proportzioan.

Ordainketa-modua:

Bi alditan egingo da ordainketa:

  • Lehenengoa, dirulaguntzaren % 75, emandako laguntza onartu ondoren.
  • Gainerako % 25a, aldiz, «Gastua justifikatzea» (V. eranskina) inprimaki arautua behar bezala beteta eta ordura arte izandako gastuen faktura eta ordainagiriekin eta egindako jardueren banaketarekin aurkezten denean ordainduko da. Ordainketa Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazio Publikoaren egoitza elektronikoren bidez egingo da: https://www.euskadi.eus/zerbitzuak/0085109 . Agiri horiek aurkezteko epea 2021ko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

Fakturak hiru multzotan sailkatuta aurkeztuko dira, 2. artikuluan aipatzen diren 3 gastu-moten arabera, jarduera-mota bakoitzeko.

Nori dago zuzenduta


Unibertsitate-mailakoak ez diren ikastetxeetako ikasleen guraso-elkarteen federazio eta konfederazioak.

Eskakizunak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoan behar den erregistroan izena eta alta emanda egotea.

  • Zerga betebeharrak egunean edukitzea

  • Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean adukitzea

Betekizunak

  • Edozein administrazio edo erakunde publiko nahiz pribaturi helburu berbererako eskatutako dirulaguntza, laguntza, diru-sarrera edo bestelako baliabideen berri ematea. Halakoren bat lortuz gero, horren berri ere ematea.
  • Pertsona edo erakunde eskatzaileak ez izatea dirulaguntza edo laguntza publikoak lortzeko aukera galtzea dakarren zigor- edo administrazio-arloko zehapenik; eta, ez egotea laguntza horiek jasotzeko ezgaitzen duten lege-debekuen eraginpean, beren beregiko erreferentzia egiten zaielarik Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeko azken xedapenetako seigarrenaren arabera sexu-diskriminazioa egin izanagatiko lege-debekuei.

  • Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13. artikuluan azaldutako egoeretako batean dauden erakundeak ezingo dira onuradun izan.
  • Ordainduta izatea dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Hezkuntza > Hezkuntza Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Hezkuntza / Hezkuntza Sailburuordetza > Aniztasunerako eta Hezkuntza Inklusiorako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Tramitazio elektronikoan arazorik baduzu, erabiltzaileentzako arreta zentroaren telefonoa erabili dezakezu: 945 01 68 38

Kodea

0085109

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Deialdia argitaratu eta gehienez ere sei hilabeteko epean argitaratuko da behin betiko ebazpena

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Justifikazioa


Justifikaziorako agiriak aurkezteko epea 2021ko abenduaren 23an amaituko da, egun hori barne.

Beste tramite batzuk