Kultura eta Hizkuntza Politika Saila

Euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bitartez katalogatu, digitalizatu, kontserbatu eta hedatzeko dirulaguntzak (21/22)

Deskribapena


Xedea

Agindu honen xedea da 2021eko ekitaldirako euskal kultura-ondarea OAI-PMH biltegien bidez katalogatzeko, digitalizatzeko, kontserbatzeko eta online hedatzeko dirulaguntzak emateko araubidea arautzea eta deialdia egitea.

Proiektuak

1.– Dirulaguntzaren xede diren proiektuak: Dirulaguntza jaso ahal izango dute euskal kultura-ondarea osatzen duten kultura-ondasunak katalogatzea, digitalizatzea, edo digitalizatzea eta katalogatzea helburu duten proiektuek. Hain zuzen ere, ondasun horien artean sartzen dira, besteak beste, argazkiak, grabatuak, marrazkiak, ikus-entzunezko materialak, mapak, planoak, kartelak, prentsa, funts bibliografikoak eta dokumentu-funtsak (izaera historikokoak), Euskal Kultura Ondareari buruzko uztailaren 3ko 7/1990 Legearen arabera. Adierazitako kasu bakoitzean parte hartu ahal izateko, honako baldintza hauek bete beharko dira:

  • a) Katalogazioa:

Ondorengo bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideak digitalizatuta egotea. Digitalizazioak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak bete beharko ditu.
- Baliabideek ez izatea metadatu deskribatzailerik edo erregistro katalografikorik.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak katalogatzea.

  • b) Digitalizazioa:

Ondorengo bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideek metadatu deskribatzaileak edo erregistro katalografikoak izatea.
- Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

  • c) Katalogazioa eta digitalizazioa:

Ondorengo bi baldintza hauek bete behar dira agindu hau argitaratzen den egunean:
- Baliabideek ez izatea metadatu deskribatzailerik edo erregistro katalografikorik.
- Baliabideak ez egotea digitalizatuta edo, digitalizatuta egonik, digitalizazio horrek ez betetzea agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoak. Azken kasu horretan, baliabideak berriro digitalizatzeko beharra justifikatu beharko da.
Ez da aurreikusten jatorriz digitalak diren baliabideak digitalizatzea, ez eta jatorriz digitalak diren baliabideak agindu honen I. eranskinean ezarritako baldintza teknikoetara egokitzea ere.

2.– Aurkeztutako proiektuak aipatutako hiru kasuetako batera mugatu beharko dira: a) katalogazioa, b) digitalizazioa, edo c) katalogazioa eta digitalizazioa. Baliabideak kasu desberdinetan kokatzen badira (katalogazioa, digitalizazioa, edo katalogazioa eta digitalizazioa), bi proiektu bereizi aurkeztu beharko dira.

3.– Baliabide digitalizagarriek edo jada digitalizatutakoek jabari publikoan egon behar dute, edo, hala badagokio, laguntzak eskatzen dituzten pertsonek edo erakundeek horien gaineko ustiapen-eskubideak izan behar dituzte, Jabetza Intelektualari buruzko Legearen testu bategina onartzen duen apirilaren 12ko 1/1996 Legegintzako Errege Dekretuaren arabera, arlo horretan indarrean dauden legezko xedapenak erregularizatuz, argituz eta harmonizatuz.

4.– Europako Batzordearen gomendioei jarraituz, jabari publikoan dauden proiektuetako materialak jabari publikoan mantenduko dira digitalizatu ondoren.

5.– Jabari publikoan ez dauden materialen proiektuetako objektu digitalizatuak Europeanak aurreikusitako eskubide-adierazpen baliagarri baten pean lizentziatuko dira, sarbide librearekin eta berrerabiltzeko aukerarekin: https://pro.europeana.eu/page/available-rights-statements.

6.– Nolanahi ere, proiektu bakoitzeko objektu digital bakoitzari esleitzen zaion lizentzia-mota objektu horren metadatuetan jaso beharko da.

7.– Sortutako metadatuak lizentziatu egingo dira edo CC0 1.0 (Domeinu Publikoaren Lagapena) delakoaren pean lizentziatutzat joko dira, eta murrizketarik gabe berrerabili ahal izango dira, helburu komertzialekin ere bai, «Europeana»rekin (DEA, Data Exchange Agreement) datuak trukatzeko sinatutako akordioan zehazten den bezala (akordio hori 2019ko azaroaren 14an argitaratu zen).

8.– Proiektu bakoitzean, diruz lagundutako pertsonak edo erakundeak bere gain hartuko du lizentzien esleipen oker edo desegoki baten ondoriozko erantzukizun oro.

9.– Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioak, kultura-ondareari buruzko legediak ematen dizkion eskumenak betetzeko asmoz, dirulaguntza jaso duten eta biltegi propiorik ez duten erakunde edo pertsonek digitalizatutako baliabideen kopia bat jasoko du proiektu bakoitzeko, eta kopia horretarako erreprodukzio eta komunikazio publikorako eskubideak lagatzat joko dira.

10.– Ezin izango dira katalogatu edo digitalizatu pertsonen segurtasunari, ohoreari, osasunari, intimitateari edo irudiari eragin diezaioketen datu pertsonalak dituzten baliabideak, ez eta genero-indarkeriari dagozkionak, Estatuaren segurtasunari eta merkataritzako sekretuari eragiten diotenak, eta Konstituzioan eta legeetan zabalkunderako aurreikusitako salbuespenak edo mugak dituzten beste edozein ere.

11.– Proiektuek zehatz-mehatz definitu beharko dituzte katalogatu eta/edo digitalizatu nahi diren baliabideak, bai bolumenari dagokionez, bai edukiari dagokionez. Ildo horretan, proiektua baloratua izan dadin, proiektuek adierazi beharko dute zenbatekoa den katalogazioko eta/edo digitalizazioko objektu digitalen kopurua, katalogatu eta/edo digitalizatu beharreko baliabideen bolumena metro linealen, kutxen edo antzeko kontzeptuen terminoetan definitzea saihestuz.

12.– Aurkeztutako proiektuak agindu honen I. eranskinean jasotako baldintza teknikoen mende egongo dira. Erakunde eta instituzio espezializatuek izan ezik, gainerako pertsona edo erakunde onuradunek enpresa espezialistak kontratatu beharko dituzte proiektuak gauzatzeko, dirulaguntzaren xede diren arloetan.

13.– Emaitza, gerora, «Euskariana» eta «Europeana» (Europako Kultura Ondarera linean sartzeko ataria) biltzaileetan gehitu ahal izango da.

14.– Dirulaguntzaren xede diren proiektuak 2021ean hasi beharko dira, kontzesioari buruzko ebazpena eman eta gero, eta 2022ko ekainaren 30a baino lehen amaitu beharko dira. Biltegi propiorik ez duten eskatzaileen kasuan, proiektuan garatutako lanen emaitza gisa, 2022ko ekainaren 30a baino lehen, USB disko gogorra eman beharko da, kontserbaziorako artxibo digitalarekin eta sortutako baliabide digitalen kopia digitalarekin (zabalkunderako kopia). Diskoan baliabide digital horiei dagozkien METS erregistroak ere sartuko dira, Euskarianan kargatu ahal izateko, hala badagokio. Diskoak jatorria identifikatzeko eta edukia deskribatzeko behar diren datuak izango ditu: izenburua, edukia eta sortze-data. Eskatzaileek biltegi propioa badute, diruz lagundutako proiektuaren xede diren erregistroekin sortutako set-aren URL bat bidali beharko dute 2022ko ekainaren 30a baino lehen.

15.– Diruz lagundu daitezkeen proiektuek ez dute inolaz ere 10.000 (hamar mila) eurotik beherako aurrekonturik izango eskatuta.

Pertsona edo erakunde onuradunen betebeharrak

a) Emandako dirulaguntza onartzea. Alde horretatik, dirulaguntza eman zaiela aditzera ematen duen jakinarazpena jaso eta hamabost egun balioduneko epean ez badiote dirulaguntzari espresuki uko egiten, onartu egin dutela ulertuko da. Hala ere, agindu honen 16.6 artikuluan adierazten den moduan, pertsona edo erakunde onuradunen batek dirulaguntzari uko egiten badio, eta dirulaguntza eman duen organoak erabakitzen badu puntuazioaren arabera dirulaguntza hurrengo pertsona edo erakunde eskatzaileari ematea, berariaz onartu beharko da dirulaguntza.

b) Agindutako helburu zehatzerako erabiltzea dirulaguntza.

c) Katalogatzeko eta/edo digitalizatzeko behar adinako kualifikazioa duten giza baliabideak erabiltzea, bai propioak, bai azpikontratatuak, eta azpikontratatutako enpresei langileen kualifikazioa eskatzea lan horiek egiteko.

d) Jarduera garatzea edo dirulaguntza ematea bidezko egiten duen egoeran egotea.

e) Dirulaguntza eman duen erakundearen aurrean egiaztatzea laguntza ematea eragin duten betekizunak eta baldintzak betetzen direla eta jarduera bera gauzatu dela.

f) Hala badagokio, aurkeztutako proiektuan hitzemandako finantzaketa propioaren portzentajea ematea.

g) Jasotako funtsak zertan erabili diren justifikatzen duten agiriak gorde behar dira, formatu elektronikoko agiriak barne, egiaztatzeko eta kontrolatzeko ekintzak gauzatzeko erabil baitaitezke.

h) Laguntza eman duen erakundeak egiten dituen egiaztapenen mende eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoak egiten duen ikuskaritzaren mende egotea, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorren kontura eskuratzen diren laguntzei edo dirulaguntzei dagokienez. Era berean, Herri Kontuen Euskal Epaitegiaren araudi bereziko neurrien mende ere egotea.

i) Beste edozein administrazio, erakunde publiko edo pribatuk helburu bererako emandako dirulaguntzak, laguntzak, diru-sarrerak edo baliabideak eskuratuz gero, eskabidean horren berri ematea dirulaguntza eman duen erakundeari.

j) Beste erakunde publiko zein pribatu batzuei xede berarekin dirulaguntzarik eskatu bazaie eta, agindu honetan arautzen diren dirulaguntzetarako eskabidea egiteko unean, erabakitzeke bazeuden edo haien egoeraren berririk ez bazen, laguntza horien egoera zein den adieraztea, kontzesioaren berri izaten den unean.

k) Dirulaguntza jasotzeko kontuan hartu zen edozein egoera objektiboren edo subjektiboren aldaketa oro jakinaraztea dirulaguntza eman duen erakundeari. Aldaketa hori Kulturako sailburuordeak baimendu beharko du.

l) Eusko Jaurlaritzako Kultura Ondarearen Zuzendaritzak emandako babesa beren-beregi adieraztea dirulaguntza honen ondorioz egiten diren jarduera eta agiri guztietan, bai eta horien publizitatean ere.

m) Edozein formatutako argitalpenak, horien iragarkiak eta dirulaguntzaren bitartez gauzatzen diren jardueren iragarkiak Euskal Autonomia Erkidegoan ofizialak diren bi hizkuntzetan egon beharko dira. Euskaltzaindiaren arauak eta gomendioak hartu beharko dira kontuan, hizkuntza-kalitatea bermatzeko.

n) Hizkera ez-sexista erabiltzea, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako otsailaren 18ko 4/2005 Legeak agintzen duenari jarraituz. Gizon eta emakumeen rolei dagokienez, erabilera estereotipaturik ez dagoela bermatzea.

o) Emandako laguntzarekin sortutako baliabide digitaletarako sarbidea ematea, librea, doakoa, baliabide osora eta webgunearen bitartez.

p) Jabari publikoan ez dauden materialen objektu digitalizatuak Europeanak aurreikusitako eskubide-adierazpen baliagarri baten pean lizentziatzea, sarbide librearekin eta berrerabiltzeko aukerarekin.

q) CC0 1.0 lizentziarekin (Domeinu Publikoaren Lagapena) sortutako metadatuak lizentziatzea.

r) Proiektua amaitu ondoren, metadatuak prest izatea, Kultura Ondarearen Zuzendaritzak edo OAI-PMH edozein biltegik bildu ahal izan ditzan.

s) Metadatuak hizkuntza-irizpide hauen arabera izendatzea:

  • Informazio-tresna hitz idatzia, ahozkoa edo abestua bada, ISBDn eta Eusko Jaurlaritzako Liburutegi Zerbitzuaren «Katalogatzeko prozedura orokorrak» dokumentuan katalogazio-hizkuntzari buruz ezarritakoa beteko da: https://www.euskadi.eus/contenidos/informacion/eips_dokumentazioa/eu_def/adjuntos/2015-Prozedurak_baq.pdf
  • Gainerako kasuetan (material grafikoa, argazkiak …), katalogazioa euskaraz egingo da, ez bada materialak testuren bat duela. Kasu horretan, aurreko puntuan adierazitakoaren arabera aplikatuko dira hizkuntza-irizpideak. (Lanak izenbururen bat badu, jatorrizko hizkuntzan transkribatuko da).
  • Nolanahi ere, gaiak Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan jaso beharko dira beti.

t) Oro har, Euskal Autonomia Erkidegoko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateginaren 50. artikuluan (azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuaren bidez

Aurrekontuko zuzkidura

290.000 euro

Prestazio ekonomikoa

Laguntza-deialdia norgehiagoka-prozedura bidez ebatziko da.

1.– Proiektu bakoitzeko diruz lagundu daitekeen gehieneko zenbatekoa diruz lagundu daitezkeen gastuen zenbateko osoa izango da, artikulu honen 3., 4. eta 5. apartatuetan adierazitakoarekin bat etorriz.

2.– Proiektu bakoitzeko dirulaguntza ezingo da, inondik inora, 20.000 (hogei mila) eurotik gorakoa izan.

3.– Diruz lagundu daitezkeen gastuak hautatutako objektuak digitalizatzearekin eta/edo katalogatzearekin lotutakoak izango dira, indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

4.– Diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira diruz lagundutako jardueraren izaerarekin inongo zalantzarik gabe lotuta daudenak. Gastu horiek sortuta eta ordainduta egon beharko dute deialdiaren ebazpena ematen den unetik 2022ko ekainaren 30era bitartean.

5.– Ondorio horietarako, diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko dira, diruz lagundutako proiektuaren barruan, erakunde onuradunak katalogaziorako eta/edo digitalizaziorako bideratzen dituen langile-kostuak, betiere onuraduna ez bada administrazio publiko bat edo sektore publikoko erakunde bat.

6.– Honako hauek ez dira diruz lagundu daitezkeen gastutzat hartuko:

  • a) Zeharkako zergak, baldin eta errekuperatu edo konpentsatu badaitezke, eta errentaren gaineko zerga pertsonalak.
  • b) Argitalpenak edo dokumentuak zaharberritzea, digitalizatzeko.
  • c) Softwarearen mantentze-lanak.
  • d) OAI-PMH biltegiak sortzea.
  • e) Dirulaguntzaren xede den proiektua egiteko ekipamendua, softwarea eta beste elementu batzuk eskuratzea.
  • f) Dirulaguntzaren xede den proiektua egitearekin lotutako beste kontzeptu batzuk; hala nola, erregistroak aztertzea eta antolatzea, proiektua koordinatu, administratu eta gainbegiratzea, edukiak sortzea, kudeaketa-gastuak, prestakuntza eta abar.
  • g) Egitura-kostuak eta zeharkako beste kostu batzuk.

7.– II. eranskinean («Dirulaguntza jasoko duen proiektua»), aurrekontuari buruzko epigrafea betetzerakoan, diruz laguntzekoak ez diren gastuen zerrenda hartu beharko da kontuan, aipatutako gastuak ez sartzeko hor.

8.– Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 29. artikuluan oinarrituta, diruz lagundutako jardueren % 100 azpikontratatu ahal izango da berdintasunaren arloan indarrean dagoen araudia betetzen duten erakundeekin eta enpresekin.

9.– Beti aplikatu ahal izango dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 31. artikulua eta Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 83. artikulua; izan ere, artikulu horiek diruz lagundu daitezkeen gastuak arautzen dituzte.

 

Ordainketa-modua:

Emandako dirulaguntzak bi zatitan ordainduko dira: lehen ordainketa, dirulaguntzaren guztizkoaren % 60ekoa, dirulaguntza esleitzen den unean; bigarren ordainketa, % 40koa, dirulaguntza justifikatu ondoren ordainduko da, 2022ko urtarrilaren 1etik aurrera.

Nori dago zuzenduta


Pertsona fisikoak edo juridikoak

Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen onuradun izan ahalko dira jabari publikoko euskal kultura-ondarea osatzen duten elementuen titular diren edo elementu horien ustiapen-eskubideen jabe diren pertsona fisikoak eta erakunde publiko edo pribatuak, edozein dela ere haien egoitza geografikoa, soziala zein fiskala.

Betekizunak

  • Jarduteko behar besteko gaitasuna izatea, eta pertsona juridikoen kasuan, legez eratuta egotea eta dagozkien erregistro eta administrazio-zentsuetan inskribatuta egotea.
  • Zerga-betebeharrak eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharrak egunean izatea.
  • Dirulaguntza publikoak eskuratu ahal izateko zigor penal edo administratiboren baten edo horretarako ezgaitzen dituen lege-debekuren baten eraginpean ez egotea, ez eta sexu-bazterkeriagatik zigortuta ere, Emakumeen eta Gizonen Berdintasunari buruzko otsailaren 18ko 4/2005 Legearen azken xedapenetako seigarrenean xedatutakoaren arabera.
  • Dirulaguntza eman eta, hala badagokio, ordaindu ahal izateko, pertsonek edo erakundeek egunean izan beharko dituzte dirulaguntzak itzultzeko betebeharrak. Hau da egunean izatea:

  • Dirulaguntza publikoen pertsona onuradun izateko beste debekurik eta egoerarik ez izatea, Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3. artikuluetan zehaztutakoaren arabera.

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura eta Hizkuntza Politikako Sailburua

Ebazten duen erakundea

  • Kultura eta Hizkuntza Politika > Kultura Sailburuordetza

Kontaktu-informazioa


Euskadiko Liburutegi Digitala: 945 016 842

Euskadiko Liburutegi Digitala (euskadikoliburutegidigitala@euskadi.eus)

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1106002

Eskabidea


  1. Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
  3. Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.

a. Bete eskatutako inprimakiak, halakorik balego.

b. Prestatu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.

c. Sartu izapidetze elektronikoko aplikazioan botoiaren bidez

Ez da beharrezkoa izango identifikazio elektronikorako baliabiderik izatea.

d. Barruan zaudela, izapidearen formulario nagusia bete eta aurrez prestatutako dokumentazio guztia erantsi ahal izango duzu.

e. Inprimatu formularioa eta aurkeztu adierazitako lekuren batean.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Kalifikazio-batzordeak egindako proposamena ikusita, Kulturako sailburuordeak hartuko du ebazpena, eta banan-banan jakinaraziko die pertsona edo erakunde interesdunei, sei hilabeteko epean, deialdi-agindu hau indarrean jartzen den egunetik aurrera. Ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da. Jakinarazpena bide batetik baino gehiagotatik egiten denez, lehenik egin zaionarena hartuko da jakinarazpen-datatzat.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Ebazpena emana

Dokumentazio lagungarria


Erreferentzia gisa kontsulta daitezkeen METS fitxategiak:

Adibide hauetan bi METS fitxategi desberdin sortzea erabaki da: bata zabalkunderako-fitxategiei dagokiena, eta bestea babes-artxibo eta metadatuei dagokiena. Euskadiko Liburutegi Digitalaren zerbitzuak aukera hori hartzea gomendatzen du; hala ere, deialdia arautzen duen Aginduaren I. eranskineko 3.3 puntuan jasotzen denez, babesari buruzko informazioa, baliabideak Euskarianan kargatzeko METS fitxategietan sartzeko aukera ere badago.

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

  1. Bete eta inprimatu itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
  2. Presta ezazu eskatutako dokumentazioa.
  3. Aurkeztu dokumentazio guztia adierazitako lekuren batean.
Datuen alta / doakion hirugarrena
  • Nazioarteko ordaindetaren kasuetan aukeratu inprimaki hau.

  • Inprimaki hau aukeratu nazioarteko- ordaindeten kasuetan.

Justifikazioa


  • Justifikazioek bat etorri beharko dute Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoarekin, eta bitarteko elektronikoak erabiliz aurkeztu beharko dira helbide honetan: https://euskadi.eus/zerbitzuak/1106002.
  • Justifikazioak (aurrez aurrekoak nahiz bide elektronikoz egindakoak) izapidetzeko modua zein den jakiteko zehaztapenak eskuragarri daude euskadi.eus-en egoitza elektronikoan, agindu honen 9.6 artikuluan zehaztutako helbidean.
  • Horrez gain, justifikazioak bat etorriko dira Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritako justifikazio-kontuarekin eta uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretuak onartutako Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Legearen Erregelamenduaren 72. eta 73. artikuluekin.
  • Agindu honetan ezarritako dirulaguntzen erakunde onuradunek 2022ko irailaren 15a baino lehenago aurkeztu beharko dituzte justifikazioak, eta jarraian aipatzen den dokumentazioa aurkeztu beharko dute.

Beste tramite batzuk