Laguntzak osasunaren esparruan lan egiten duten erakunde profesionalentzat eta irabazi asmorik gabeko elkarteentzat, eta osasun-espezialitateetako irabazi asmorik gabeko erakunde zientifikoentzat, martxan egon daitezen eta 2021. urtean langileei zuzendutako prestakuntza jarraitua antola dezaten
[erakundeen-eraketa-funtzionamendu]
- Erakundea:
- Osasuna
- Egoera:
Deskribapena
Xedea
Agindu honen xedea da honako ekintza hauetatik eratorritako gastuak finantzatzeko laguntzak arautzea eta haietarako deialdia egitea:
- a) Sozietatearen egoitza Euskal Autonomia Erkidegoan duten eta Irabazi-asmorik gabe osasunaren esparruan lan egiten duten osasunaren profesionalei prestakuntza eta eguneratze teknikoa emango dieten eta ikerketa sanitarioa sustatuko duten erakunde profesionalen, elkarteen eta entitate zientifikoen eraketatik edo funtzionamendutik eratortzen direnak.
- b) Euskal Autonomia Erkidegoan 2021. urtean egingo diren osasuneko profesionalei zuzendutako etengabeko prestakuntzako jardueren antolakuntzatik eratortzen direnak.
Aurrekontuko zuzkidura
79.409 eurosPrestazio ekonomikoa
- a) Erakundeak eratzeko edo funtzionatzen jartzeko laguntzak, hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764,00) euro.
- b) Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak, berrogeita zazpi mila seiehun eta berrogeita bost (47.645,00) euro.
Ordainketa-modua:
Laguntza ordainketa bakar baten bidez emango da, finkatutako baldintzetan eta epeetan.
- a) Erakundeak eratzeko edo funtzionatzen jartzeko laguntzak, hogeita hamaika mila zazpiehun eta hirurogeita lau (31.764,00) euro.
- b) Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak, berrogeita zazpi mila seiehun eta berrogeita bost (47.645,00) euro.
Laguntza ordainketa bakar baten bidez emango da, finkatutako baldintzetan eta epeetan.
Nori dago zuzenduta
Euskal Autonomia Erkidegoan sozietatearen egoitza duten eta Irabazi-asmorik gabe osasunaren esparruan lan egiten duten eta osasunaren profesionalei prestakuntza edo eguneratze teknikoa ematen dieten edo ikerketa sanitarioa sustatzen duten erakunde profesionalek, elkarteek eta entitate zientifikoek.
Araudia
Erakundeak
Deitzen duen erakundea
- Osasuna > Osasuneko Sailburua
Ebazten duen erakundea
- Osasuna > Osasun Sailburuordetza
Kontaktu-informazioa
Plangintza, Antolamendu eta Ebaluazio Sanitarioko Zuzendaritza
- Tfnoa.: 945 019 241 (Javier Latorre Guinea)
- E-maila: j-latorre@euskadi.eus
Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua
Kodea
0086307Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea
Ohar garrantzitsua: eskabidea betetzen hasi baino lehen, irakurri kontu handiz laguntza hauek deitzen dituen eta horiek emateko modua arautzen duen agindua.
Eskaerak eta gainerako dokumentazio osagarria aurkezteko epea hilabetekoa izango da, agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik zenbatzen hasita.
Diruz laguntzeko prestakuntza-jarduera bakoitzeko eskaera bakarra egingo da, 2021. urtean zehar egin diren jarduera horren edizio kopurua edozein dela ere.
Eskaera egiten duten erakundeek bi modalitateetarako eskaerak aurkezten dituzten arren, gehienez bat jaso ahal izango dute, diru-laguntza handiena ematen duena alegia.
Erakundeak eratzeko edo funtzionatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera agiri hauek aurkeztu beharko dira:
- Behar bezala legeztatutako estatutuen kopia.
- Hirugarrenen alta elektronikoki tramita daiteke (tramitazio elektronikoa egiteko obligazioa duten pertsonek hala egin beharko dute), egoitza elektronikoan ere eskuragarri dagoen zerbitzuaren bitartez. Helbidea hau da: https://www.euskadi.eus/hirugarrenaren-datuen-aldaketa/web01-tramite/eu/
- Eskaera egiten den unean bertako organo betearazleak eta zuzendaritza-organoak osatzen dituzten pertsonen izen-zerrenda.
- Aurreko urteari dagokion (2020) erakundearen gastuen eta sarreren balantzea, sarrerak eta gastuak zehaztuz, eta bertako kideen kuotak eta helburu bera duten beste finantziazio-iturri batzuk badaudela espezifikatuz (I. eranskina).
- Aurtengo urteari dagokion (2021) erakundearen gutxi gorabeherako gastuen eta sarreren balantzea, sarrerak eta gastuak zehaztuz, eta bertako kideen kuotak eta helburu bera duten beste finantziazio-iturri batzuk badaudela espezifikatuz (I. eranskina).
- Erakundearen datuak eta jarduerak (III. eranskina).
Etengabeko prestakuntzako jarduerak antolatzeko laguntzak jasotzeko eskaerarekin batera honako hauek aurkeztu beharko dira:
- Agindu honetako II. Eranskinaren araberako prestakuntza-jardueren deskribapena.
- Prestakuntza-jardueraren antolakuntzari lotutako sarreren eta gastuen balantze xehatua (I. eranskina).
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Ziurtagiri elektronikoa beharko du interesa duen pertsona edo erakundeak diru-laguntza eskatzeko
- Hurrengo pausuan aurkituko duen dokumentazioa bete, pdf edo onartutako formatuetan, eskaneatu eta ordenagailuan gorde.
- Inprimakiak dauden kasuetan: horiek bete eta ordenagailuan gorde.
- Zerbitzu elektronikora sartu. Bertan 4 pausu jarraitu beharko dira:
- Eskabidea bete.
- Dokumentuak eta prestatutako inprimakia erantsi.
- Eskabidea sinatu.
- Bidali eskabidea eta erantsitako dokumentuak
- Hartu izanaren agiria erakutsiko da pantailan bidalketa egin ondoren.
Oharra: Hiritarren eskubidea da, Administrazio jardulearen boterean edo aurkitzen duten prozedurarako arau aplikagarriek ez eskatutako dokumentua ez aurkeztea, (Administrazio Publikoen eta Administrazio-Prozedura Erkideko Araubide Juridikoko azaroaren 26ko, 30/1992 Legeko 35 Artikuluan). Eskubide hau erabil ahal izateko, eskaerako "emandako Dokumentazioa" atalean, emandako dokumentuen informazioa beteko du.
Abisua: Espedientearen egoeraren segimendua Nire Kudeaketak-en zehar egin ahal izango da.
Ebazpena eta errekurtsoak
Ebazteko epea
Hiru hilabete, eskaerak aurkezteko epea amaitzen denetik.
Diru-laguntza emateko modua
Lehiaketa
Isilbidearen ondorioak
Ez onartzea
Ebazpena emana
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Gora jotzeko errekurtsoa administrazio-errekurtsoa da. Honen bidez, administrazio-organo bati eskatzen zaio hierarkikoki haren mende dagoen beste organo batek emandako egintza berrikusteko eta zuzentzeko.
Zer egintzaren aurka jartzen da?
- Administrazio-bideari bukaera ematen ez dioten egintzen aurka.
- Zuzenean edo zeharka auziaren muina erabakitzen duten edo prozedurak aurrera egitea eragozten duten izapidezko egintzen aurka.
Zer organori jartzen zaio?
- Errekurritutako egintza ematen duen organoari edo haren goragokoari.
Zer epe daukazu errekurtsoa jartzeko?
- Hilabete, egintza espresu bat errekurritzen baduzu.
- 3 hilabete, presuntziozko egintza bat errekurritzen baduzu.
Zer epe dauka Administrazioak ebazteko?
- 3 hilabete.
Epe horretan Administrazioak ez badizu ebazpena jakinarazten:
- Errekurtsoa baietsitzat joko da, baldin eta presuntziozko egintza errekurritu baduzu.
- Errekurtsoa ezetsitzat joko da, baldin eta egintza espresu bat errekurritu baduzu.
Zer errekurtso jar dezakezu gero?
- Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, bide judizialetik.
- Berrikusteko errekurtso berezia, salbuespenez.
Informazio gehiago: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen V. titulua, II. kapitulua, Administrazio-errekurtsoak
Justifikazioa
Diru-laguntza esleitzeko xedea bete dela eta jasotako funtsak erabili direla justifikatzeko, fitxa honetan ageri den dokumentazioa aurkeztu beharko dute erakundeek, telematikoki (euskadi.eus atarian, "Nire karpeta" atalean).
Emandako laguntzaren ordainketa igorpen bakar batean egingo da, hurrengo atalean eskatutako dokumentazioa aurkeztu eta gero, laguntzarako likidaziotik ondorioztatzen den zenbatekoagatik.
1. Erakundeek hamabost egun balioduneko epea izango dute, ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera, honako dokumentazio hau aurkezteko:
- Gastuak eta sarrerak jasoko dituen memoria ekonomikoa. Bertan, diruz lagundutako jardueraren amaierako defizita berariaz adierazi beharko da.
- Egiaz egikaritutako jarduerak justifikatzeko memoria, sexuen arabera bereizitako informazioarekin, hori egitea bidezkoa den kasuetan.
- Memoriarekin batera, frogatzeko balio duten fakturak edo dokumentuak aurkeztuko dira, merkataritzako trafiko juridikoko balioa dutenak edo administrazio-eraginkortasuna dutenak, jasotako laguntzaren zenbatekoaren balio berarengatik edo balio handiagoagatik. Gainera, haiek ordaindu izanaren frogagiriak ere aurkeztuko dira.
Ordainketa frogatzeko moduak:
- Banku-transferentziaren frogagiria.
- Bankuko eragiketen egiaztagiria.
- Txekea (bankuko egiaztagiriarekin batera).
- Eskudiruzko ordainketen kasuan, ordaintzeko modua justifikatuz erakundearen legezko ordezkaritza duen pertsonak sinatutako jatorrizko ziurtagiria ere aurkeztuko da.
Aurreko paragrafoetan aurreikusi gabekoari dagokionez, diru-laguntzaei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 30. artikuluan ezarritakoa bete beharko da, lege hori oinarrizkoa baita.
Artikulu honetan aipatzen den dokumentazio guztia bide telematikotik helarazi beharko da.
- Bete itzazu eskatutako inprimakiak, inprimakirik badago.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu zaitez tramitazio elektronikorako aplikaziora. Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
Emandako laguntza justifikatzeko, inprimakia bete eta beharrezko dokumentazioarekin batera Nire karpeta-en aurkeztu.
Izapide hau egiteko, ziurtagiri elektroniko baten bidez identifikatu beharra daukazu.
Beste tramite batzuk
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Eskaerak deialdiko arauan ezarritako betekizunak betetzen ez baditu, organo eskudunak 10 eguneko epea emango dizu akatsak zuzentzeko. Zuzentzen ez badituzu, Administrazioak eskaeran atzera egin duzula ulertuko du.
Agiri hauek aurkez ditzakezu:
- Administrazioak eskatu dizkizun agiriak, baldin eta zuzentzeko errekerimendua jakinarazi badizu.
- Beharrezkotzat jotzen dituzun agiriak, nahiz eta Administrazioak ez eskatu.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 68. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Noiz egin diezaioket uko laguntza bati?
Ebazpena eman ondoren, edozein momentutan.
Zer gertatzen da nire eskubideekin?
Uko egiten baduzu, galdu egingo dituzu prozedura honetan babesten zaituzten eskubideak
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora eta Nire profila atalean harremanetarako datuak alda ditzakezu.
- Presta ezazu eskatutako dokumentazioa formatu digitalean.
- Identifikazio elektronikorako bitarteko bat izan behar duzu.
- Sartu zaitez Nire karpeta aplikaziora.
Ebazpena eman baino lehen, eskabidean atzera egiteko aukera dago.
Atzera egin arren, babesten zaituzten eskubideak mantenduko dira, eta beste prozedura baten erabiltzeko aukera izango da.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 94. artikulua
- Ziurtatu identifikazio elektronikorako bitarteko bat duzula.
- Prestatu dokumentazioa formatu digitalean.
- Sartu Nire karpeta aplikaziora.
Espedientean zuzentze eskakizun baten epea luzatu ahal izateko, bete ezazu tramitazio elektronikoaren aplikazioan dagoen inprimakia.
Aukera daukazu akatsak zuzentzeko zein dokumentazioa gehitzeko ezarri zaizun epea luza dadin eskatzeko, betiere norgehiagoka-prozedura bat ez bada.
Informazio gehigarria: Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 32. artikulua