ENE 2021 - Emakume nekazarien lana aintzat hartzen laguntzen duten ekintzetarako, eta nekazaritza-sektoreko emakumeen asoziazionismoa eta ahalduntzea bultzatzen duten laguntzak

[ENE 2021 - Emakume nekazariak aintzat hartzea]

Deskribapena


Xedea

Ekintzen antolaketa finantzatzea emakume nekazariak aintzat hartzen laguntzeko eta nekazaritza-sektoreko emakumeen asoziazionismoa eta ahalduntzea sustatzeko.

Diruz laguntzeko modukoak izango dira nekazaritza-sektoreko emakumeak eta haien lanaren garrantzia aintzat hartzea sustatzen duten jarduketak, bai eta haien asoziazionismoa ez ezik, sektorean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna ere sustatzen dutenak ere.

Guztiak ez badira ere, honako jarduketa hauek dira diruz laguntzeko modukoak: lehiaketak, jardunaldiak, eztabaidak, lantegiak, konferentziak, erakusketak, ikus-entzunezko materialaren edizio eta banaketa, eta deialdiaren xedea betetzen duen beste edozein jarduketa, betiere nekazaritza-sektoreko emakumeen eta gizonen arteko aukera-berdintasunarekin zerikusia badute.

Deialdi honen babespean, erakunde bakoitzak dirulaguntza-proposamen bakarra aurkeztu ahal izango du.

Diruz laguntzeko moduko gastutzat hartuko dira laguntzaren xede diren jarduerak egitean zuzenean sortutako guztiak, eta jarduera gauzatzeko epean zehar. Izaera enuntziatiboz eta ez murriztailez, honako hauek sartzen dira:

a) Aurkeztutako jarduerarekin berariaz lotuta dauden langileen gastuak.

b) Ekitaldia edo jarduera gauzatzeko zerbitzu profesionalen errentamendua.

c) Lokalen alokairua eta ekitaldia edo jarduera antolatzeko logistikaren ondoriozko gastuak.

d) Ekitaldia edo jarduera gauzatzeko instalazioak eta zerbitzu teknikoak.

e) Laguntzaren xede diren jarduketen publizitatearekin eta zabalkundearekin lotutako gastuak.

f) Nahitaezko aseguruak kontratatzea.

g) Emandako garaikurrak edo sariak.

h) Ekitaldia edo jarduera egiteko behar diren materialak zenbait euskarritan editatu edo eskuratzea.

i) Bideoak eta ikus-entzunezko materiala.

j) Itzulpen-gastuak.

Aurrekontuko zuzkidura

30.000 €

Prestazio ekonomikoa

Laguntza horien zenbatekoa ezingo da izan laguntzaren xede den proiektuaren edo jardueraren kostu osoaren %80 baino handiagoa, ezta 10.000 € baino handiagoa ere.

Nori dago zuzenduta


EAEko irabazi asmorik gabeko elkarteak eta erakundeak, xedeen artean emakumeen eta gizonen arteko berdintasuna dutenak.

Erakunde onuradunen betebeharrak

Jendaurrean zabaltzeko egiten diren dokumentazioan, karteletan, propagandan edo argitalpenetan Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailaren logotipoa agertu beharko da, Eusko Jaurlaritzaren erakunde-nortasunaren eskuliburuan xedatutakoaren arabera.

Gainera, Emakume Nekazarien Estatutuaren logotipoa sartu beharko da, hemendik deskarga daitekeena:

Betekizunak

Erakundeak


Deitzen duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Ebazten duen erakundea

  • Ekonomiaren Garapena, Jasangarritasuna eta Ingurumena / Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako Sailburuordetza > Landaren eta Itsasertzaren Garapeneko eta Europar Politiketako Zuzendaritza

Kontaktu-informazioa


Beatriz García

Telefonoa: 945 019951

E-maila: b-garcia@euskadi.eus

Zuzenean: Herritarrentzako arreta zerbitzua

Kodea

1201602

Eskabidea eta dokumentazioa aurkeztea


Tramitazio elektronikoko aplikazioan sar zaitez hurrengo botoiaren bitartez.

Oharrak:

  • Ez duzu formularioa saio bakar batean bete, sinatu eta bidali behar. Nahi baduzu, Administrazioaren sistema informatikoan gorde dezakezu, eta hurrengo saioetan prozesua jarraitu.
  • Administrazioak betetako datuak hilabete baten epeaz gordeko ditu. Betiere, araudian ezarritako epe barruan aurkeztu beharko da.

Ebazpena eta errekurtsoak


Ebazteko epea

Prozedura ebazteko eta ebatzitakoa erakunde interesdunei jakinarazteko gehieneko epea lau hilabetekoa izango da, laguntzen deialdia EHAAn argitaratu eta hurrengo egunetik aurrera. Epe hori igarota ebazpenik jakinarazi ez bada, eskaera ezetsi egin dela ulertu beharko dute erakunde interesdunek, Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen urriaren 1eko 39/2015 Legearen 25.1a) artikuluan ezarritakoaren ondorioetarako.

Diru-laguntza emateko modua

Lehiaketa

Isilbidearen ondorioak

Gaitzetsiak

Hirugarrenaren datuen alta edo aldaketa "Hirugarrenaren Erregistroan"


Administrazioak laguntzak eta diru-laguntzak ordaindu ahal izateko, Eusko Jaurlaritzako Ogasun eta Ekonomia Saileko Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren datu-basean sartuta egon beharko duzu.

Beste tramite batzuk